Gasteizko elizbarrutia
Gasteizko elizbarrutia (latinez eta ofizialki: Dioecesis Victoriensis) Eliza Katoliko Erromatarraren Euskal Herriko elizbarrutietako bat da, Araba osoa (Trebiñu eta Urduña barne direla) hartzen duena. Apezpikuaren egoitza Gasteizen dago. Egun apezpikua Juan Carlos Elizalde Espinal da. Gasteizko elizbarrutia Burgosko artxibarrutiko eliz probintziaren parte da.
Gasteizko elizbarrutia Dioecesis Victoriensis | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | EAE, Gaztela eta Leon |
Elizako probintzia | Burgos |
Apezpiku hiria | Gasteiz |
Estatistikak | |
Eremua | 3.282 kilometro koadro |
Biztanleria - Denera - Katolikoak | (2014) 329.900 298.000 (%90,3) |
Parrokiak | 432 (2014) |
Apaiz sekularrak | 219 (2014) |
Erregelapeko apaizak | 72 (2014) |
Bataiatuak apaizeko | 1.024 |
Diakonoak | 5 (2014) |
Lekaideak | 138 (2014) |
Lekaimeak | 600 (2014) |
Informazioa | |
Erritua | erromatarra |
Hizkuntza(k) | euskara, gaztelania |
Sorrera | 1861eko irailak 8 |
Katedrala | Gasteizko Santa Maria katedrala |
Kokatedrala | Maria Sortzez Garbiaren katedrala |
Hierarkia | |
Apezpikua | Juan Carlos Elizalde |
Metropoli-artzapezpikua | Francisco Gil Hellín |
Mapa | |
Webgunea | |
https://www.diocesisvitoria.org/ |
Historia
Gasteizko elizbarrutia Pio IX.ak sortu zuen 1861eko irailaren 8an[1], In Celsisima buldaren bitartez, Calahorra eta La Calzadako, Burgosko eta Iruñeko eta Tuterako elizbarruti eta artxidiozesietatik bereizia.
Hasieran menpean zituen Bizkaiko eta Gipuzkoako parrokiak banatu ziren, 1949ko azaroaren 2ko Pio XII.aren Quo Commodius buldari esker, eta Bilboko eta Donostiako elizbarrutiak sortu zituzten.
Eliza nagusiak
- Katedralak:
- Gasteizko Andre Maria (katedral zaharra)
- Gasteizko Katedral berria
- Basilika txikiagoak:
Apezpikuen zerrenda
- Juan Carlos Elizalde Espinal apezpikua (2016.03.12 - gaur egun)
- Miguel Jose Asurmendi Aramendia apezpikua (1995.09.08 - 2016.03.12)
- Jose Maria Larrauri Lafuente apezpikua (1979.02.16 – 1995.09.08)
- Francisco Peralta Ballabriga apezpikua (1955.01.10 – 1978.07.10)
- Jose Maria Bueno Monreal kardinala (1950.05.13 – 1954.10.27)
- Carmelo Ballester Nieto artzapezpikua (1943.06.10 – 1948.10.09)
- Francisco Javier Lauzurika Torralba artzapezpikua (1937 - 1943)
- Mateo Mujika Urrestarazu apezpikua (1928.03.10 – 1937.10.12)
- Zacarías Martínez Núñez artzapezpikua (1922.12.14 – 1927.12.02)
- Leopoldo Eijo Garay aitalehena (1917.03.22 – 1922.12.14)
- Prudencio Melo Alcalde artzapezpikua (1913.07.18 – 1916.12.04)
- Jose Cadena Eleta artzapezpikua (1904.11.14 – 1913.07.18)
- Ramon Fernandez Pierola Lopez de Luzuriaga apezpikua (1889.12.30 – 1904.01.25)
- Mariano Miguel Gomez-Alguacil Fernández artzapezpikua (1880.12.16 – 1889.12.30)
- Sebastian Herrero Espinosa de los Monteros kardinala (1876.12.18 – 1880.06)
- Diego Mariano Alguacil Rodriguez apezpikua (1861.12.23 – 1876.12.18)
Estatistikak
urtea | biztanleria | apaizak | diakonoak | erlijiosoak | parrokiak | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
bataiatutak | guztira | % | zenbakia | sekularrak | erregularrak | apaizeko bataiatuak |
gizonak | emakumeak | |||
1950 | 1.016.500 | 1.017.843 | 99,9 | 2.649 | 1.907 | 742 | 383 | 6.568 | 736 | ||
1970 | 207.000 | 207.681 | 99,7 | 482 | 386 | 96 | 429 | 269 | 1.124 | 417 | |
1980 | 254.002 | 267.036 | 95,1 | 471 | 364 | 107 | 539 | 310 | 1.019 | 503 | |
1990 | 267.000 | 280.000 | 95,4 | 432 | 327 | 105 | 618 | 306 | 979 | 419 | |
1999 | 276.000 | 289.902 | 95,2 | 387 | 284 | 103 | 713 | 3 | 211 | 852 | 422 |
2000 | 279.000 | 291.983 | 95,6 | 396 | 288 | 108 | 704 | 3 | 227 | 839 | 412 |
2001 | 278.000 | 291.161 | 95,5 | 376 | 284 | 92 | 739 | 3 | 193 | 784 | 422 |
2002 | 281.000 | 294.322 | 95,5 | 372 | 274 | 98 | 755 | 3 | 195 | 818 | 422 |
2003 | 280.000 | 298.345 | 93,9 | 357 | 264 | 93 | 784 | 3 | 185 | 740 | 422 |
2004 | 278.134 | 302.164 | 92,0 | 349 | 259 | 90 | 796 | 3 | 177 | 730 | 422 |
Erreferentziak
- Diocese of Vitoria, catholic-hierarchy.org
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Elizbarrutiaren webgunea
- (Ingelesez) Catholic Hierarchy