Gary Moore
Robert William Gary Moore (Belfast, Ipar Irlanda, 1952ko apirilaren 4a - Estepona, Espainia, 2011ko otsailaren 6a) gitarrajole eta abeslari irlandarra izan zen, batez ere blues arloan nabarmendu zena. Gitarrarekin zuen trebezia lehenbiziko aldiz jendaurrean Thin Lizzy taldearekin batera joaz erakutsi zuen.
Gary Moore | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Robert William Gary Moore |
Jaiotza | Belfast, 1952ko apirilaren 4a |
Herrialdea | Ipar Irlanda |
Heriotza | Estepona, 2011ko otsailaren 6a (58 urte) |
Hobiratze lekua | St Margaret's Church (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Hezkuntza | |
Heziketa | Ashfield Boys' High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | gitarra-jotzailea, musikaria, kantugilea, disko-ekoizlea, abeslaria eta estudioko musikaria |
Lateralitatea | ezkerra |
Altuera | 1,84 metro |
Kidetza | Thin Lizzy Skid Row (en) Colosseum II |
Genero artistikoa | rock blues rock hard rock traditional heavy metal (en) jazz fusion (en) bluesa |
Ahots mota | baritonoa |
Musika instrumentua | gitarra Gibson Flying V (en) Fender Stratocasterra Jackson Soloist (en) ahotsa |
Diskoetxea | Virgin Records |
gary-moore.com | |
58 urterekin hil zen, Andaluziako hotel batean oporretan zegoen bitartean bihotz arazoren batek jota antza denez.
Bizitza Musikala
1970ko hamarkada
The Boys taldean hasi zen jotzen, baina denbora gutxi ondoren, 16 urte zituelarik, Skid Row taldean sartu zen (ez da Skid Row heavy metal taldearekin nahasi behar). Bertan, Brendan Shields (baxua), Noel Bridgeman (bateria) eta Phil Lynottekin (ahotsa) topo egin zuen. Azken honek berehala banda utzi eta Thin Lizzy sortuko zuen, Gary Moore Skid Row taldean jarraitzen zuen bitartean. Taldea Peter Green gitarrajolearekin (Fleetwood Mac taldekoa zenarekin) jarriko zen harremanetan eta zenbait kontzertuetan beraien telonero izango ziren. Greenek harrituta gelditu zen Skid Row taldearekin eta bere diskoetxearekin jarri zituen harremanetan. Bestalde, Moorek sentitzen zuen mirespena Greenengatik, bere karrera osoan iraun zuena, "Blues for Greeny" (1995) albumean gelditzen da erakutsia. Bertan Greenen hamaika abestien bertsioak egingo zituen Moorek.
Bakarlari moduan hasi baino lehen zenbait taldeetatik pasatuko zen. Baina, 1972an Skid Row utzi ondoren, "Grinding Stone" (1973) diska grabatuko zuen Gary Moore Band talde berriarekin. Diska honek Gary Moorek bakarlari moduan egindako lehen diskatzat hartuta dago. Ia berehala, Eric Bell Thin Lizzy taldean ordezkatuko zuen 1975. urtera arte. Urte horretan Colosseum IIean satu zen. 1979ra arte egon zen, "Black Rose" dika grabatu zuen arte. EE.UU.n zehar giran zeudela, Lynotten taldearekin eztabaidak izan ondoren, Thin Lizzy utzi eta G-Force sortuko zuen. 1978an "Back on the Streets" bere bigarren diska bakarlari moduan grabatuko zuen eta Parisienne Walkways abestia Erresuma Batuko "top-ten"ean sartzen da.
