Garinoain

Garinoain[3][lower-alpha 1] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Erriberriko merindadean eta Erdialdea eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 26,8 kilometrora. Altuera 477 eta 647 metro artekoa da, eta 10,26 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtean 523 biztanle zituen.

Garinoain
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Garinoain bandera
Bandera

Garinoain armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Erriberri
EskualdeaErdialdea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
BarrutiaTafalla
Izen ofiziala Garínoain
Alkatea
(2019-2023)
Asier Arcilla Ballabriga
(Garinoainen Aldeko Elkartea)
Posta kodea31395
INE kodea31114
Herritarragarinoaindar
Geografia
Koordenatuak42°35′38″N 1°39′39″W
Azalera10,26 km²
Garaiera477-647 metro
Distantzia26,8 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria523 (2023:  −11)
alt_left 236 (%45,1)(2019) (%50,3) 263 alt_right
Dentsitatea50,97 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 17,08
Ugalkortasuna[1] 36,7
Ekonomia
Jarduera[1]% 82,09 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 12,45 (2013)
Euskara
Eremuaeremu mistoa
Euskaldunak[1][2]% 5,80 (2018: %2,78)
Datu gehigarriak
Sorrera1847 (independentzia)
Webguneawww.garinoain.es

Barasoainekin batera hiri jarraitua osatuz, Zidakos eta Leotz ibaiek inguratzen duten ordoki txiki baten gainean dago Garinoain. Orbaibarreko bigarren herrigunea da, Barasoain bizilagunaren atzetik bakarrik, eta bere etxeak ibarreko arkitektura tipikoari jarraitzen diote, fatxadak erabat pilatutako harriez osatuta daudela. Hala eta guztiz ere, Orbaibarko ibarburu administratiboa da, ibarburua beti izan baita gaur egun hutsik dagoen Katalainen esku, orain Garinoaingo mugartean dagoena. Bertan, XII. mendeko eliza erromanikoa nabarmentzen da, Nafarroako landa-giroko erromanikoaren erakusgarri handienetako bat.

Bertako biztanleak garinoaindarrak dira.

Izena

Garinoain toponimoa beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[4]

  • Garinduang (1072)
  • Garindoin (1193)
  • Garinnoain (1194)
  • Garinoayn (1268)
  • Guarinoayn (1280)
  • Garinoain (1366)
  • Garinoain (1534)
  • Garyncayn (1587)
  • Garinoain (1802)
  • Garinoain (1945)
  • Garinoain (1979)

Etimologia

Mikel Belaskok adierazten du bere esanahia ziurrenik "Garindo izeneko pertsona baten jabetzakoa" (garino + ain) dela, lehenengo elementua Garindo pertsonaren izena izanik eta bigarrena jabetza adierazten duen atzizkia. Egileak dio Garindo dela Galindo izen propioaren euskal baliokidea. Gainera, Koldo Mitxelenak Zuberoako Garindaine herriaren izena Garinoainekin alderatzen duela dio. Gainera, 1072 eta 1115ean -nn- duten bi aldaera aipatzen ditu, Garindo > Garino eboluzioaren aldekoak. Luis Mari Mujika Urdangarinek Garinius pertsonaren izena dokumentatzen du, eta izen hori toponimoaren parte dela uste du.

Ezaugarriak

Armarria

Garinoaingo armarriak honako blasoi hau du:[5]

« Armarri erdibituta: lehen hondo urdin batez eta aurrean balantza batez osatua dago, J. F. (Justizia eta Fuerza -Indarra-) urrezko letretan, eta bigarren hondo zuri batez eta aurrean lehoi gorri batez osatua dago.  »

Bandera

Garinoaingo banderak Garinoaingo armarri dauka hondo gorrindol baten gainean, armarriaren azpian urrezko letretan "Garinoain" inskripzioa duela.

Geografia

Garinoain Erdialdea eskualdean dago, Orbaibar ibarrean.

Inguru naturala eta kokapena

Garinoain Erriberriko merindadearen iparraldean dago, Iruñeko merindadearen hegoaldeko mugatik gertu. Herrira ailegatzeko N-121 errepidea hartu behar da Iruña-Tafalla norabidean.

Garinoaingo udalerriaren inguruetan, seinalaturiko ibilbide mikologikoa dago.

Udalerrian 2 herri hustu daude guztira: Gandiriain eta Katalain.

