Gasteizko tranbia
Gasteizko tranbia Arabako hiriburua den Gasteiz hirian zerbitzua ematen duen hiri garraio publikoko tranbia sarea da. Sarea Euskotren Tranbiak kudeatzen du 2008ko abenduaren 23an martxan jarri zenetik. Garraio zerbitzuak erdialdea eta kanpoaldeko auzoak batzen ditu tren arineko bi lineen bitartez. Osotara lau adarrez osatuta dago, bi adar linea bakoitzarentzat, eta adar guztiak amankomuneko tarte baten bidez lotuak. Sistemak ahalbidetzen du Lakua, Abetxuko, Ibaiondo, Hegoalde eta Salburua auzoetara heltzea eta hauek haien artean eta erdialdearekin konektatzea.
Gasteizko tranbia | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Tranbia bat Txagorritxuko geltokian geldituta | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Datu orokorrak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Garraio mota | Tranbia | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Eskualdeak | Gasteiz, Araba, Euskal Herria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Line kopurua | 2 | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Geltokiak | 28 | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bidaiariak | 8 338 025 (2019) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jabea | Euskal Trenbide Sarea | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | www.euskotren.eus | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Ustiapena | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hasiera | 2008ko abenduaren 23a (15 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Eragileak | Euskotren Tranbia | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Ibilgailuak | 15 | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Maiztasuna | 7-15' | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Datu teknikoak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Luzera | 9,63 km | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Abiadura maximoa | 50 km/h | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Osotara, sistema bi lineaz, 4 adar, 28 geltokiz, 9,63 km-z eta 15 trenez osatuta dago. Sistemaren handitzei erreparatuz, 2009-ko uztailaren 10ean lehenengo luzapena inauguratu zen, Abetxukuko adarra funtzionamenduan jarriz. Hurrengo luzapena 2020-ko otsailaren 15ean izan zen, Unibertsitateko adarraren irekiarekin. Azkeneko luzapena 2023-ko apirilaren 11an martxan jarri zen Salburuako adarrari dagokion tartea irekiz. Etorkizunean Zabalgana auzora luzatzeko proiektua aurkeztu egin da, 2027-an adarra irekitzeko aurreikusi delarik.
Historia
Aurrekariak
Gasteizko lehen tranbia 1960ko hamarkadan hiria iparraldetik hegoaldera zeharkatzen zuen Anglo-Vasco-Navarro konpainiaren trena izan zen. Tren horrek hiriaren kanpoaldean lan egiten zuten langileak garraiatzen zituen, Olarizu eta Gamarrara. Trenbide hura eraiki aurretik, Vasco-Navarro trenbidea hilzorian zegoen, eta erabilera gutxituz joan zen. Dena den, Arabako agintariek, material berria erosi zuten, hirian trenbidea eraikitzeko.
Bidea hark hiriaren iparraldea eta hegoaldea batzen zituen honako geltokiekin: Olarizu, Adurtza, Olagibel, Isuntzarrak, Forjas Alavesas, Betoñu, Osinegea, Eskalmendi, Durana eta Salinas. Trena elektrizitatedun errailen gainean zebilen, eta langileak garraiatzeaz gain, Gasteizko Gamarrako udal igerilekuetara iristeko aukera eskaini zieten gasteiztarrei. Horren adierazle, 1964ko abuztuko egun sargori batean igerilekuetara joateko saldutako 4.000 bidaia-txartelak.
Hasierako arrakasta horren ondoren, tranbiaren gainbehera etorri zen, eta azkenik 1967ko abenduaren 16an, Arabako Gobernu Zibilak, Madrilgo gobernuaren aginduz, tren zerbitzua bertan behera utzi zuen. Burdinbidea kentzeko lanei 1968. urtearen hasieran ekin zieten.[1]
1995eko egitasmoa
Tranbia eraikitzeko lehen egitasmoa 1995. urtean aurkeztu zuen Eusko Jaurlaritzak. Orduan Jose Angel Cuerda zen Gasteizko alkatea eta udaletxeko beste alderdiak ez ziren ados jarri tranbia nola eraiki behar zen erabakitzeko, eta azkenik egitasmoa baztertu egin zen.
2004ko egitasmoa
Gaur egungo proposamena 2004ean aurkeztu zen, aurreko egitasmoarekin alderatuz ibilbide luzeagoa eta geltoki gehiago ezarri ziren. Oraingoan alderdi guztiek onartu zuten proposamena. Eusko Jaurlaritzako garraio eta herrilanen sailak lehiaketa antolatu zuen, lanen eraikuntza esleitzeko. Tranbiaren eraikuntzako lehen aldiak hiriaren erdiguneko eta Lakuako tarteak eraikitzea suposatzen zuen, 27 milioi euroko kostuarekin. Guztira hamalau enpresa aurkeztu ziren lehiaketara, eta azkenean, bost izan ziren lehiaketako irabazleak.[2]
Eraikitze lanak 2006ko irailaren 12an hasi ziren ofizialki. Eusko Jaurlaritzako garraio sailburuaren arabera lanak 2008. urterako amaitzea aurreikusten zen, eta 2008ko eguberri aurretik ireki ahal izan zen Gasteizko tranbia.
