Maria Sortzez Garbiaren katedrala
Maria Sortzez Garbiaren katedrala edo Katedral Berria Gasteizko katedraletako bat da, erdigunean kokatuta, Lovaina inguruan. XX. mendeko lehen erdian eraiki zuten, estilo neogotikoa jarraituz.
Gasteizko Maria Sortzez Garbiaren katedrala | |
---|---|
Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea | |
Maria Sortzez Garbiaren katedralaren ataria. Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Herria | Gasteiz |
Koordenatuak | 42°51′N 2°41′W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1907 |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Gasteizko elizbarrutia |
Izena | Sortzez Garbia |
Arkitektura | |
Estiloa | Arkitektura neogotikoa |
Historia
1. denboraldia (1907-1914)
Katedrala antzina Brigiden komentua zegoen solairuan dago, Florida parkearen alboan, eta Luiz Heinz, Cadena y Eleta eta Magdalena kaleen artean. 1907ko abuztuaren 4ean Julian Apraiz Arias eta Javier Luque arkitektoen planoen arabera eta garai hartan Gasteizko apezpikua zen José Cadena y Eletaren bultzadaz eraikitzen hasi zen, azken honek diozesiari -ordukoak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa barne hartzen zituen- bere eliz-barrutiko beharrei egoki erantzungo zien tenplu-egoitza nahi zuen, Alde Zaharrean dagoen Santa Maria katedral gotiko zaharra ordurako neurriz motz gelditzeaz gain, kontserbazio egoera kaskarra baitzuen.
Lehen harriaren ezartze ekitaldia bikaintasun osoz gauzatu zen, horretarako Alfontso XIII.a Espainiakoa eta Viktoria Eugenia Battenbergekoa errege-erreginak, Maria Kristina Austriakoa ama-erregina eta Rinaldini monsinorea eta Vatikanoko nuntzioa, eliz probintziako ordezkariak, Espainiako Gorteetako, nahiz Espainiako Gobernuko eta Araba eta Gasteizko aginte erakundeetako ordezkariak bertaratu ziren.
Eraikuntza lanen lehen fasea abiadura biziz burutu zen, bertan Euskal Herria nahiz atzerriko beharginek lan egin zuten. 1914an Melo y Alcalde apezpiku berriaren ailegatzearekin batera etenaldia egon zen, hasieran ezarritako 5 milioi pezetako aurrekontua gainditu baitzen, eta oraindik proiektatutako eraikinaren lau bosten altxatzeke baitzeuden. Lehen fase honetan kripta (1911n inauguratua), girola, bere bost nabeetako zutoinen behealdea (8 metroko garaiera arte) eta kanpoaldeko paramentuen zatirik handienak amaitu ziren, eraikuntza eta apaindura materialak nagusiki Hego Euskal Herriko harrobietatik ateratako harri naturala eta marmola izan ziren.
2. denboraldia (1946-1969)
Herri hizkeraz Katedralaren "hondakinak" deiturikoak huntz eta sastrakaz estali ziren. 1946. urterarte ez zitzaien eraikuntza lanei berrekin, behin Espainiako Gerra Zibila amaitu eta finantzaketa berria lortu eta gero, Carmelo Ballester Nieto apezpikuaren bultzadaz eta Miguel Apraiz Barreiro (Julianen semea) eta, modu apalagoan, Antonio Camuñas Paredes arkitektoen zuzendaritzapean.
Eraikuntza lanak patxadaz berrekin ziren, hasierako estiloa aintzakoz hartuz baina hormigoiaren teknika berriak eta harri artifiziala gehituz. 1949an girola eta gurutzaduraren behekaldea amaitu ziren. 1952. urterarte presbiterioaren goi nabea, iparraldeko alboko portada amaitu ziren eta jatorrizko zinborioa joan beharko lukeen lekuan dorre laburtu bat eraiki zen. 1960-1963 artean lehen denboraldian egindako beirateak ipini eta girolan Enrique Monjo artistak berez trasaldarearentzat egindako erliebeak jarri ziren. 1964-1969 artean, Katedrala aurreikusiak zeuden kanpo arbotanteak gehitu gabe estali zen, pisuak arindu eta goian aipatutako material berrien bidez eraikina sendotu zenez jade beharrezkoak ez zirelako.