1980ko hamarkada
1980ko hamarkada lasaiagoa izan zen Gary Moorentzat, bere musika rock melodikoruntz aldatuz. Momentu honetan Erresuma Batuan ospe handia izanfo zuen 1983an kaleratutako "Victims of the future" "LP"arekin. Lan honetan Phil Lynottekin kolaboratzen du "Out in the Fields" abestian. 1986ko "Wild Frontier" diskan nabarmentzen da zeltar musikaren influentziak izan zituela. Eta 1989an "After the War" argitalpenarekin hard musikaruntz berriz hurbiltzen da Ozzy Osbourne abeslari eta Cozy Powell bateriarekin kolaborazioak eginez.
1990ko hamarkada
"Still Got the Blues" 1990ko hamarkadan gailurrera eramaten du batik bat dikari izena ematen dion abestiarekin. Urte hauetan hard rocka alde batera utzi eta intimistagoa bihurtzen da, blueseruntz joz. Badirudi, estilo hau berandu ezagutu arren, aldaketa sakona suposatu zuela musikariarengan. 1990. urtean Albert King eta Albert Collinsekin batera zenbait kontzertu eman zituen.1992. urtean "After Hours" diska kaleratzen du, bertan B.B. King eta Albert Collins kolaborazioak eginez, estatu batuar bluesaren ordezkari garrantzitsuenetariko bi musikari. Azken diska honek britaniar blues interpretarien artean izena emango zion behin betiko.
2000ko hamarkada
XXI. mendea musikalki 2001ean hasten du "Back to the Blues" grabaketarekin. 2002. urtean Scars talden sartu eta proiektu berria abian jarriko zuen. Album bat ere kaleratu zuten, "Scars" izenburua zuena. Talde berri hau deritzon "Power Trio"a zen: Moore (ahotsa / gitarra), Cass Lewis "Skunk Anansie" taldekoa (baxua / koroak) eta Darrin Mooney "Primal Scream"ekoa (bateria).
Diska berri honek Erresuma Batuan zehar egindako giran aurkeztu zen eta "Live At The Monster Of Rock" (2003) kontzertuan burutu zen arukezpena.
2007an "Close As You Get" argitaratzen du. Bertan bluesean sakonki murgiltzen da bere abestiekin eta zenbait bertsio egin ere egiten ditu. Bertsionatuen hartean Chuck Berry, Sonny Boy Williamson II, John Mayall edo Son Houseen abestiak daude.
Heriotza
Gary Moore Esteponako "Kempinski Hotel Bahía"ko logela batean hilda aurkitu zuten 2011ren otsailaren 6an.[1] Espainiar poliziak jakinarazi zutenez, gorpuak ez zuen bortizkeri zeinurik. Gorpuari egindako autopsiak egiaztatu zuen gitarjole irlandarra bihotzeko batek jota hil zela.
Bere bapateko heriotza jarraitzaileen artean sekulako sorpresa suposatu zuen.[2]
Materiala
Guitarrak
Gary Mooren guitarra ezagunenak edo gustokoenak[3]
Gibson:
- 1959ko Gibson Les Paul (Lehen Peter Greenena zena)[4]
- 1955ko Gibson Les Paul Junior
- Gibson ES-5
- Gibson ES-335
- Gibson Thunderbird
- Gibson Explorer
Fender:
- 1961ko Fender Stratocaster
Hamer:
- Hamer Explorer
- Hamer Chaparral
- 1985eko Hamer Vector Light Blue
- Hamer Phantom A5 Red Pearl & White Pearl
- Hamer Special Black & White
Besteak:
- 1987eko Chandler Strat itzurakoa
- Takemine 12 & 6 hariko Elek/Akustik.