2008ko urtarrilean tranbiaren erdiguneko tartea eta Lakuako tartea eraikitzeko lanak hasi ziren, Abetxukuko adarra hurrengo hilabeteetan hastea aurreikusi zelarik. Tranbiak 2008ko irailaren 30ean ailegatu ziren hirira, eta froga modura ibiltzen hasi ziren.[3]
Tranbiaren lehen zatia, hau da, tarte komuna eta Lakuarako adarra, 2008ko abenduaren 23an ireki zen. Horrez gain, lehen egunetan, zehazki 2009ko urtarrilaren 6ra arte, tranbia dohainekoa izan zen. Abetxukuko adarra 2009. uztailaren 10ean jarri zen martxan.[4]
Zabaltzeko lehen saiakerak
Sistema inauguratu ondoren, hiriko beste gune batzuetara zabaltzea proposatu zen, baina bakar bat ere ez zen hasierako plangintza-faseetatik igaro. 2012ko martxoan, Eusko Jaurlaritzak eta Gasteizko Udalak adierazi zuten tranbiaren ibilbidea zabaldu nahi zutela Angulema kaleko azken geltokitik Ballester Apezpikuraino, Federico Baraibar, José Mardones eta Herran kaleraino. Proposatutako trazatu aldaketa baten ondoren, Bulebarretik Salburura zabaltzea planteatu zen, Ekialde eta Gizarte Etxean geltokiak eginez, besteak beste.[5]
2015eko ekainean, Eusko Jaurlaritzak Gasteizko tranbia hiriaren hegoaldetik Euskal Herriko Unibertsitatearen campusera zabaltzeko azterlana aurkeztu zuen. Lovaina, Legebiltzarra eta Angulema geltokietatik igaroko zen linea zirkular bat zen proposamena, hegoalderantz jarraituz, trenbidea zeharkatuz, beranduago Zabalganara joan eta Lovainara itzultzeko. Zatiak 9 geltoki berri izango lituzke eta Gasteizko tranbiaren hirugarren linea izan liteke.[6]
Era berean, hegoaldeko zabalkundea aurkeztearekin batera, Mendizorrotzako eta Zabalganako (mendebaldean) eta Salburuako (ekialdean) hedapenak ere proiektatu ziren. Proposamenak 4 linetan oinarritutako ustiapen-eredu bat jasotzen zuen:[7]
Unibertsitateko handitzea
Sarea zabaltzeko hainbat saiakera zapuztu ondoren, 2016ko udaberrian jendaurrean jarri zen Euskal Herriko Unibertsitatera zabaltzeko informazio-azterlana. Bi urte pasatxoko lanen ondoren, zati berria 2020ko otsailaren 4an jarri zen martxan.[8][9][10]
Salburuako handitzea
Adar honek 5 geltokiz osatuta dago: Santa Luzia, Iliada, Nikosia, La Unión,eta Salburua. Hasiera batean eraikitze lanak 2020-ko apirilean hastea aurreikusita zegoen, baina Covid-19-aren krisialdiaren ondorioz uztailera atzeratua izan zen lanen hasiera.
Bi urte eta erdiko lanen ostean tranbia 2023ko apirilaren 1-ean hasi zen adar berritik zirkulatzen, eta bidaiarik gabeko 10 eguneko frogaren ondoren, apirilaren 11-an inauguratu egin zen.
Sarea
Gasteizko tranbiak "Y" bikoitza sortzen duten 5 adarrez osatuta dago: horietako bat sarea osatzen duten bi lineentzako adar amankomuna da, noski erdialdeko adarra. Gainontzeko adarrei dagokionez Ibaiondoko eta Salburuako adarretatik linea bat igarotzen da, Abetxukoko eta Unibertsitateko adarretatik beste linea igarotzen delarik.
Linea | Luzera | Geltokiak | ||
---|---|---|---|---|
Abetxuko - Unibertsitatea | 7 km | 17 | ||
Ibaiondo - Salburua | 7,7 km | 18 | ||
TOTALA | 12 km[Nota 1] | 28[Nota 1] |
Tranbia sare gehienak ez bezala, Gasteizko tranbiaren lineek ez daukate zenbakirik, lineen izenak helmugako geltokien araberakoa baita, eta helmuga bakoitzak puntu (■) kopuru jakin baten bitartez adierazten dira. Hauek dira helmiuga bakoitzaren kodea:
- Unibertsitatea ⇒ ■
- Ibaiondo ⇒ ■ ■
- Abetxuko ⇒ ■ ■ ■
- Salburua ⇒ ■ ■ ■ ■
Erdialdeko adarra (adar amankomuna)
Adar hau inauguratu zen lehena izan zen, Ibaiondoko adarrarekin batera. Gasteizko erdigunetik igarotzen da, zehazki Babesgabeak, Zabalgunea, Lovaina eta Gazalbide auzoetatik. 2008-ko abenduaren 23an jarri zen martxan, Angulema eta Honduras geltokien artean. Floridako geltokia 2020-ko otsailaren 4an ireki zen, unibertsitateko adarrarekin batera.