Klima eta landaredia

Garinoaingo klimaren ezaugarriak klima mediterraniar eta azpimediterraniarraren arteko nahastea dira, urteko batez besteko prezipitazioak 600 eta 900mm artekoak eta tenperaturak 12 eta 13 gradu bitartekoak dira. Udak nahiko lehorrak, eta neguak hotzak dira. Urteroko egun euritsuak 80 eta 100 inguru izaten dira.

Udalerriaren gehiena estaltzen zuten jatorrizko basoen azalera asko gutxitu da, eta gaur egun apenas aurki daiteke haritz eta arterik herrigunetik gertu.

Estazio meteorologikoa

Garinoainen ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Barasoain pareko udalerrian, estazio bat dagoen, itsasoaren mailatik 524 metrora, Nafarroako Gobernuak 1975ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[6]

    Datu klimatikoak (Barasoain, 1975-2020)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 20.0 22.0 27.0 29.0 36.0 40.0 42.0 41.0 37.0 31.0 25.0 18.0 42.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 9.2 10.9 14.3 16.1 20.6 25.3 28.4 28.7 23.8 18.6 12.6 9.5 18.2
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.4 6.4 9.1 10.7 14.7 18.8 21.4 21.8 17.9 13.8 8.6 5.7 12.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.6 1.9 3.9 5.3 8.7 12.2 14.4 15.0 12.0 8.9 4.6 2.0 7.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -7.5 -9.0 -10.0 -3.0 0.0 2.0 7.0 7.0 2.0 -3.0 -7.0 -11.0 -11.0
Batez besteko prezipitazioa (mm) 44.2 34.6 41.8 66.6 55.1 42.6 25.3 28.8 43.9 54.3 59.9 51.7 548.8
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 46.0 22.0 44.0 40.0 42.0 38.5 39.0 86.0 95.0 44.0 53.0 40.0 95.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 10.5 9.0 8.0 10.7 10.5 6.4 5.1 4.9 5.4 9.8 11.4 10.9 102.5
Elur egunak (≥ 1 mm) 0.9 1.1 0.9 0.3 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.2 1.2 4.7
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[7]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Historia

Udalerriko lehen biztanleak historiaurrekoak dira, baina herriaren benetako garapena erromatarren garaian gertatu zen. Hego ekialdean, Orisoain eta Tafalla bitarteko bidean, Gandiriain izeneko herri-hustua dago. Erromatarren garaiko hainbat aztarna aurkitu dira, zeramika, etxe eta bestelakoen arrastoak. Aztarna horiek, gaur egungo Katalaingo basilikan eta Santa Zezilia baselizaren azpian ere aurkitu dira, eraikin erlijioso horiek dauden tokiak, erromatarren garaietatik, gurtze tokiak direla agerian utziz.

XV. mendearen erdialdean gaztelu bat zegoen herrian, Espartzako Beltranen jabetzako jauregia. Jauregitik dorretzarra baino ez da zutik gaur egun. Katalaingo basilikan, bilera eta batzar ugari egin zituzten Erdi Aroan zehar inguruko lau zendeetako ordezkariek eta Orbaibarreko ordezkariek. Basilika Orreagako monasterioaren jabetza izan zen, 1207an eginiko dohaintzaren ostean.

XX. mendean herriak biztanle ugari galdu zuen, herritarrek Iruñera lan egoera hobearen bila jo zutelako. Joera, inguruko herri guztietan eman zen. Gaur egun, Leozko Udalak eta Garinoaingoak "Orbalan" izeneko enplegu erakundea sortu dute, herrietako garbiketa eta mantenu lanak egin eta herrietan lanpostuak sortzeko.

XX. mendean zehar izandako biztanleri galeraren ondorioz, Izarbeibar osoko eskola gehienek ateak itxi zituzten, tartean ibarreko handiena zen Garinoaingoa ere. Horrela, ibar osoko umeek Tafallako eskoletara joan behar izan zuten. Dena den, pixkanaka biztanleri galera amaitu, eta berriz ere eskola zabaltzea lortu zuten, eta horrela, ibarreko umeen eskola Garinoainen dago berriro ere.

