Gardatxo
Gardatxoa (Timon lepidus), Iberiar penintsulan , Frantzia hegoaldean, Italia eta Afrika ipar-mendebaldean topatzen dugun Europako sauriorik handiena da.
Gardatxo | |
---|---|
Iraute egoera | |
Ia galzorian (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Reptilia |
Ordena | Squamata |
Familia | Lacertidae |
Generoa | Timon |
Espeziea | Timon lepidus Daudin, 1802 |
Banaketa mapa | |
Eguneko zikloa | eguneko |
Itxura
Helduak oso handiak (20 cm muturretik uzkira);buztana kontuan izanik, guztira 60 cm eta gehiagoko luzera izan dezake. Gorputz sendoa eta buru bikaina eta zabala du. Larruazalak, berde-horixka koloreztatua, batzuetan grisa edo arrea, alboetan ozeloak deitzen diren orbain urdin nabarmenak ditu.
Ohiturak
Itsas mailatik 1.000 metrotara Alpe eta Pirinioetan topatuta, idorrak diren eta zuhaixkak dituzten habitat eguzkitsuak hartzen ditu: baso irekiak, mahastiak, olibadi zaharrak eta toki harritsuak. Askotan oso zaratatsua izaten da sasitzaren artean mugitzen denean. Izutzen denean sasien artean (elorrietan, askotan),harri-piloetan, harrizko hormetan eta untxien gordelekuetan babesten da. Orojalea denez elikatzeko intsektu handiak, beste ornodun txiki (sugandilak, ugaztun txikiak) ehizatzen ditu. Batzuetan fruta ere jaten du. Udaberrian txorien kabietan lapurtzen du.
Ugalketa
Ugalketa, gainerako lazertidoek egiten duten bezalakoa da. Arrak emea hortzez harrapatzen du eta kopularen bitartez barne-ernalketa burutzen du.Emeak 6-15 arrautz erruten ditu eta lur azpian uzten ditu. Hiru hilabete pasa ondoren gardatxokumeak jaioko dira.