Tranbia guztiek edozein ibilbidean zeharkatzen duten sare osoko adar bakarra da, hau da, sareko geltoki guztiekin konektatzen duena.
Amerika Latina plazan hasten da eta Honduras eta Gasteiz Hiribideek sortzen duten bide-ardatzetik hiri erdialderantz bideratzen da Antso Jakitunaren Etorbidera ailegatu arte. Etorbide honen ondoren Lovaina plaza zeharkatu ondoren Magdalena, Becerro de Bengoa, Álava jenerala, Independentzia eta Angulema kaleetatik igarotzen da Florida kaleko izen bereko geltokian amaitzeko.
Ibaiondoko adarra
Adar hau inauguratu zen erdialdeko edo amankomuneko adarrarekin batera. Gasteizko ipar-mendebaldetik igarotzen da, zehazki Txagorritxu eta Lakua auzoetatik. 2008-ko abenduaren 23an jarri zen martxan, Euskal Herria eta Ibaiondo geltokien artean. Adar honen iparraldeko muturrean aurkitzen da trenen garajea. Ireki egin zenetik ez du aldaketarik jasan eta Ibaiondo - Salburua linearen parte da.
Landaberde kalean du hasiera, trenen garajetik gertu, Wellington dukearen kaletik jarraituz amaieran Euskal Herriko Bulebarrera biratzeko eta Gasteizko autobus geltokiatik gertu Amerika Latina plazan amaitzeko, non erdialdeko eta Abetxukoko adarrekin bat egiten du.
Abetxukoko adarra
Adar hau inauguratu zen hirugarrena izan zen. Gasteizko iparraldetik igarotzen da, zehazki Arriaga eta Abetxuko auzoetatik. 2009-ko uztailaren 10ean jarri zen martxan, Intermodal eta Abetxuko (egungo Kañabenta) geltokien artean. 2012-ko irailaren 7an adarra beste bi geltokiekin luzatu zen: Kristo eta Abetxuko. Abetxukoko geltoki zaharra Kañabenta izena bezala berrizendatu zen. Abetxuko - Unibertsitatea lineak adar hau erabiltzen du.
Bere ibilbidea Abetxukoko Maiatzaren 1 plazan hasten da, auzo honetan Kristo eta Presa kaleak igarotzen ondoren Zadorra ibaiaren gaineko zubitik zeharkatzeko. Arriagako Atea kaletik jarraitzen du Batzar Nagusien kalera arte, eta honen bitartez Forondako Atea hiribidetik Amerika Latina plazan amaituz, erdialdeko eta Ibaiondoko adarrekin elkartuz.
Unibertsitateko adarra
Adar hau ireki den laugarrena da. Gasteizko hegoaldetik igarotzen da, zehazki San Kristobal eta Adurtza auzoetatik. 2020-ko otsailaren 4an jarri zen martxan, Floridako geltokiarekin batera. Bi geltoki baino ez ditu: Hegoalde eta Unibertsitatea. Abetxukoko eta erdialdeko adarrarekin batera Abetxuko - Unibertsitatea linea osatzen du.
Florida geltokian erdialdeko eta Salburuako adarrekin elkartzen da. Florida kalea eta Herran anaiak kaleen arteko bidegurutzean hasita Triana zubitik trenbidea igarotzen du Castro Urdiales eta Nieves Cano kaleetatik segitzeko eta Domingo Martinez Aragón kalean amaitzeko, Zumakera pasealekuaren ondoan eta EHUko Arabako campusetik gertu.
Salburuko adarra
Adar hau hiriko ekialdeko auzoetatik igarotzen da, Santa Luzia eta Salburua auzoetatik. Gasteizko Tranbiaren adarrik gazteena eta berriena da, 2023-ko apirilaren 11an irekita, eta 5 geltokik osatzen dute. Ibaiondoko eta erdialdeko adarrekin batera Ibaiondo - Salburua linea sortzen du.
Unibertsitateko adarraren puntu berdinean du hasiera, Florida kalea guztiz igaroz, Iliada Ibilbidea jarraitzeko. Kurba itxi baten ondoren Salburuako bulebarretik segi, La Unión plaza zeharkatu, Aerodromoko pasealekutik Martxoaren 8 Etorbidean dagoen azkeneko geltokira helduz.
Zabalganako adarra
Adar hau hiriko mendebaldeko auzoei zerbitzu emango duena izango da eta San Martin, Borinbizkarra eta Zabalgana auzoetatik igaroko da. Oraindik proiektu fasean dago, baina 2027-rako lehenengo fasea irekitzea aurreikusi da. Osotara bi fasetan eraiki egingo da, lehenengo zati amankomuna eta ondoren Jundiz eta Mariturri adarren luzapenak eraikiko dira.
