Gasaren plaza
Gasaren plaza Bizkaiko Bilbo hiriburuko plaza bat da.
- Artikulu hau Bilboko plazari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gasaren eskortak».
Gasaren plaza | |||||
---|---|---|---|---|---|
Herrialdea Probintzia Udalerria |
Euskal Herria Bizkaia Bilbo | ||||
Bilbo erdigunea
| |||||
Koordenatuak: | 43.2637278°N 2.9218833°W |
Kokalekua
Ibaiondo barrutian dago, Bilboko udaletxea eta Etxebarria parkearen artean.
Plaza
2003aren hasieran, Gasaren plaza aparkalekuz eta antzinako gas lantegiaren hondakinez osaturiko solairua zen, 1990 eta 2002 arteko Bilboko Aste Nagusietan bertan noizbehinka musika kontzertuen eszenatokia izan zen.
2003ko otsailean Bilboko Udalak UTE Bami-Jaureguizahar sustatzaileek eremu honetako berrantolaketarako burutzeko adostasuna sinatu zuten, eta 2007ko urrian proiektua gauzatu egin zen, eta Gasaren plaza Etxebarria parkea eta Bilboko udaletxearen arteko pasabide natural gisa berreskuratu zen.[1][2]
Garraiobideak
- Zazpi Kaleetako geltokia, Bilboko Metroa, Sendeja kalean aurrera eginez Bilboko udaletxearen norantzan.
- Abandoko geltokia, Bilboko Metroa, Plaza Biribiletik aurrera Buenos Aires kalea jarraitu eta Udaletxeko zubia zeharkatuz Ernesto Erkoreka plaza arte. * Pío Baroja geltokia, Bilboko tranbia.
Erreferentziak
- Gasaren plaza berria. 2016ko maiatzaren 15a. (Gaztelaniaz)
- Gasaren plaza. 2016ko maiatzaren 16a. Elcorreo.com (Gaztelaniaz)
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.