Gaston Maspero
Gaston Maspero (1846ko ekainak 23-1916ko ekainak 30) frantziar egiptologo bat izan zen.
Gaston Maspero | |||
---|---|---|---|
(1883) | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Gaston Camille Charles Maspero | ||
Jaiotza | Paris, 1846ko ekainaren 23a | ||
Herrialdea | Italiako Erresuma (1861eko martxoaren 17a - 1870, 1916ko ekainaren 30a) Frantzia (1870 - | ||
Heriotza | Paris eta Palais de l'Institut de France (en) , 1916ko ekainaren 30a (70 urte) | ||
Hobiratze lekua | Montparnasseko hilerria | ||
Familia | |||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Familia | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | École normale supérieure Lycée Louis-le-Grand (en) | ||
Doktorego ikaslea(k) | Raymond Weill (en) | ||
Hizkuntzak | frantsesa Egiptoera arabiera | ||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | egiptologoa, arkeologoa, unibertsitateko irakaslea, historialaria, folklorista, idazlea eta arte-historialaria | ||
Enplegatzailea(k) | Boulaq Museum (en) Supreme Council of Antiquities (en) Institut Français d'Archéologie Orientale (en) École pratique des hautes études Collège de France (1874 - 1916) | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Académie des Inscriptions et Belles-Lettres Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Prusiako Zientzien Akademia The Queen's College (en) Accademia delle Scienze di Torino Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia | ||
Biografia
Frantzian errefuxiatutako italiar gurasoen semea, Gaston gaztaroan frantziar nazionalizatu zen. Ikasle bikaina, laster frogatu zuen Historiarako gaitasuna. Auguste Mariettek Maspero gaztea hieroglifoen azterketan abiarazi zuen, bere interesa piztuz.
Irakasle bezala, egiptologia klaseak eman zituen École pratique des hautes étudesen eta egiptoar filologia eta arkeologiakoak Collège de Francen.
Egipto 1880an bisitatu zuen, Frantziar Misioaren kide bezala (beranduago Ekialdeko Arkeologiako Frantziar Institutua). Egypt Fundation Societyren sortzailea izan zen Amelia Edwardsen laguna izan zen, baita William Mathews Flinders Petrieren lanen bultzatzaile handia ere. Service d'Antiquités Égyptiennes zuzendu zuen 1881 eta 1914 artean. Egiptologiaren gertakaririk garrantzitsuenetako baten garaian bizi izan zen, DB320 hilobiaren aurkikuntza Deir el-Baharin, honen espoliazioa eragotziz.
Argitalpenak
Bere argitalpenik nabarmenen artean bere Histoire ancienne des peuples de l'Orient classique dago, hiru liburutan Ekialde Ertainaren historia guztia zeharkatzen duena, sorreratik Alexandro Handiak konkistatu zuen arte. Histoire des peuples de l'Orientek helburu bera du, sei edizio argitaratu zirelarik. Études de mythologie et d'archéologie égyptiennes, 1893koa, jatorrian zenbait aldizkaritan argitaratutako entsegu eta artikulu bilketa bat da, garrantzitsua egiptoar mitologiaren historiari egin zion ekarpenagatik.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gaston Maspero |