2011ko maiatzeko Udal hauteskundeetan ez zen hautagaitzarik aurkeztu Garinoaingo Udalarako, eta, beraz, urte bereko azaroan errepikatu ziren. Alkatetzara aurkeztu zen alderdi bakarra Naparra ta Españico Escuñe izan zen, Gonzalo Vicuña zerrendaburu zuela, nahiz eta herriarekin inolako loturarik ez izan. Herritarrek, jakin zutenean, ezin izan zuten ezer egin, botoen % 5 baino gehiago lortuz gero, automatikoki udaleko 7 zinegotziak lortzeko, aurkeztutako zerrenda bakarra baitzen. Emaitzak hauek izan ziren: 305 boto zuri, 47 abstentzio, 18 boto alderdi extremistarentzat eta 6 baliogabe. Boto baliodunen % 5 baino apur bat gehiago eskuratuta, Naparra ta Españico Escuñek zazpi zinegotzigoak lortu zituzten, nahiz eta hauteskunde-legeria ez bete, pertsona horietako batzuk udal desberdinetara aurkeztu baitziren hauteskunde beretan, eta herrikideen artean polemika handia sortu zuten, ez baitziren sentitzen herriarekin loturarik ez zuen eskuin muturreko zerrenda baten ordezkari. Zerrendaburuak uko egin ondoren, zerrendako bigarrena urtarrilaren 4an jabetu zen karguaz, Garinoaingo bizilagunen protestaren aurrean. Legegintzaldian zehar, bizilagunek behin baino gehiagotan salatu zuten udalbatza ez zela eraginkorra. Hasieran aurkeztu ziren zinegotzi guztiek dimititu zuten, batek izan ezik. Aldi horretan, alkateak astean 3 ordu baino ez zituen eman herrian, legeriak horri buruz ezartzen duen gutxienekoa.[8]

Demografia

2023 urteko erroldaren arabera 523 biztanle zituen Garinoainek.[9]

1842 1857 1860 1877 1887 1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2011 2021
162 376 391 365 390 352 387 373 398 414 399 395 377 328 311 293 396 517 503
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Politika

Garinoaingo udaletxea herrigunean dago, eta idazkaria, era berean, Orisoaingo, Oloritzeko, Puiuko eta Untzueko Udaletako idazkaria da. Udalbatza udalerriko alkateak eta sei zinegotzik osatzen dute. Egungo alkatea Asier Arcilla Ballabriga da, Garinoain Aldeko Elkarteko hautagai gisa aurkeztu zena.

Udal hauteskundeak

Alderdia Legealdiko eserlekuak, hasiera-urtearen arabera
1979 1983 1987 1991 1995 1999 2003 2007 2011 2015 2019
Garinoainen Aldeko Elkartea - - - - - - - - - - 7
Garinoainek Elkartuak - - - - - - - - - 7 -
Naparra ta Españico Escuñe - - - - - - - - 7 - -
Garinoaingo Hautesle-elkarte Independentea - - - - - - 2 4 - - -
Gandiriain - - - - 2 7 5 3 - - -
Murugain - - - - 5 - - - - - -
Herri Hautesle-elkartea 4 4 7 7 - - - - - - -
Zentro Demokratikoaren Batasuna - 3 - - - - - - - - -

Foru hauteskundeak

Hauek dira Nafarroako Parlamenturako hauteskundeen azken bi deialdiak:

2019ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak
Alderdia Bozak
guztira % +/-
 Navarra Suma 74 27,21 -
 Nafarroako Alderdi Sozialista 54 19,85 32
 Geroa Bai 47 17,28 12
 Euskal Herria Bildu 45 16,54 3
 Ahal Dugu 21 7,72 42
 Izquierda-Ezkerra 14 5,15 1
 Nafarroako Ordezkaritza Kannabikoa 4 1,47 1
 Vox 3 1,10 -
 Equo 1 0,37 1
2015eko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak
Alderdia Bozak
guztira % +/-
 Ahal Dugu 63 23,68 ?
 Nafar Herriaren Batasuna 47 17,67 ?
 Euskal Herria Bildu 42 15,79  ?
 Geroa Bai 35 13,16 ?
 Nafarroako Alderdi Sozialista 22 8,27 ?
 Izquierda-Ezkerra 15 5,64 ?
 Nafarroako Alderdi Popularra 9 3,38 ?
 Herritarrak - Herritarron Alderdia 9 3,38 ?
 Batasuna, Aurrerapena eta Demokrazia 3 1,13 ?
 Nafarroako Ordezkaritza Kannabikoa 3 1,13 ?
 Equo 2 0,75 ?

Udala

Udalaren egoitza eta udaletxea herrigunean dago.