Bere ibilbideak Lovaina geltokian hasi eta izen bereko plaza zeharkatuko du Adriano VI kaletik segitzeko. Buztinzuri kalearen bitartez San Martin auzoa zeharkatuko du, Teodoro Dublang eta Valentín de Berriotxoa kaleetatik igarotzeko, hau da, Pedro Asua zubiaren azpitik. Ama Teresa Kalkutako kaletik aterako da auzotik Zabalgana Hiribidera biratuz eta trenbidearen gainetik igaro ondoren bi adarretan banandu egingo da, bat Jundizera eta bestea Mariturrira. Lehenengoa Nazio Batuen Hiribidetik hedatuko da, bigarrena Zabalgana hiribidetik jarraituko duen heinean. Azkenik bigarren adar honek Giza Eskubideen, Iruña-Veleia eta Sofia Erreginaren hiribideetatik joango da, Zabalgana auzo osoa zeharkatuz.
Ustiapena
Sarea Euskotren Tranbiak ustiatzen du Euskal Trenbide Sareak kudeatutako trenbide eta geltokietan.
Geltokiak
Gasteizko tranbiaren geltokiak Euskal Trenbide Sareak kudeatzen eta mantenetzen ditu 2008tik. Hala ere, Eusko Trenbideak SA enpresak, Euskotren Tranbia filialaren bidez, ditu trenak eta horiek ustiarteaz arduratzen da.
Maiztasunak
Maiztasuna adar bakoitzean 15 minutukoa da, tarte amankomunean adarren maiztasuna bikoiztuz, 7,5 minutura. Puntako orduetan maiztasuna 12 minutukoa da adarretan, eta 6 minutukoa tarte amankomunean. Unibertsitatea eta Ibaiondo arteko bidaiak 17 minutuko iraupena dauka. Iraupen bera dauka Florida eta Abetxuko bitartekoak ere.[11]
Ibaiondotik Unibertsitaterako lehen trena 6: 00etan irteten da. Abetxukotik Floridara, 6: 07an. Unibertsitatea-Ibaiondo norabidean, lehenengo tranbia 6: 31ean irteten da eta Florida-Abetxuko 6: 23ean. Hauek dira tranbiaren azken ordutegiak: Ibaiondo-Unibertsitatea 22:45, Unibertsitatea-Ibaiondo 23:11, Abetxuko-Florida 22:35 eta Florida-Abetxuko 22:51. Ez da baztertzen etorkizunean tranbiak asteburuetan eguneko 24 orduetan funtzionatzea.[12]
|
|
Flota
Tranbiaren flota gaur egun 5 kotxeko 11 Urbos 2 unitatek osatzen dute, CAFek eginak (500 seriea). 2017. urtearen amaieran, fabrikatzaile berari beste 7 tranbia eskatu zitzaizkion, kasu honetan 7 kotxe. Aurreikuspenen arabera, 500 serieko 3 unitate 7 kotxera ere zabalduko dira.
500 serieko unitateek plataforma baxua dute,% 100ean; horrela, mugikortasun murriztua duten pertsonak bagoiaren barruan mugi daitezke, baina ez sarbidea, nasa baino 0 eta +10 cm arteko aldearekin egiten baita, gurpilen higaduraren arabera. Larrialdiak irekitzeko eta komunikatzeko sistema irisgarriak, entzumen-arazoak dituzten pertsonentzako megafonia-sistema eta itsuentzako ate-posizioko sistema akustikoa ere baditu.
Unitate bakoitzaren edukiera 244 pertsonakoa da (44 eserita). Gainera, 6 leku daude mugikortasun urriko pertsonentzat erreserbatuta (bi gurpil-aulkian daudenentzat). Segurtasunari dagokionez, unitateek bideozaintza-sistema bat dute: barruko 5 kamera eta kanpoko 6 kamera, aurreko harrapaketen aurkako sistema eta argi estroboskopikoak.[13]
Unitateen irisgarritasunari dagokionez, orri sinpleko bi ate daude saihetseko, 800 mm-ko pasabide librea eta saihetseko orri bikoitzeko 4 ate eta 1300 mm-ko pasabide librea eskaintzen dituztenak. Gainera, mugikortasun murriztua duten pertsonentzat gordetako beste ate batzuk daude, eta haientzako berariazko eremu bat. Era berean, ateen eta itxitura-adierazleen kontraste kromatikoa, seinaleztapen akustikoa, argi-seinaleztapen estroboskopikoa, ate-orriko sakagailuak eta zelula fotoelektrikoz babestea pentsatu da.
Entzumen-arazoak dituzten pertsonentzat, interfonia eta megafonia instalatu dira "T moduan", eta teleadierazle eta iragarle akustiko bat, hurrengo geltokian eta korrespondentzietan.[14]
Bidaiarientzako informazioa
Gasteizko tranbian Minutran eta Sitran izeneko informazio sistemak daude ezarrita. Sistema hauei esker, erabiltzaileak linea ezberdinetako tranbia unitateak geltokira heltzeko falta den denbora jakin dezake.
