Gas bidezko errekarga
Gas bidezko errekarga, su armetan funtzionamendu zikloa burutzeko erabiltzen den sistema bat da. Sistema honetan kanoian zulo bat egiten da, bertatik presio handiko gasak ateratzeko eta hauek sor dezaketen indarrarekin kartutxoa atera, arma mailutu eta kartutxo berria sartzeko. Gehienetan konbustioko gasek pistoi bat bultzatzen dute honek ixtailuan edo ixtilu gidan eragin dezan, baina badira arma batzuk, MAS-49 fusila eta M-16 eraso fusila adibidez, zeinetan konbustioko gasek zuzenean ixtailuan edota ixtailu gidan eragiten dutenak.
Gas bidezko sistema nagusiak
Gas bidezko errekarga zikloa duten su arma gehienek pistoi bat erabiltzen dute, non bertan jotzen duten konbustio gasek. Lehenengo gas bidezko erregargazko armek konbustio gasak kanoiaren bukaeratik hartzen zituzten, gasak presio txikia zuelarik. Hau dela eta armaren mekanismok ez zuen indar handirik jasaten. Baina gero eta arma motzakoak egin nahi izateak, gasak errekamaratik gertuago hartu beharra ekarri zuen, presioa handituz eta mekanismo gogorragoak diseinatu beharra ekarriz. Mekanismo sinpleak erabiltzen jarraitzeko, gas bidezko arma gehienetan pistoiak distantzia jakin bat egin ondoren gasak atmosferara botatzen dira, presioa jaitsiz.
Eragin zuzeneko gas bidezko errekarga
Eragin zuzeneko gas bidezko erregarkan, konbustio gasek zuzenean eragiten dute ixtailuan edota ixtailu gidan. Sistema honen abantaila nagusia pieza gutxiago behar izatea da, baina ondorio bezala gas bidezko errekarga sistemarik zikinena izatea dakar. Konbustio gasek ixtailuan eragiten dutenez, konbustio gasak hargailura iristen dira eta hau zikintzen dute, armaren garbiketa maizago egin beharra ekarriz. M-16 eraso fusil estatubatuarra da sistema hau erabiltzen duen armarik ezagunena. Sistema hau erabiltzena eta kartutxoetako bolboraren kalitate txarrak, Vietnamgo Gerran eraso fusil honek fama txarra hartzea ekarri zuen. Hala eta guztiz, arma egoki garbitzen bada, sistema eraginkorra da.
Ibilera luzeko gas bidezko errekarga
Sistema honetan pistoia ixtailu gidari zurrunki lotuta dago eta ziklo osoan mugitzen da. M1 Garand fusilak eta AK-47 eraso fusilak sistema hau erabiltzen dute. Sistema honen abantailarik nagusiena mugitzen diren piezak gutxitzea eta ixtailu gidan gertatzen den inertzia momentua handitzea dira. Hala ere armaren zikloan mugitzen den masa beste sistemetan baino handiago denez, grabitatze zentroa gehiago aldatzen da tiroan zehar eta honek prezisioa gutxitzen du.
Ibilera motzeko gas bidezko errekarga
Sistema honetan gas pistoia eta ixtailu gida ez daude loturik. Pistoiak distantzia labur batean bultzatzen dut ixtailu gida eta azken honek inertzia jarraitzen duen bitartean, gas pistoia berak duen malgukiaren bidez bere lekura bueltatzen da. Ibilera luzeko sistemekin konparatuz gero, mugimenduan dagoen masa txikiagoa da eta beraz tiroan zehar armaren grabitate zentrua gutxiago mugitzen da prezisioa gehituz. Bestalde eragin zuzeneko errekarga baino askoz garbiago da, zeren eta hargailura ez da konbustio gasik iristen eta ondorioz gutxiago zikintzen da. Hau dela eta sistema hau erabiltzen duten su armak, eragin zuzenekoak baino askoz gutxiago garbitu behar dira eta bizitza luzeagoa dute. Sistema hau erabiltzen duten arma garrantzitsuenak FN FAL borroka fusil Belgiarra eta Vz. 58 eraso fusil Txekoslovakiarra dira.
Kanpo estekak
- Gas operation Gas bidezko errekargari buruzko animazioak howstuffworks.com webgunean.