Garin

Garin Beasaingo auzo bat da Beasainmendi eta Astigarreta artean kokatua, Mendi Motea eta Mallutz mendien artean dagoen bailaran.

Garin
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriaBeasain
Administrazioa
Posta kodea
INE kodea
Geografia
Koordenatuak43°03′40″N 2°13′32″W
Garaiera430 metro
Demografia
Biztanleria16 (2022: Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Espresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat)

Historia

Garin, 1960an. Indalecio Ojanguren

1500-1550. urte ingurukoak dira Garin auzoko lehenengo berriak.[1] 1647. urtean Garingo etxeak ziren: Argoin zar, Argoin berri, Garinarretse, Garin erdikoa, Garin bazterra, Garin agote eta Erleota. Guztira 7 etxe 11 familiarentzat.

1809. urtean jendea bizi zen etxeak arestian aipaturiko 7 etxeak eta borda bat ziren, guztira 8. Baina beraietan bizi ziren familiak 25 ziren. 162 urte horietan etxe horietako familia kopuruak handitu besterik ez ziren egin.

Ondarea

  • Done Sebastian eliza.[2]
  • Bazterretxe baserria.
  • Bekona baserria
  • Bide Gain baserria
  • Erdikoetxe baserria
  • Larrarteko trikuharria
  • Garin Arrese baserria

Biztanleria

2007ko irailaren 12an, 110 urterekin hil zen Plazida Insausti, Garingo Bazterretxe baserrian bizi izan zena, Euskal Herriko pertsonarik zaharrena 2007an.[3]

Demografia eta biztanleria

Garingo biztanleria
20002001200220032004200520062007
3130282724262625

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) erreportajea, M. Aranbururen. (2018-01-19). «Garin, talentu eta lanaren bihotz» Deia (Noiz kontsultatua: 2023-08-22).
  2. «Done Sebastian eliza (San Sebastián). Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-22).
  3. (Gaztelaniaz) «Fallece a los 110 años en Beasain Plazida Insausti, la amona del País Vasco» El Diario Vasco 2007-09-13 (Noiz kontsultatua: 2023-08-22).

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.