Minutran geltokien markesinaren gainean kokatutako bloke tekniko karratua da, LEDez osatutako lau pantailaz hornitutakoa. Pantailetan geltokira helduko diren hurrengo tranbien denbora agertzen da, dagokion linearen kolorea erabilita. Euskotrenen arabera, sistema hau edozein norabidetik eta 80 metro baino distantzia handiagotik ikusgai da.[15] Minutran sistema Gasteizko tranbian ezarri zen lehenengo aldiz, eta Euskotren Tranbiak ustiatzen dituen tranbia sareen artean Gasteizkoa informazio sistema honetaz hornituta dagoen bakarra da.
Sitran markesinan bertan integratutako pantailez osatutako informazio sistema da. Honen bitartez, geltokira helduko diren hurrengo tranbien denbora kontsulta daiteke, eta horrez gain tranbia zerbitzuan gerta daitezkeen aldaketak eta abisuak ere zabaltzen dira. Sitran sistema Gasteizko tranbian ez ezik Bilboko tranbian ere ezarrita dago.
Sistema hauen bitartez, Angulemako geltokia helmuga duten tranbien datuak kolore gorriz eta pantailaren goialdean puntu batez (·) adierazten dira. Ibaiondoko geltokira abiatzen diren unitateak kolore berdez eta bi puntuz (··) identifikatzen dira. Azkenik, Abetxukoko geltokira ibiltzen diren tranbientzako kolore zuria azaltzen da, hiru punturekin (···).
- Minutran sistema
- Minutran sistema
- Sitran sistema
Kontakturik gabeko txartela
BAT txartel bakarrarekin Gasteizko tranbian hobaridun prezioekin bidaiatu daiteke. Kolektibo berezien barruan dauden erabiltzaileek, hala nola familia ugariak, helduak, eta abar, argazkidun BAT txartela erabilita tarifa murriztuak erabil ditzakete. BAT txartel pertsonalizatua, hau da, argazkiduna, beti eraman behar da nortasun agiriarekin batera.
Txartel pertsonalizatuak tranbiaren informazio bulegoan eska daitezke, Antso Jakituna kaleko 9. zenbakian, eta baita Gasteizko Udalaren hiritarrenganako arreta bulegoetan ere.
2014ko abenduaren 22tik aurrera Gasteizko tranbiak Bizkaiko Barik txartela ere onartzen du.[16]
2015eko maiatzaren 15etik aurrera Gasteizko tranbiak Gipuzkoako Mugi txartela ere onartzen du.[17]
- Balioztatze-makina
Bidaia-txartelak eta tarifak
2018ko urtarrilaren 1etik aurrerako bidaia-txartela eta tarifak:[18]
- Joanekoa: Pertsonal eta transferiezina. Bidaia bakarra egiteko, erosi eta 50 minutura iraungitzen da. Tarifa: 1,45€.
- Arrunta: BAT euskarrian kargatzen den titulua da, hobaridun prezioak aplikatzen direlarik. Tarifak: 1,45€; (F20): 0,58€; (F50): 0,36€.
- Berezi: BAT euskarrian kargatzen den titulua da. Pertsonal eta transferiezina. 65 urtetik gorakoentzako eta %65eko edo gehiagoko minusbaliotasuna duten pertsonentzako. Titulu hau erabiltzeko argazkidun Bat Berezi txartela eta nortasun agiria eramatea beharrezkoa da. Tarifak: 0,30€; (F20): 0,24€; (F50): 0,15€.
- 30D: BAT euskarrian kargatzen den titulua da. Pertsonal eta transferiezina. Erosi eta 30 egunetan nahi beste bidaia egiteko, bai Gasteizko tranbian zein TUVISA hiri-autobusetan ere. Titulu hau erabiltzeko argazkidun Bat txartela eta nortasun agiria eramatea beharrezkoa da. Tarifak: 30,00€; (F20): 24,00€; (F50): 15,00€.
- 30D Gazte: BAT euskarrian kargatzen den titulua da. Pertsonal eta transferiezina. Gasteizen erroldatutako 26 urte baino gazteagoentzako eta OAEAP baino 2,5 aldiz Errenta txikiagoa dutenentzako. Erosi eta 30 egunetan nahi beste bidaia egiteko, bai Gasteizko tranbian zein TUVISA hiri-autobusetan ere. Titulu hau erabiltzeko argazkidun BAT txartela eta nortasun agiria eramatea beharrezkoa da. Tarifak: 25,50€; (F20): 20,40€; (F50): 12,75€.
Guneak
Gasteizko tranbiak Euskotren Tranbiaren sareko gune bat osatzen du, geltoki guztiak bere gain hartzen dituelarik.
Geltokiak
Geltokien nasen luzera 30 metrokoa da, eta tranbia ibiltzen den trenbidearen zabalera metro batekoa.
