Iratze arrunt
Iratze arrunta edo garo arrunta (latinez: Pteridium aquilinum) Dennstaedtiaceae familiako iratze-mota da, hemisferio bietako eskualde epeletan eta tropikaletan jatorria duena.[1] Euskal Herrian aise aurkitzen da.
Iratze arrunt | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Klasea | Polypodiopsida |
Ordena | Polypodiales |
Familia | Dennstaedtiaceae |
Generoa | Pteridium |
Espeziea | Pteridium aquilinum (L.) Kuhn
|
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | bracken fern root (en) |
Ezaugarriak
Landarearen zurtoina 30-200 cm garai izan daiteke.
Hostoak ingerada hirukikoak dira, pitin bat larrukarak, azpialde ez leuna, behin eta berriro pinatuak eta azken segmentuak eliptikoak edo luzangak. Soroak, lerroko multzoetan, hosto-ertz kiribilduetan babestuak daude.
Hostoek udazkenean kolorez aldatzen dute marroi edo laranja-oxido interesgarri bat hartuz.
- Iratze arruntak
- Soroak hosto-ertz kiribilduetan babestuak
Banaketa eremua
Iratze arrunta espezie kosmopolita da, mundu osoan hedaturik dagoen landarea, landare guztietan hedatuenetarikoa. Munduko kontinente guztietan ageri da Antartikan izan ezik.
Ekologia eta habitata
Iratze arrunta iratze mota iraunkor eta gogorra da, mota askotako habitatean eta lurzoruetan moldatzen den horietakoa. Moldatzeko duen gaitasuna dela eta mundu osoan barrena erraz zabaldu den landarea da.
Mundu mailako baso argi eta txilardietan bizi da.