- 1986an erositako 4 PRS ezberdin: Custom Gorria, Custom Horia, Standard Urdina eta Standard Zuria
Bozgoragailuak
Bozgorailu asko erabili izan zituen bere karreran, ohikoenak:
- Soldano Slo 60W / 100W
Marshall bozgorailuak:
- 3 x Marshall 1959 Super Lead amp's
- 1 x Marshall 1992 Super Bass amp
- 2 x Marshall 1987 Super lead amp's
- 2 x Marshall 1960B Cabinets
Efektuak
- Vox VX V847A WAH
- Ibanez Tube Screamer TS9DX
- Marshall BB2 blues overdrive
- Boss OD1 Distortion
- Roland SDE300 Delay
- Roland SRE555 Tape Echo/Reverb
- Roland Dimension D Chorus
Besteak
- Hariak: Dean Markley LTHB Envrio Electric set.(10, 13, 17, 30w, 42w, 52w.)
- Puak: Extra Heavy ( 1.14 mm ) celluloid shell pick regular 351 shape
Diskografia
Bakarlari moduan
- Grinding Stone, (1973)
- Back on the Streets, (1978)
- G-Force, (1979)
- Corridors of Power, (1982)
- Live at the Marquee, (1983)
- Victims of the Future, (1983)
- Dirty Fingers, (1984)
- We Want Moore!, (1984)
- Run for Cover, (1985)
- Rockin' Every Night - Live in Japan, (1986)
- Wild Frontier, (1987)
- After the War, (1989)
- Still Got the Blues, (1990)
- After Hours, (1992)
- Spanish Guitar - Best, (1992)
- Blues Alive, (1993)
- Ballads & Blues 1982-1994, (1994)
- Blues for Greeny, (1995)
- Around The Next Dream, (1996)
- Dark Days in Paradise, (1997)
- Out in the Fields - The Very Best of Part 1, (1998)
- Blood of Emeralds - The Very Best of Part 2, (1999)
- A Different Beat, (1999)
- Back to the Blues, (2001)
- Have Some Moore - The Best Of, (2002)
- Live At Monsters Of Rock, (2003)
- Power of the Blues, (2004)
- Old New Ballads Blues, (2006) (Anthology)
- The Platinum Collection - Rock, Blues and Live 3 disc set, (2006)
- Close As You Get (2007)
- Bad For You Baby (2008)
- Essential Montreux (2009) - Five Discs Set
Erresuma Batuan Top 40 kokatutako abestiak
- "Parisienne Walkways" - 1979 - Nº 8
- "Out in the Fields" - 1985 - Nº 5
- "Empty Rooms" - 1985 re-issue - Nº 23
- "Over the hills and Far Away" - 1986 - Nº 20
- "Wild Frontier" - 1987 - Noº 35
- "Friday on my Mind" - 1987 - Nº 26
- "After the War" - 1989 - Nº 37
- "Still Got the Blues (For You)" - Nº 31
- "Cold Day in Hell" - 1992 - Nº 24
- "Story of the Blues" - 1992 - Nº 40
- "Parisienne Walkways" - 1993 re-edición - Nº 32
Colloseum II
Colosseum II, Don Airey, John Mole eta Jon Hiseman osatua.
- Strange New Flesh (1976)
- Electric Savage (1977)
- War Dance (1977)
Thin Lizzy
Aurrerapauso handiena talde honekin eman zuen, Phil Lynottekin batera.
- Night Life (1974) ("Still In Love With You" abestian soilik)
- Remembering (1976)
- Black Rose: A Rock Legend (1979)
- Continuing Saga of Ageing Orphans (1980)
- The Adventures of Thin Lizzy (1981)
- Life (1983)
- Dedication: The Very Best of Thin Lizzy (1991)
BBM
Izena taldea osatzen zuten musikarien izenen lehenengo hizkia hartzean sortu zen: Baker, Bruce eta Moore.
- Around the Next Dream (1994)
Scars
2002an sortutako "Power Trio"a : Moore (ahotsa / gitarra), Cass Lewis "Skunk Anansie" taldekoa (baxua / koroak) eta Darrin Mooney "Primal Scream"ekoa (bateria).
- Scars (2002)
Ikus, gainera
- Irlandar ezagunen zerrenda
- Irlandako musika
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gary Moore |
- (Ingelesez) Webgune ofiziala