Gaspare Spontini
Gaspare Luigi Pacifico Spontini (Majolati, Italia, 1774ko azaroaren 14a - Majolati, Italia, 1851ko urtarrilaren 24a) italiar musikagilea eta biolinista izan zen.
Gaspare Spontini | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Maiolati Spontini, 1774ko azaroaren 14a |
Herrialdea | Aita Santuen Lurraldea Frantziako Lehen Inperioa Prusiako Erresuma |
Heriotza | Maiolati Spontini, 1851ko urtarrilaren 24a (76 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | musika kontserbatorio |
Hizkuntzak | italiera |
Irakaslea(k) | Nicola Sala |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, orkestra zuzendaria eta musika-zuzendaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Arte Ederren Akademia (Frantzia) |
Genero artistikoa | opera |
Musika instrumentua | biolina |
Biografia
Napoliko Kontserbatorioan egin zituen ikasketak. 1803. urtean Parisen jarri zen bizitzen. Harrezkero musikagile ospetsu bihurtu zen.
1807an La vestale opera estreinatu zuen Parisen, eta Josefina enperatrizaren babesa lortu zuen. 1810ean, Parisko Italiar Operako zuzendari izan zen. 1820ean Prusiako Frederiko Gilen III.ak Berlingo musika-zuzendari nagusi izendatu zuen, baina enperadorea berehala hil zen eta prusiar abertzaleek kargua uztera behartu zuten. Opera-egile ospetsua izan zen garai hartan.
Aipagarriak dira: L´Eroismo ridicolo (1797); Il finto pittore (1798); La finta filosofa (1803); Milton (1804); La vestale, Spontiniren lan ospetsuena (1807); Fernand Cortez (1809); Olympe (1819); Nurmahal (1822); Alcidor (1825); eta Agnes von Hohenstaufen (1829).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.