Gasteizko setioa (1521)

Gasteizko setioa Arabako hiriburuaren setioa izan zen. 1521eko martxoaren lehen egunetan gertatu zen, Aguraingo kondea zen Petri Lopitz Aiarakoaren tropa komuneroen eskutik eta Gaztelako Komunitateen Gerraren esparruan.[1]

Gasteizko setioa
Gaztelako Komunitateen Gerra
Aguraingo kondearen altxamendua
Data1521eko martxoaren 8a-10
LekuaGasteiz
Koordenatuak42°50′48″N 2°40′23″W
EmaitzaZehaztugabea
Gudulariak
Komuneroak Erregezaleak
Buruzagiak
Petri Lopitz Aiarakoa -
Indarra
10.000-13.000 soldadu -
Artikulu hau 1521ekoa buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gasteizko setioa (argipena)».

Martxoaren 8an, kondeak Arratian errege-artilleria geldiarazi zuen. Berehala, Karlos I.ari leial Gasteizera joan zen eta bere 10.000 gizonek (edo 13.000ek, berak dokumentu batean baieztatu zuenez eta ondoren, Real Academia de la Historiaren hiztegi biografikoetan erabili zutena) hiria setiatu zuten. Armez eustea alferrikakoa zirudienez, hiriak nahiago izan zuen, kondearen laguna Antonio Gomitz de Aiarakoak bultzatuta, tropen erretiratzea honela negoziatu:

  • Hiria kondearen seme Atanasio Aiarakoaren eskuetan utziko zuten.
  • Diego Martinez de Alaba oinaztar ahaldun nagusiaren lagun eta ahaideak hiritik kanporatuko zituzten, besteak beste: Pedro Martinez de Alaba 'zaharra', Pedro Martinez de Alaba 'gaztea', Andres Diaz de Eskide, Diego Martinez de Maeztu, Juan de Alaba eta Arana lizentziatua. Guztiak bere emazte eta morroiekin batera Bernedoko gaztelura joan ziren.[ohar 1]
  • Gasteizeko komunitateen alde zin egingo zuen.[ohar 2]

Behin hitzarmena beteta, kondea Gasteizen sartu gabe erretiratu egin zen.[3][4] Hala ere, Manuel Danvila historialariak oker esan zuen «segurtasun-neurri guztiek (...) ez zuten eragotzi Aguraingo kondea bere partzialekin Gasteizen sartzea eta komunitatea aldarrikatzea (...) hori ez da islatzen bere udal-aktetan».[5]

Martxoaren 10ean hiriak Komunitatean egotea ukatu zuen eta erregearekiko leialtasuna berretsi zuen. Bi egun geroago, «Aguraingo kondeak hiria eraso nahi izan zuenean, eta armada bat jarri zuen haren gainean» erbesteratuak itzultzeko baimena eman zuen, eta, gainera, berarekin joan zirenak ezin izango zirela zigor larrien pean itzuli agindu zuen.[6]

Oharrak

  1. Ahaldun nagusia bera orduko gazteluko tenentea zen.[2]
  2. « Presentó el magnate al ejército en el campo de Aqua a su futuro heredero y recíprocamente hicieron los capitanes, el Gómez Ayala en nombre de la ciudad y D. Pedro y D. Atanasio levantando el dedo dos veces, juramento de fidelidad á la junta de Comunidades.  »

    —Echávarri y Olano, La guerra de los comuneros en el País Vasco.

Erreferentziak

Bibliografia

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.