Ibilbide guztian zehar trenbide bikoitza dago, baina hegoaldeko luzapena gauzatzen denean, Nieves Cano kalean zeharreko trenbidea trenbide bakarrekoa izango da, 375 metrotan.[19]
Guztira 11 tranbia unitate ibiltzen dira Gasteizko tranbia sarean, eta hiru unitate berri eskatu zaizkio Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles enpresari, hegoaldeko luzapena martxan jartzen denerako. Tranbia unitate bakoitza 31,38 metro luze da, bost modulutako osaerarekin, eta 261 lagunentzako edukiera du, horietatik 2 leku mugikortasun urriko pertsonentzako bereziak.[20] Tranbia unitateak zazpi modulutara handitu daitezke, eta gaur egun ibiltzen direnen artean hiru unitate handituko dira. Gainera, eskatutako hiru tranbia unitate berriek ere zazpi modulu izango dituzte.[21]
Tranbiak %100 plataforma baxukoak dira, mugikortasun arazoak dituzten pertsonen irisgarritasuna bermatuz. Tranbiak 70 km/h abiadura maximoa har dezake.[22]
- Ateetako pasagune askea (mm): 1.300
- Urruntasuna bogiearen erdialdera (mm): 11.040
- Gurpilen diametroa (mm): 590
- Kanpoaldeko zabalera (mm): 2.400
- Tranbiaren luzera guztira (mm): 31.380
- Trenbidearen zabalera (mm): 1.000
- Zoruaren garaiera (mm): 350
Irisgarritasuna
Euskal Herriko Auzitegi Gorenaren epaian ezarritako lanak gauzatzen ez diren bitartean, tranbiaren egungo baldintza ez da irisgarria. Euskotrenek epaitegiek eskatutako lanen lizitazioa iragarri du, baina oraindik ez dute hasi.
Lanak hasi aurretik, lanakegin bitartean eta tranbiaren funtzionamendua hasi ondoren, Gasteizko Udaleko Irisgarritasun Kontseiluko kide diren desgaituen elkarteek irisgarritasun-legearen ez-betetzeak jakinarazi dizkiote kontseilu honi. Udalak bilerak deitu zituen gaia aztertzeko, baina ez ziren erreklamazioak aintzat hartu. Hori dela eta, elkarteetako batek erreklamazio judiziala abiarazi behar du. Tranbian epaitu zuten, Euskal Autonomia Erkidegoko irisgarritasunari buruzko legea ez betetzeagatik, baina lanak aurrera jarraitzen du, kautelazko geldiarazteko eskaera ezetsi baitzen. Hainbat urtetako auzibide judizialaren eta tarteko epaien ondoren, 2013ko uztailean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Gorenak epaia eman zuen salatzaileei arrazoia emanez, eta Euskotran 12 geraleku aldatzera behartu zuen.[23]
Epaia bi urte eta erdi baino gehiagoz bete gabe egon ondoren, epaileak ezarritako epeak bete gabe, 2015eko abenduaren 14an, Euskotrenek, ibilbideak zabaltzeko proposamenen erdian, lanaklizitatu zituen 21 markesina irisgarri egiteko, hasieran onartu zituenak baino 9 gehiago. Obren kostua 208.816 €gehi BEZa izango da. EH Bildu talde politikoak lanak berandu hasi izana kritikatu du. Argitu behar da lanak egiteak ez duela esan nahi berez irisgarritasun-legea betetzea lortzen denik. Behin lanak amaituta, aldaketek euskal irisgarritasunari buruzko legea betetzeko balio duten egiaztatu beharko da.[24]
Epaiak salaketa zehatza baino ez du baloratzen, eta ez ditu jasotzen Gasteizko Udalari herritarren partaidetzarako kontseiluetan irisgarritasun-kontseiluaren bidez helarazi zaizkion kexa guztiak. Hauek dira nabarmenenak eta larrienak:
- Sarbidea ez da 0 kotan. Gurpilen higaduraren arabera, Euskotrenek adierazi du nasaren eta tranbiaren plataformaren arteko altuera 0 eta +10 cm artekoa dela
- Ordainketa-makinek ez dute betetzen irisgarritasunari buruzko legea
Bidaiariak
|
|
2008ko abenduaren 23an tranbiaren lehenengo linea inauguratu zenetik urtea amaitu arte 111 180 bidaiari zenbatu ziren, tranbia doakoa izan zelarik 2009ko urtarrilaren 9ra arte.[25]
Hurrengo urteko erdialdean bigarren linea inauguratu zen, eta urtea 4,5 milioi bidaiari baino gehiagorekin amaitu zen.
