Garindaine
Garindaine ([gaʁ̞iɲðaiɲe]) Zuberoako udalerria da, Arbaila eskualdean kokaturik dagoena.
Garindaine | |
---|---|
Zuberoa, Euskal Herria | |
Garindaineko eliza bere hilerriarekin | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Lurraldea | Zuberoa |
Administrazioa | |
Estatua | Frantzia |
Eskualdea | Akitania Berria |
Departamendua | Pirinio Atlantikoak |
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa |
Barrutia | Oloroe-Donamaria |
Kantonamendua | Euskal Mendialdea |
Izen ofiziala | Garindein |
Auzapeza | Pepela Mirande (2008-2014)[1] |
Posta kodea | 64130 |
INSEE kodea | 64231 |
Herritarra | garindaintar[2] |
Ezizena | gaizki ikasiak |
Kokapena | |
Koordenatuak | 43°12′31″N 0°54′20″W |
Azalera | 6,87 km2 |
Garaiera | 137 - 480 metro |
Demografia | |
Biztanleria | 499 (2018: −13) |
Dentsitatea | 73,94 biztanle/km² |
Zahartzea[3] | % 14,71 |
Ugalkortasuna[3] | ‰ 38,24 |
Ekonomia | |
Jarduera[3] | % 77,18 (2011) |
Desberdintasuna[3] | % 1,23 (2011) |
Langabezia[3] | % 3,69 (2013) |
Euskara | |
Euskaldunak | % 68,38 (2010) |
Erabilera | % 38,15 (2011) |
Geografia
Ingurune naturala
Uhaitzandi ibaia udalerritik igarotzen da, baita bertara isurtzen diren Arangorena (12,5 km) eta Urgorri errekak ere.
Pagolako uhaitzera isurtzen den errekasto batek ere gurutzatzen du udalerria.
Udalerri mugakideak
- Ainharbe iparraldean
- Maule-Lextarre ekialdean
- Gotaine-Irabarne hego-ekialdean
- Urdiñarbe hego-mendebaldean
Etxeak eta auzoak
- Lanbarre auzoa
Demografia
Herri txikia izan da beti Garindaine. 300-400 biztanle artean izan zituen XIX. mende osoan eta XX. mendearen lehen erdialdean. 1960tik aurrera pixka bat hasi zen biztanleria, 600 ingurura, baina gaur egun 500 inguru dira.
Garindaineko biztanleria |
---|
Datuen iturburua: INSEE |
Kultura
Garindaine famatua izan da bertan antzeztu diren pastoral kopuruagatik. Bestalde, urtero Euskal kanten jaialdia egiten da bertan, Abuztuaren 14ean (2007. urtean 36. edizioa ospatu zen).
Politika
Argazki galeria
- Garindaineko eliza
- Garindaineko herriko etxea
- Garindaineko pilotalekua
Erreferentziak
- Ofizialki frantsesez Jean-Pierre Mirande.
- Garindaine EODAn.
- Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
Artikulu hau Zuberoako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.