Gard

Gard[1] (ɡaʁ ahoskatua) Okzitania eskualdeko departamendua da. Prefetura Nîmes hirian dago.

Gard (30)
Frantziako departamendua
Gard (30)
Administrazioa
Estatua Frantzia
EskualdeaOkzitania
PrefeturaNîmes
PrefetaJean Denat
(PS)
AzpiprefeturakAlès
Le Vigan
Barrutiak3
Kantonamenduak46
Udalerriak353
Kokapena
Koordenatuak44°07′41″N 4°04′54″E
Azalera5.853 km²
Demografia
Biztanleria756543
Dentsitatea129.257,30394669 bizt/km²
Kontseilu Orokorraren webgunea

Geografia

Rodanoren Ahoak, Ardèche, Vaucluse, Hérault eta Lozère departamenduak mugakideak ditu. Rodano, Gardon (edo Gard), Vidourle, Cèze, Vis, Hérault eta Ardèche ibaiek departamendua zeharkatzen dute. