Gary Rossington
Gary Robert Rossington (Jacksonville, Florida, 1951ko abenduaren 4a – Milton, Georgia, 2023ko martxoaren 5a) estatubatuar musikari eta egile abeslaria izan zen, Lynyrd Skynyrd Southern rock taldeko kidea.
Gary Rossington | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Jacksonville, 1951ko abenduaren 4a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Milton, 2023ko martxoaren 5a (71 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: ezezaguna |
Jarduerak | |
Jarduerak | gitarra-jotzailea eta musikagilea |
Genero artistikoa | Southern rock |
Musika instrumentua | gitarra |
Diskoetxea | MCA Records |
Beisbol zalea The Rolling Stones entzun ondoren, musikan aritzea erabaki zuen. Beisbolean jokatuz Ronnie Van Zant eta Bob Burns ezagutu zituen eta elkarrekin musika talde bat osatu zuten Allen Collins gitarristarekin eta Larry Junstrom baxu jotzailearekin. Hainbat izen izan ondoren, taldeak Lynyrd Skynyrd izena hartu zuen 1969an. Taldeko gitarra-jotzailea izan zen Gibson Les Paul bat erabiliz.
Rossingtonek hezur haustura larriak izan zituen 1977ko urriaren 20ko hegazkin-istripuan. Istripuan taldeko hiru kide hil ziren, haien artean Ronnie Van Zant laguna.
Lynyrd Skynyrd taldean jo zuen hil arte eta, gainera, 1980an Allen Collinsekin batera Rossington Collins Band taldea sortu zuen.
Rossington izan zen Lynyrd Skynyrden jatorrizko kideen artean bizirik atera zen azkena.