Gardelegi
Gardelegi (euskaraz eta ofizialki Gardelegi; gaztelaniaz Gardélegui) Gasteizko udalerria osatzen duten herrietako bat da. 572 metroko garaieran dago. Gasteizko udalerriaren hegoaldean dago, hirigunetik 3,5 bat kilometrora. Herrixka A-2124 errepidearen alboan dago, Trebiñu eta Gasteizko udalerriak elkartzen dituena.
Gardelegi | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Gasteiz |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 42°49′24″N 2°40′37″W |
Demografia |
Udalak 2.200 etxebizitza inguru eraiki nahi ditu Gardelegi eta Aretxabaletako herrixken artean, Aretxabaleta-Gardelegi deitu duten auzo berrian. Auzo berriak 813.850 metro koadro beteko ditu, eta guztira 2.210 etxebizitza berri eraikiko dira: 188 etxebizitza familiabakar isolatu, 416 etxebizitza familiabakar atxiki, eta babes ofizialeko 1.455 etxebizitza.[1]
2011an hasi ziren obrak,eta 2021an jada 2.000 biztanle inguru bizi ziren eremu hartan.[2]
Gardelegiko lurretan Gasteizko zabortegi nagusia dago, 1973tik martxan dena. Hainbat aldiz handitu dute.
Demografia
Gardelegiko biztanleria |
---|
![]() |
Jaiak
Gardelegik ekainaren 29an ospatzen ditu bere jaiak.
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Áreas de Actuación - Sector 19: ARECHAVALETA - GARDELEGI», Gasteizko Udalaren Ensanche 21 Zabalgunea enpresaren webgunea.
- «Gasteizko 19. Sektorea, auzoarentzako izen ofizial berri baten bila - Gasteiz» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).
Ikus, gainera
- Aretxabaleta-Gardelegi
- Gardelegiko zabortegia
Kanpo estekak
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |