Gat

Gat edo Gath (hebreeraz: גַּת‎, Gaṯ; latinez: Geth, filistieraz: 𐤂𐤕 *Gīt) filistarren pentapolisko bost hirietako bat izan zen, bere eremuko ipar-mendebaldean zegoena.

Gat
Kokapena
Koordenatuak31°41′59″N 34°50′49″E
Map

    Bibliaren arabera, David eta Salomonen garaian hiriko erregea Atxix zen, Bibliak izen hori duen errege bakar bati edo biri egiten diola erreferentzia argi geratu gabe. Gath Goliaten etxea zen, baita Itai eta bere 600 soldaduena ere, David Absalomen erbestean lagundu zutenak. David, Saulengandik ihesi, Gatheraino iritsi zen, eta Atxix erregearen zerbitzura jarri zen. Salomonen erregealdian, Xemei Gathera joan zen ihes egindako esklabua itzultzeko (1 Erg 2:39-40). 2 Erg 12:18 pasartearen arabera, Damaskoko Hazael aramearrak Gat hiria hartu zuen. Duela gutxi egindako indusketek setio lazgarri baten aztarnak erakutsi dituzte, ziur asko k.a. IX. mendeko gertaera honekin lotuta.[1]

    Gat ere Amarnako Gutunetan "Gimti/Gintu" bezala aipatzen dute, Shuwardata erregeak gobernatua eta, beharbada, baita Abdi-Ashirtik ere.[2]

    Erreferentziak

    1. Namdar, Dvory; Zukerman, Alexander; Maeir, Aren M.; Katz, Jill Citron; Cabanes, Dan; Trueman, Clive; Shahack-Gross, Ruth; Weiner, Steve. (2011). «The 9th century BCE destruction layer at Tell es-Safi/Gath, Israel: integrating macro- and microarchaeology» Journal of Archaeological Science 38 (12): 3471–3482.  doi:10.1016/j.jas.2011.08.009. ISSN 0305-4403..
    2. Maeir, Aren M.; Chadwick, Jeffrey R.; Dagan, Amit; Hitchcock, Louise A.; Katz, Jill; Shai, Itzhaq; Uziel, Joe. (2019). The Late Bronze and Early Iron Ages of Southern Canaan. De Gruyter, 1–18 or.  doi:10.1515/9783110628371-001. ISBN 978-3-11-062837-1..

    Kanpo estekak

    Historia
    Israel
    Artikulu hau Israelgo historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.