Gatz arrunt
Gatz arrunta edo mahaiko gatza kristal itxurako gaia, NaCl formula duena. Izadian asko izaten da. Itsasoko uraren mineral nagusia da.
- Artikulu hau gehigarriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gatz».
Gatzaren erauzketa
Gatza modu desberdinetan erauzi daiteke. Orokorrean hauek dira metodoak:
- Gatzunaren lurruntzea – gatza duen uraren edo gatzunaren lurruntze prozesuan oinarritzen da, disoluzioa geroz eta gaziago izanez, eta azkenik gatza hondoan geratzen delarik. Bide hau modu naturalean egin daiteke, esaterako eguzkia eta haizea baliatuz, baita modu artifizialean ere, horretarako prestaturiko dorlak su eztitan jarrita. Itsasoko ura gatz iturri amaigabea da, izan ere, honen % 2,7-a (pisura) Sodiko Kloruroa (NaCl) dugu, honela, gatza lortzeko modu merke eta amaigabe bat eskaintzen digu modu honek. Hala ere, ez da dena itsasoa, eta badira barnekaldean ere gatzuna dakarten iturburuak, eta hori baliatuta ere erauzten da gatza.
- Minerala hauts bihurtzea – gatza erdi mailako edo sakonera gutxiko minetatik edota gatz-lautadetatik ustiatu ohi da. Mineral honi halita deritzo, eta bi formatan ateratzen da: gatz Iodoa edo harri-mineral modura. Modu honetan gatza lortzen duen munduko gatzagarik handiena Bolivian dagoen Uyuniko gatzaga da.
Gatzagak Euskal Herrian
- Añanako gatz harana – Añana, Araba.[1]
- Leintz-Gatzagako gatz museoa – Leintz-Gatzaga, Gipuzkoa.[2]
Erreferentziak
- «Añanako gatz harana» www.vallesalado.com (Noiz kontsultatua: 2018-04-06).
- «Leintz Gatzagako gatz museoa» www.gatzmuseoa.com (Noiz kontsultatua: 2018-04-06).
Ikus, gainera
- Sodio kloruroa. Gatz arruntaren deskribapen formala Kimikaren ikuspuntutik
Kanpo estekak
- «Gatzaga-Bermeo mendi martxa ederra egin dute - Leintz gatzaga» Goiena.eus . Noiz kontsultatua: 2020-03-29.
Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.