2010ean ere gorakada handia eman zen tranbia sareko bidaiarien kopuruan, bidaiarien igoera egonkortzen hasita, ia 7 milioi bidaiarirekin.[25]
2011n muga jo zuen bidaiarien kopuruak, ia 7,5 milioi balioztatze lortuta. Hurrengo urteetan beherakada txikia eman zen, 2012tik 2014ra 7,3 milioi bidaiariei ezin eutsita. Aipatzea dago 2012an tranbia sarea bi geltokirekin luzatu zela, Kristo eta Abetxukoko geltokiak gaineratuz. Hala ere bidaiarien igoera geldituta mantendu zen.[26]
2015ean berriro ere gorakada eman zen, eta ia 7,7 milioi bidaiari lortu ziren. Joerak berdintsu jarraitu zuen eta 2016an 7 723 445 bidaiari zenbatu ziren.[27]
2017an lehenbiziko aldiz 8 milioi bidaiari baino gehiago lortu zuen tranbiak.[28]
Istripuak
- 2009ko otsailaren 17an 12 urteko ume bat harrapatu zuen tranbiak Lakua auzoan.
- 2009ko martxoaren 6an 45 urteko gizonezko bat harrapatu zuen.
- 2009ko ekainaren 25ean 40 urteko gizonezko bat harrapatu zuen Gasteizko Katedral Berriaren ondoan. Larri zauritu zuen.[29]
- 2009ko irailaren 10ean 43 urteko txirrindulari bat harrapatu zuen Guridi eta Bakea kaleen elkargunean. Arin zauritu zuen.[30]
- 2009ko urriaren 21ean 60 urteko gizonezko bat harrapatu eta larri zauritu zuen Gasteiz Hiribidean.[31]
- 2010eko abuztuaren 28an zabor-kamioi batekin istripu bat izan zen Wellingtongo Dukearen kalean. Tranbia errailetik irten zen, eta zazpi zauritu arin izan ziren.[32]
Turismoa
Ibilbiden zehar, Gasteizko tranbiak interes turistikoko hainbat lekurekin lotzen du:
Etorkizuna
2017ko maiatzean Arantza Tapia sailburuak iragarri zuen tranbiaren ibilbidea Angulemako geltokitik hegoalderantz luzatuko zela, lau geltoki berri izango zituen 1,4 km luzeko ibilbidean, Iradier Arena igaro eta Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako campuseko liburutegiraino. Adierazitakoaren arabera, ibilbidea Angulema kaletik luzatuko zen, eta Florida kalea pasa ondoren, kale honetan geltoki bat gaineratuz (Florida), burdinbidearen gaineko Triana zubia igaroko zuen, Iradier Arena paretik, beste geltoki batekin (Trianas). Ondoren, Castro Urdiales eta Nieves Cano kaleak zeharkatu (Hegoalde izeneko geltoki batekin) eta Domingo Martínez de Aragón kalean amaitu behar zuen ibilbidea, unibertsitatearen ondoan eta etorkizunean eraikitzekoa den igarotze azkarreko autobus (BRT) linearekin lotura eginda Unibertsitatea izeneko geltokiaren bidez.[33]
Urte bereko azaroaren 27an, luzapen lanak hasita, Intermodal-Trianas geltokia ezeztatzea erabaki zela iragarri zuen Eusko Jaurlaritzak. Hala, lanean dagoen hegoaldeko luzapenak hiru geltoki gaineratuko dizkio Gasteizko tranbiaren sareari: Florida, Hegoalde eta Unibertsitatea. Lanek 20 hilabeteko epea dute eta 10,4 milioi euroko kostua.[34]
2017ko ekainean Gorka Urtaran alkateak Salburuako luzapenari buruz berri eman zuen, 4 geltoki berri eta 1.960 metro luze izango den ibilbidearekin. Salburuako adarra Florida eta Los Herrán arteko bidegurutzean hasiko da, Floridako geltokia zeharkatu ondoren. Florida kaletik ibili ondoren Iliada ibilbidera helduko da tranbia, eta ondoren Salburuako Bulebarrera helduko da. Floridako geltokiaz gain, geltoki berriak izango dira Santa Lucía, Salburuako Gizarte Etxea, Salburuako Bulebarra (dorre gorriaren parean) eta La Unión plazan. Luzapena dela eta azpiestazio elektriko berria eraikiko da.
Bide berriak
Etorkizunari begira, Eusko Jaurlaritzak tranbia sustatu nahi du Gasteizen. Horretarako, bide berriak eraikitzeko hainbat ideia daude. Tranbiaren bigarren bide batek, Betoñu eta Mendizorrotz auzoak elkartuko lituzke, hiria hego-mendebaldetik ipar-ekialdera zeharkatuz. Horrez gain, adarra eraikiko litzateke mendebaldeko Zabalgana auzo jendetsuaren beharrizanak asetzeko.[35]
Erreferentziak
- «Spanish Railway » Blog Archive » Tranvias de Vitoria-Euskotren Trambia» web.archive.org 2018-11-18 (Noiz kontsultatua: 2020-06-06).
- Auzokide berria ongi etorri' Berria egunkariko albistea.
- (Gaztelaniaz) «El tranvía llegará a Obispo Ballester en 2015» El Correo 2012-03-02 (Noiz kontsultatua: 2020-06-06).
