Garikoitz Mendizabal
Garikoitz Mendizabal Etxeberria (Zestoa, Gipuzkoa, 1973ko azaroaren 16a) musikaria, txistularia eta politikaria da, EAJ alderdikoa. Bilboko Udal Txistularien Banda zuzentzen du 2004ko urtarriletik, eta Euskal Herriko Txistularien Elkarteko presidentea da 2003tik. Azpeitiko Izarraitz txistulari taldeko zuzendaria ere bada.[1]
Garikoitz Mendizabal | |||
---|---|---|---|
2022ko otsailaren 1a - Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko XII. legealdia | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Zestoa, 1973ko azaroaren 16a (50 urte) | ||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | musikaria eta txistularia | ||
Kidetza | Euskalerriaren Adiskideen Elkartea | ||
Musika instrumentua | txistua Alboka Dultzaina |
Horrez gain, Gasteizko Txistularien Udal Bandako zuzendaria izan zen 1997tik 2002ra.
Pirritx eta Porrotx pailazoekin ere lan egin izan du, esaterako abesti hauetan: Txistuka,[2] Pirritx eta Porrotx,[3] Ipuintxoa - Gorriti aztia, Maite zaitut!, Behera, behera! eta Urteko hilabeteak.[4]
Haurra zenetik Garikoitz Mendizabalen bizitza beti joan da txistuari lotuta. Txistua jotzen trebetasun maila gorena lortu duenez prestigio handiko talde eta orkestrekin aritu izan da bakarlari moduan, hala nola hamar orkestra hauekin: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa (EOS), Bilboko Orkestra Sinfonikoa (BOS), Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, Madrilgo Komunitateko Orkestra Sinfonikoa, Bratislava Symphony Orchestra, Bartzelonako Gran Teatre del Liceuko Orkestra, San Petersburg State Symphony Orchestra, Hego Korean Chun Cheon Philarmonic Orchestra eta Gyonbook Philarmonic Orchestra eta Libanoko Orkestra Filarmonikoa.[5]
Euskalerriaren Adiskideen Elkartea kidea ere bada.[5]
Txistularia
Kontserbatorioan formazioa amaitu zuenean, teknikoki txistulari bikaina zen, baina bere estilo pertsonala lortzeko Ara Malikian, edo Carlos Nuñez bezalako musikarien soinua, emisioa, garapena, edo amaiera aztertu zituen, eta batetik eta bestetik zerbait hartuz estilo pertsonal bat lortu zuen.[1]
Aitor Furundarena eta Gorka Hermosarekin musika-lankidetzan dabil.[1]
Politikaria
2022ko otsailetik EAJko legebiltzarkidea da, Gipuzkoatik, Kerman Orbegozo alderdikideak aulkia utzi zuenean.[1]
Diskoak
Hamazazpi album (CD) argitaratuak ditu, estilo eta erregistro ugari eskeintzen dituelarik: musika klasikoa, tradizionala, antzinako musika zelta eta jazz-a. Mendizabalen eskuetan txistuaren potentzial interpretatiboa anitza bezain zabala bihurtzen da.[5]
Hauek dira bere disko batzuk:[4]
Erreferentziak
- Telleria Sarriegi, Enekoitz. (2022-02-17). ««Konpasa hartzen ari naiz legebiltzarrean»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-02-17).
- Txistuka. 2014-11-07 (Noiz kontsultatua: 2023-06-16).
- Pirritx eta Porrotx. 2004-09-16 (Noiz kontsultatua: 2023-06-16).
- (Ingelesez) «Garikoitz Mendizabal lyrics» musiXmatch (Noiz kontsultatua: 2023-06-16).
- Euzkadi Buru Batzarra. (2021). «Gure Legebiltzarkideak Garikoitz Mendizabal Etxeberria» Eusko Legebiltzarra (Eusko Legebitzarra) (Noiz kontsultatua: 2023-06-16).