Gatsby Handia

Gatsby Handia (ingelesezko jatorrizko izenburua The Great Gatsby) 1925ean F. Scott Fitzgerald estatubatuar idazleak argitaratutako eleberri bat da. Kontakizuna 1920ko hamarkadan New York eta Long Island kokalekuetan girotua dago.Ameriketako Estatu Batuetako literaturan Jazzaren aroak izandako islada bezala deskribatua izan da. Ondo islatzen du 1920ko Hamarkada Zoriontsua delako garaia.

Gatsby Handia
Datuak
IdazleaFrancis Scott Fitzgerald (1925)
Argitaratze-data1925eko apirila
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaThe Great Gatsby
Hizkuntzaingelesa
Herrialdea AEB
Orrialdeak218
ISBN978-06-84830-42-1
OCLC592107709
ItzultzaileaXabier Olarra Lizaso
Argitaratze-data1990
BildumaLiteratura saila
Orrialdeak217
ISBN978-84-87484-04-9

Lehenbizikoz argitaratu zenean irakurleek ez zioten Fitzgeralden eleberriari harrera onik eman, idazlea hil zenerako denera 24.000 ale baino gutxiago saldu zirelarik. Atzerakada Handia eta Bigarren Mundu Gerra garaian ahaztua izan zen. Aldiz, 1950eko hamarkadan berrargitaratu eta berehala irakurle andana handiak irakurri ostean sekulako arrakasta bereganatu zuen. Ondorengo hamarkadetan zehar mundu osoko eta bereziki EEBBko institutu eta unibertsitateetan ohiko irakurketa testu estandarra bilakatu zen. Zenbait erreferentziek XX. mendeko estatubatuar literaturako eleberri garrantztsuenen artean sailkatu ohi dute.

1990an Xabier Olarra itzultzaileak euskaratu eta Igela argitaletxean argitaratu zuen.

Filmografia

Orain arte Gatsby Handia eleberriaren zinemarako sei egokitzapen burutu izan dira:

Ikus gainera

  • Mendeko 100 liburuak (Le Monderen zerrenda)

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.