Amaitugabea egon arren, 1969ko irailaren 24ean Dell'Acqua kardina legatua tenplua sagaratu zuen, ekitaldi horretan hainbat euskal eta espainiar apezpiku eta artzapezpikuez lagundurik egon zen, orduko Espainiako estatuburu zen Franco diktadorea, bere emaztea eta Gobernu Frankista ia osoa bertan aurkeztu zelarik.
Eraikina
Neurri bikainetako eraikin hau bost nabe luzez osatua dago, nagusia eta alboetako lauak, hiru nabetako gurutzadura, bi nabe eta zazpi kapera absidialez osatutako girola bat, ataria, kripta eta sakristia. Absidetik atarira 118 metro luze ditu, zabalez 48 metro, eta gurutzaduran 35 metroko garaiera, honek Sevillako katedralaren ondoren Iberiar penintsulako bigarren elizarik garaiena bilakatzen du. Bere latindar gurutze oinplanoak Chartresko katedrala oroitarazten du eta 5.750 metro karratuko azalera du, bere barnean 15.000 lagun hartzeko gaitasunaz.
Tenplu honetako aberastasun artistiko nagusia bere eskultura ugaritasunean datza, izandako eraikuntza lan aldi ezberdinen ondorioz aldaera estilistiko anitzak baititu. Kripta eta absidearen kanpoaldeko arkibolta, friso eta kapiteletan erliebe eta gai eskultoriko ugari ikus daitezke, hauek ikonografia erlijiotsua eta profano, fantasia eta landare gaiekin nahasten dira, azken honek bere irudimena eta maiz erakusten duen ausardia satirikoarengatik ikuslea harrituta utz lezake. Multzo osoak sinbolismoa eta oharpen morala irudikatzen du. Beirateek gustu eta molde estilistiko ezberdinei erantzuten diete.
Mariaren Bihotz Sakratuaren kapera
Jatorriz, San Joseren kapera. Erdialdeko arkiboltak: Sentsualitatearen bekatuaren eszenak daude, huntzen artean deabruak eta bikote lizunak agertzen dira. Alboetako arkiboltak: karduloreak, huntzak eta beste hainbat landare. Zeharka: San Joseren harotz lanabesen alegoriak. Erdialdeko frisoa: San Joseren lan eszenak eta heriotza. Egileak: Luis Etxeberria (frisoa), J. M. Leánder, J. M. Fuentes eta Francisco Baises.
Nafarroako kapera
Erdialdeko arkiboltak: Jentilasuna erraldoi eta atlante basatien bidez irudikatua dago, bai eta mahatsondoen artean dauden eta jatorrizko bekatuaz atsekabetutako gizakien bidez ere. Alboetako arkiboltak: Intsusak. Erdialdeko frisoa: Nafarroako Erresumako eta San Frantzisko Xabierkoaren armarriak. Erdialdko frisoa: nafar misiolarien lan ebangelizatzailea. Egileak: Gaspar Casas (frisoa), Aniceto Arregi, Andrés Torrero, Tirso Madame eta Valentín Hernández.
Gipuzkoako kapera
Erdialdeko arkiboltak: Heriotza, hildako haurrak eusten dituzten gizonez irudikatua, hegazti, basapizti eta landare ikusgarrien artean. Alboetako arkiboltak: huntz eta mahatsondo hostoak. Zeharka: Gipuzkoa eta Loiolako armarriak, aingura, soka eta kateez apainduak. Erdialdeko frisoa: San Ignazio Loiolakoa guduan zauritua eta Hego Amerikako jesuiten misioak. Egileak: Jaime Lluch (frisoa), Ángel Lucarini (frisoa), Felipe Lobo, Gaspar Casas, Lulio Sánchez, Pedro Domínguez, Julian Asteasu, Valentín Hernáez eta Enrique Bieto.
