Garry Trudeau

Garry Trudeau (New York, 1948ko uztailaren 21a) estatubatuar karikatura-egilea da.

Garry Trudeau

Bizitza
JaiotzaNew York, 1948ko uztailaren 21a (75 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Ezkontidea(k)Jane Pauley (en) Itzuli  (1980 -
Seme-alabak
Familia
LeinuaTrudeau family (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaYale Unibertsitatea
St. Paul's School (en) Itzuli
Yale School of Art
Davenport College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakumorista grafikoa, kazetaria, film-zuzendaria eta komikigilea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

IMDB: nm0874034 IBDB: 5744 Edit the value on Wikidata

Yale Unibertsitatean egin zituen ikasketak. 1968tik 1970era, ikasketak amaitu gabe artean, zerrenda komikoak marraztu zituen Yaleko Daily News egunkarirako, zeinetan unibertsitateko irakasle asko satirizatzen baitzituen. Lizentzia lortu zuenean, Universal Press Syndicate zenak Estatu Batuetako politikarien marrazkiak egiteko kontratatu zuen. Trudeauk lanpostua onartu zuen, eta 1970ean Doonesbury marrazki-zerrenda 30 egunkaritan azaldu zen, Washington Post barne. Polemika handia eragin zuen, eta bahitu ere egin zuten zenbaitetan. Irakurleen eskariek, baina, zentsuratutako marrazkietako batzuk argitaratzera behartu zituen egunkariak. Marrazki horiei esker, Pullitzer Saria irabazi zuen 1974an. 1975 inguruan. Doonesburyk 40 milioi bat irakurle zituen, eta 400 egunkaritan agertzen zen; Britainia Handian, The Guardian egunkarian azaldu zen.

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.