Garrucha
Garrucha Almeríako udalerria da. 2006an 8.000 biztanle zituen.
Garrucha | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Espainiako udalerria | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Espainia | ||||||||||
Autonomia | Andaluzia | ||||||||||
Probintzia | Almeríako probintzia | ||||||||||
Alkatea | Juan Francisco Fernández Martínez | ||||||||||
Izen ofiziala | Garrucha | ||||||||||
Posta kodea | 04630 | ||||||||||
INEk ezarritako kodea | 04049 | ||||||||||
Herriburua | Garrucha (en) | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 37°10′59″N 1°49′00″W | ||||||||||
Azalera | 8 km² | ||||||||||
Altuera | 24 m | ||||||||||
Mugakideak | Mojácar eta Vera | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 10.336 (2023) 309 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 1.292 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 | ||||||||||
Matrikula | AL |
Garrucha Almeriako kostaldearen iparraldean dago, Andaluzia erkidegoan (Espainia). 8.900 biztanle dauzka eta 8 kilometro koadroko azalera.
Bere biztanle dentsitatea 1.113 biz/km² da (2.009an). Koordenatuak 37º11´I eta 1º49´M
Historia
Levanteko meatzeetako portua izan zuen. XIX. mendean zehar, hamar herrialdetako kontsulorde izan ziren bertan bere une gorenean. Han zilarra, burdina eta beruna itsasontziratzen zituzten.
XX. mende hasieran Garruchak jarduera-ekonomiko zein giza-giro handia zituen. Kasinoek, dantza-lekuek eta tenis klub batek ematen zioten itxura hori. Inguruko hiriekiko oso ezberdina zen eta, Donostia bezalako hiri haiek gogorarazten zituen, non udak glamourez betetzen ziren kaleak. Honen ondorioz “la pequeña San Sebastián” deitzen zuten.
Betidanik izan da marinelen herria eta bisitariari lana eta itsasoa eskaintzen dizkio. Arrantza-portu oso aktiboa eta kirol kaia dauzka, azken honek urtero atrakalekuak gehitzen dituena, eta baita merkataritza portua ere, non itsasontziratzen duten Sorbaseko igeltsua. Beste aldetik, bisitariei hainbat zerbitzu eta gastronomia fina eskaintzen dizkie, mende hasieran turismoa berpiztu zutenak.
Almeria ondoren, Probintziako bigarren arrantza-portua da. Arrantzari esker (eskuz, tretzaz eta bilaketaz) turismoa erakartzen du zeren eta ganba gorriaz gain oso hotel azpiegitura zabala sortu den.
Garruchako nabarmenena, zalantzarik gabe, bere malekoia da, itsasoko edertasuna Almeriako beste probintziako herrialde batzuek baino hobeto aprobetxatzen duena: ibilaldiak egiteko, inolako eraikuntzarik ez duen kilometro eta erdiko pasealekua du.
Mugakideak
Iparraldean Vera, hegoaldean Mojacar eta ekialdean Mediterraneo itsasoa mugakide ditu herri honek.
Gastronomia
Garrucha "arrainaren gunea" da. Bere ganba gorriak eta harri-arrainak jateko benetan gozo-gozoak dira: Gallopedro, gallineta, pargoa, mero zuria… normalean ardo zuriz eta oliba-olio birjinaz prestatzen direnak. Marinel jakiak, itsas zapoz eginda, ezpata-arrainak almendra, baratxuri eta ogi frijituarekin, itsasoko tradizioa erakusten dute. Bertako egun euritsuak, nahiz eta urriak izan, oso aproposak dira mamiak prestatzeko, nahiz irinezkoak naiz ogizkoak. Beste jaki batzuk dira: Garrucha arroza, fideo kazola, “a banda” arroza eta abar
Ondasun nabarmenak
- Udaletxea antzinako gatz gordetegian dagoena
- San Joaquin eliza
- Carmen baseliza
- Arrain lonja
- Aingura enparantza
- Jesús Nazaretarraren gaztelua
Demografia
Bilakaera demografikoa | ||||||||||
Urtea | 1996 | 1998 | 1999 | 2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Biztanleak | 4.867 | 5.001 | 5.156 | 5.292 | 5.465 | 5.828 | 6.123 | 6.525 | 7.037 | 8.000 |
Ikus, gainera
- Almeriako udalerrien zerrenda
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Garrucha - Garruchako Udalaren webgune ofiziala
- (Gaztelaniaz) Garrucha - Almeríako Probintzia Aldundiaren webgunea
Artikulu hau Espainiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |