Gareth Edwards
Gareth Edwards (Gwaun-Cae-Gurwen, Castell-nedd Port Talbot, 1947ko uztailaren 12a) galestar errugbilari ohia da, uztartze-erdilari postuan aritzen zena. 1960ko hamarkadaren amaieran eta 1970ekoan nagusi izan zen Galesko errugbi selekzioan, bikote izugarria osatu zuen Barry Johnekin, lehenik, eta Phil Bennettekin, gero. Berrogeita hamar alditan baino gehiagotan aritu zen nazioarteko partidetan, eta Galesko taldeko kapitain izan zen hogeita bat urte zituenetik. Ospetsu egin zen pase luzeengatik eta jaurtiketa taktikoengatik. Historiako uztartze-erdilari handienetako bat izan zen, Galesko errugbiaren ikurra, eta idoloa bere herrialdean.
Gareth Edwards | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Gwaun-Cae-Gurwen, 1947ko uztailaren 12a (76 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Gales | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heziketa | Millfield (en) Cwmtawe Community School (en) Cardiff Metropolitan University (en) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | hamabosteko errugbilaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | uztartze-erdilaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 75 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 173 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Palmaresa
Galesko selekzioa
Oharrak
- Frantziarekin berdindua.
- 1973ko txapelketan bost taldeak izendatu zituzten irabazle, bostek bina garaipen lortu baitzituzten.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.