Gure Andre Errosariokoaren kapera
Erdialdeko arkiboltak: Haurrak jolasean, amaitzeke. Alboetako arkiboltak: hostoak, lo-belarrak eta amapolak. Zeharka: Arrosario Santuaren ikurrak. Erdialdeko frisoa: Ama Birjinaren agerpena Santo Domingo eta Santa Katalina Sienakoari, eta Elizaren garaipena herejeen gain. Egileak: Luis Fernández (frisoa), Federico Baucells, Alfredo Quintana, Juan Casas, Luis Fernández, Pedro Domínguez eta Vicente García.
- Gipuzkoako kaperako arkibolta absidialeko erliebea
- Santa Mariaren Bihotz Sakratuaren kaperako arkibolta absidialeko erliebea
- Arabako kaperako arkibolta absidialeko erliebea
- Jesusen Bihotz Sakratuaren kaperako arkibolta absidialeko erliebea
Bizkaiko kapera
Erdialdeko arkibolta: Heriotza, gorpu eta hezurdurez irudikatua. Alboetako arkiboltak: ekilore, ereinotz hosto eta haritzak. Zeharka: Bizkaia eta Begoña armarriak amaitzeke daude. Erdialdeko frisoa: bizkaitar herritarrak, baserritarrak eta arrantzaleak. Egileak: Tirso Madame (frisoa), Antonio Márquez (frisoa), José Sort, Jesus Arizti, Francisco Celada, Juan Casas eta Tirso Madame.
Arabako kapera
Erdialdeko arkibolta: Infernua, suge, kate eta sugar artean dauden zigortuez irudikatua. Kapiteletan, erromerian dauden bikoteak (giza gaien lekualdatzea). Alboetako arkiboltak: larrosak, galburuak eta amapolak. Zeharka: Arabako armarria amaitzeke eta beste armarri batentzako leku hutsa. Erdialdeko frisoa: San Prudentzioren bizitzaren eszenak. Egileak: Alfredo Alánder (frisoa), Juan Pares (frisoa), Balbino Etxogibel, Federico Baucells, José Pérez, Vicente García, Andrés Torrero eta Isaac Díez.
Jesusen Bihotz Sakratuaren kapera
Erdialdeko arkibolta: Zigorra, zigor eta oinazeen eszenen arteko hegaldun deabruez irudikatua, bai eta bikote bat erasotzen duen banpiroez ere. Alboetako arkiboltak: lore sorta eta kardinia. Zeharka: ia ez du eskulturlanik. Erdialdeko frisoa: escenas de la vida de Jesús, con Antonio de Padua. Egileak: Jaime Lluch (frisoa), Enrique Bieto, José Bieto, Juan Casas, Juan Terrán eta Alfredo Guijarro.
Absidea bi hormatalen bidez hegoaldeko fatxadarekin lotua dago, biak ere presbiterioaren barnealdeko bi b zatiekin bat datoz eta iparraldeeko fatxako bere kideak bezala landu gabe daude. Haietan kriptarako sarbidea dago, lurzoruaren azpian, berez, gerora egongo zen eta inoiz eraiki ez zen klaustroaren atea izan beharko lukeen sarbidea.
Nabea eta gurutzadura
- Erdialdeko nabea eta goialdea
- Erdialdeko nabea
- Erdialdeko nabea eta oina
- Gurutzaduraren hegoaldeko atala
- Gurutzaduraren hegoaldeko atala
Kripta
- Eskailera
- Tobias eta San Rafael
- Kapitela
- Kapitela
- Beiratea
Museoa
Eraikin honetan bertan Arabako Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa kokatzen da.
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gasteiz |