Gardata
Gardata Ispasterko auzoa da.
Gardata | |
---|---|
gune populatua | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Bizkaiko eskualdea | Lea-Artibai |
Udalerria | Ispaster |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°21′50″N 2°31′04″W |
Demografia |
Geografia
Artika izeneko auzune zabalaren parte bada ere, Gardatako baserri multzoak izaera propioa du gutxienez XV. mendetik, agiriek erakusten dutenez. Gaur egunean, Ispasterko udal agirietan auzunea "Artika-Gardata" izendatu ohi da.[1] Euskaltzaindiaren EODAn Gardata-Artika ageri da[2]. Auzune horiei eta Kurtziagakoari zerbitzatzeko, 20. mendean auzo-eskola egon zen Gardatan; etxe berriztua hantxe da 21. mendean ere.
Gardata ondoko dolina batean, Armintxeko kobazuloarekin bat egiten duen leize nagusietako bat dago, labar-arte aztarnategia suntsitzen ari den uholdeen arazoarekin zerikusi zuzena duena.[3]
Iruditegia
- Gardata-Artikako auzo-eskola zaharra.
- Gardatako Alagarre baserria.
- Gardatako baserri bat.
Demografia eta biztanleria
2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 93 biztanle ditu.
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
96 | 97 | 99 | 97 | 98 | 93 | 89 | 93 |
Bestelako jakingarriak
Historian zehar Lekeitioko herrian bertako txakolinaren salerosketa sustatzeko neurri protekzionistak hartu izan dira behin baino gehiagotan: herriko erreserbak amaitu arte, ezin izaten zen herrian kanpoko ardoa saldu. Hori zela eta, garai batean herriaren irteera guztietan tabernak egon ziren; haietako bat Gardatan.[1]
Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, Mikel Laboa bere familiarekin (ama eta zazpi anai-arrebak) Gardatan errefuxiatua egon zen urte eta erdiz, Juli Zeberio etxeko neskamearen familiaren etxean.[4] Artean Mikelek hiru bat urte baino ez zituen arren, bertako jendearen hizkeraren doinua bizitza osoan oroituko zuen, Lekeitioak izeneko kantu-bilduma sortzeraino.[5]
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- 1914-, Zubikarai, Augustin,. (1987). Ipazter. J. Fernandez Egiguren PMC 33157357. (Noiz kontsultatua: 2022-03-29).
- «EODA - Bilaketa - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-30).
- Ades. (2018-12-17). «El arte rupestre de la Cueva de Armintxe en grave riesgo de inundación» Albisteak (Noiz kontsultatua: 2022-03-29).
- «�Lo que hago no es transgredir, es sacar lo que tengo� - GARA» gara.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-29).
- Zabala, Juan Luis. «Orain mitoa da, betiko» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-03-29).