Gartzia Fernanditz
Gartzia Fernanditz[1] edo Gartzia I.a Gaztelakoa (latinez: Garsea Fredinandez, gaztelaniaz: García Fernández; Burgos, 938 – Kordoba, 995eko ekainaren 29a), ezizenez Esku Zurietakoa, Gaztelako bigarren konde burujabea izan zen 970-995 bitartean.
Gartzia Fernanditz | |||
---|---|---|---|
970 - 995 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Burgos, 938 | ||
Herrialdea | Leongo Erresuma | ||
Heriotza | Medinaceli, 995eko ekainaren 29a (56/57 urte) | ||
Hobiratze lekua | San Pedro de Cardeña monasterioa | ||
Familia | |||
Aita | Fernando Gontzalitz Gaztelakoa | ||
Ama | Antsa Santxitz | ||
Ezkontidea(k) | Ava of Ribagorza (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Leinua | Lara leinua | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Izengoitia(k) | El de las Manos Blancas |
Bizitza
Ama Antsa Iruñekoa eta aita Fernando Gontzalitz kondea izan zituen, nahiz eta de iure Leongo Erresumapean izan de facto autonomoa izan zen. Kordobako kaliferria erasotuz bere lurrak handitu zituen. Horretarako estruktura-soziala ere aldatu zuen, 974an Castrojerizeko bilauei zaldizko bat armatzearen ordez nobleteria estatusa proposatu zielako.
Ezkontza eta seme-alabak
960an Raimundo II.a Ribagortzakoaren alaba Ava Ribagortzakoarekin ezkondu zen. Zazpi seme-alaba izan zituzten:
- Maior, Raimundo III.a Pallars-Jussàkoarekin ezkondu zena.
- Antso, Gaztelako kondea.
- Urraka
- Ontzalu, 979an hila.
- Albira, Bermudo III.a Leongoarekin ezkondu zena.
- Tota, Antso Gomitz Saldañakoarekin ezkondu zena.
- Oneka, Almanzorrekin ezkondu zena.
Erreferentziak
Ikus, gainera
- Gaztelako errege-erreginen zerrenda
Kanpo estekak
Aurrekoa Fernando Gontzalitz |
Gaztelako Kondea (970-995) |
Ondorengoa Antso Gartzeitz I.a Gaztelakoa |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.