Gasteizko Jazzaldia
Gasteizko Jazzaldia Gasteizen (Araba) 1977. urteaz geroztik uztailaren erdialdera edo bigarren hamabostaldian egiten den jazz jaialdia da. Iñaki Añua izan zen 40 urtez ekimenaren zuzendaria eta sustatzaile nagusia.[1]
![](../I/Wynton_Marsalis_Septet.jpg.webp)
Wynton Marsalisen kontzertua, Gasteizko Jazzaldian.
Bere historian, Gasteizko Jazzaldiak mundu osoko jazz musikari garrantzitsuenak izan ditu agertokian.
Jazzaldiko egunetan, jam session-ak izaten dira hiriko areto zein tabernetan, eta zenbait jazz taldek kalean jotzen dute New Orleansko estiloari jarraituz. Kontzertu nagusiak Mendizorrotzeko kiroldegian izan ohi dira.
Principal antzokian 21. Mendeko Jazza izeneko jazz garaikideko zikloa egiten da.
Gainera, Jazzaldiaren hainbat ediziotan, jazz ikasleentzako mintegiak eskaini izan dira.
![](../I/Wynton_Marsalisen_eskultura_Gasteizko_Florida_parkean.jpg.webp)
Gasteizko Florida parkean dagoen eserleku-eskultura, Wynton Marsalisen omenez egina.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gasteiz |
- (Gaztelaniaz)(Ingelesez) Jazzaldiaren webgunea
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.