  • HELBIDEA: Kale Nagusia z/g

Egungo banaketa

Garinoaingo Udala zinegotzik eta alkateak osatzen dute, demokratikoki hautatuak. Alkatea Asier Arcilla Ballabriga da, Garinoain Aldeko Elkartea zerrendakoa. Zinegotziak 6 daude:

  • Joseba Intxusta Irisarri (Garinoain Aldeko Elkartea)
  • Amagoia Jimenez Talavera (Garinoain Aldeko Elkartea)
  • Mikel Lizarraga Cabañas (Garinoain Aldeko Elkartea)
  • Virginia Ruiz Pe (Garinoain Aldeko Elkartea)
  • Bherta Sanchez Luna (Garinoain Aldeko Elkartea)
  • Ruben Sanz Valencia (Garinoain Aldeko Elkartea)

Alkateak

1979tik, Garinoainek 8 alkate izan ditu:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[10]
Luis Markina Arregi 1979 1995 Herri Hautesle-elkartea
Jose Ignacio Sanz Otazu 1995 1999 Murugain
Carlos Sola Pabolleta 1999 2003 Gandiriain
Javier Ignacio Inchusta Laza 2003 2007 Gandiriain
Xabier Barrena Mendiorotz 2007 2011 Garinoaingo Hautesle-elkarte Independentea
Francisco Javier Echarri Cabodevilla 2011 2015 Naparra ta Españico Escuñe
Iñigo Arregi Oderitz 2015 2019 Garinoainek Elkartuak
Asier Arcilla Ballabriga 2019 jardunean Garinoainen Aldeko Elkartea

Garraioa

Nafarroako Hiriarteko Garraioa sareko 322 linea zerbitzua ematen dio udalerri honi. Herriak bi autobus geldialdi du zeharkarrikan: bat Iruñerantz eta beste bat Tafallarantz.

 Nafarroako Hiriarteko Garraioa
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera 
322IruñeaNoainTebasArrizabalagaUntzueMendibilBarasoainGarinoainPuiuTafalla

Hirigintza

Herri horretan, fatxada zainduak eta jauntxo-etxeak dira nagusi, XVI. mendeko berezko tipologiari jarraitzen diotenak, harlanduxkako bloke handi batzuk, dobela handiko erdi-puntuko arkuak eta giltzarrian armarria dituztenak, lehen atalean irekiak. Blasoi hauek Orbaibarreko leinu ezagunen armarriak dira, hala nola Pabolleta eta Esain leinuenak, Hermoso de Mendozak eta Aiantzeko Kondearenak, besteak beste. Etxerik aipagarrienetako bat parrokiako plazan dagoen jauregia da, L-ren eskema bat eskaintzen duena eta armarrian Virto eta Azpilkueta familiaren oinetxea zena. XVI. mendeko eraikina da, Erdi Aroko aztarnak aprobetxatzen dituela dirudi.

Kultura

Euskara

XVI. mendearen amaieran (1587) lurralde euskaldunean sartuta zegoen. Bi mende geroago ere (1778) ohikoa zen euskara.

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Garinoain atzerakada-eremuan sailkatu zen, non euskarak hain atzerakada handia izan duen, non bertako hiztunik apenas geratzen den.[11]

Koldo Zuazok, 2010ean, Garinoain ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[12]

Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Garinoain eremu ez-euskalduneko udalerria zen, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania zen. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %3,11k zekien euskaraz hitz egiten, 2010ean % 3,02k eta 2018n % 5,80k.

2006an Udalak eremu mistoan sartzeko eskatu zuen, euskarak nolabaiteko onarpena izan zezan udalerrian.[13]

2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatu eta eremu mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Garinoain) proposamena aurkeztu zuten Nafarroako Parlamentuan. Nafar Herriaren Batasuna ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, Nafarroako Alderdi Sozialistaren ustegabeko jarrera aldaketak, atzera bota zuen gune mistoaren hedapena.[14]

2017ko ekainaren 22an Nafarroako Parlamentuak eremu mistora pasatzea erabaki zuen, beste 43 udalekin batean.

Jaiak

  • Andre Mari Zuriaren jaiak, irailaren lehengo asteburuan

Ondasun nabarmenak

Ikus zerrenda: «Garinoaingo kultura ondasunak»

Irudiak

Oharrak

  1. /gaɾíno.ain/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban

Erreferentziak

  • Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. XXXV, Iruñea, 1996. ISBN 84-235-1505-2.
  1. Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
  3. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  4. «Garinoain - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  5. Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1990). Heraldica municipal, merindad de Olite. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0276-7. PMC 911388951. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  6. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Barasoain» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  7. Barasoaingo estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  8. (Gaztelaniaz) López, Almudena. (2012-05-18). «Herria alkatearen aurka altxatzen da» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  9. «Garinoain» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  10. (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
  11. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  12. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
  13. «Garinoainek ere eremu mistoa izatea eskatu du Euskararen Legearen eguneratzean» web.archive.org 2007-09-28 (Noiz kontsultatua: 2022-05-29).
  14. Euskarakultur.com webguneko albistea.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.