- (Gaztelaniaz) «El tranvía a Salburua llegará hasta Juan Carlos I» Gasteiz Hoy 2017-11-30 (Noiz kontsultatua: 2020-06-06).
- http://servicios.elcorreo.com/documentos/tranvia-junio-2010.pdf
- (Gaztelaniaz) «El tranvía llegará hasta la principal avenida de Salburua» El Correo 2017-11-30 (Noiz kontsultatua: 2020-06-06).
- (Gaztelaniaz) r01e0000000ff26d46212a470b8ae993756a24b76, r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f. (2016-03-23). «Estudio Informativo de la ampliación sur del tranvía de Vitoria-Gasteiz (1ª Fase)» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-06).
- www.noticiasdealava.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-06).
- (Gaztelaniaz) Hoy, Gasteiz. (2020-02-14). «Vitoria estrena la ampliación del tranvía y espera a los trenes extralargos» Gasteiz Hoy (Noiz kontsultatua: 2020-06-06).
- [Euskotren Tranbia, Gasteizko tranbia, Sareko planoa http://www.euskotren.es/sites/www2.euskotren.es/files/docs/Plano%20Vitoria-Gasteiz.pdf%5B%5D]
- «Ordutegiak | Drupal» www.euskotren.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-06).
- https://www.caf.net/es/productos-servicios/proyectos/proyecto-detalle.php?p=71
- «Listadotren.es» www.listadotren.es (Noiz kontsultatua: 2020-06-06).
- Sitranaren funtzionamendua | Euskotren. (Noiz kontsultatua: 2017-11-28).
- «Gasteizko tranbiak BAT eta Bizkaiko Barik txartelak onartzen ditu jada», EiTB, 2014-12-22
- Gipuzkoako “Mugi” txartela Gasteizko tranbian garraiatzeko baliozkoa izango da | Euskotren. (Noiz kontsultatua: 2017-11-28).
- «Tarifak 2018» (Noiz kontsultatua: 2018-01-25).
- Irekia. Irekia - Gasteizko tranbiaren Unibertsitaterako luzapenean geltoki intermodala (Trianas) kenduko da eta hiri integrazioa hobetuko da. (Noiz kontsultatua: 2017-12-27).
- CAF. GASTEIZKO TRANBIA. (Noiz kontsultatua: 2017-12-27).
- (Gaztelaniaz) «Vitoria tendrá seis tranvías ‘extralargos’ de 7 vagones tras una inversión de 14,5 millones» El Correo 2017-12-27 (Noiz kontsultatua: 2017-12-27).
- GASTEIZKO TRANBIA. (Noiz kontsultatua: 2017-12-27).
- Doce marquesinas del tranvía deberán ser adaptadas a la ley de accesibilidad
- (Gaztelaniaz) «Euskotren licita ahora las obras para hacer accesibles 21 marquesinas del tranvía» El Correo 2015-12-14 (Noiz kontsultatua: 2020-06-06).
- http://www.zuzenean.euskadi.eus/contenidos/documentacion/panoram2014/es_def/adjuntos/PANORAMICA%202014.pdf
- (Gaztelaniaz) «Euskotren sigue creciendo en todas sus unidades operativas | Euskotren» www.euskotren.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-06).
- (Gaztelaniaz) «El tranvía también bate record de usuarios en 2015» El Correo 2016-01-28 (Noiz kontsultatua: 2020-06-06).
- «Sitio web del Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz - Estudios y estadísticas - Estadísticas por temas» www.vitoria-gasteiz.org (Noiz kontsultatua: 2020-06-06).
- (Gaztelaniaz) elcorreodigital.com: El tranvía arrolla y hiere de gravedad a un hombre que cruzó mal e iba con cascos
- (Gaztelaniaz) El Correo: "El tranvía atropella a una ciclista de 43 años en Vitoria" (2009-09-10)
- (Gaztelaniaz) El Correo: "Herido grave un hombre al ser arrollado por el tranvía en la Avenida Gasteiz" (2009-10-21)
- (Gaztelaniaz) elcorreo.com (2010-8-28)
- r01epd0124ddd405c0f66eb66553e9a3434a06831,r01epd0122e4edf39923e0db0b11fff216b637726. (2017-05-26). Vitoria-Gasteizko hego tranbia luzatzeko lanak udazkenean hasiko dira. (Noiz kontsultatua: 2017-05-28).
- Irekia. Irekia - Gasteizko tranbiaren Unibertsitaterako luzapenean geltoki intermodala (Trianas) kenduko da eta hiri integrazioa hobetuko da. (Noiz kontsultatua: 2017-11-28).
- El Correo Español egunkariko albistea.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Gasteizko tranbiaren webgunea
- Egitasmoari buruzko informazioa CAF enpresaren webgunean
- Gasteizko tranbiari buruzko bideoa YouTuben
- Honduras eta Floridako geltokia (Gasteiz) arteko tartea berdina da bi lineendako, 2,74 km eta 7 geltoki edukiz.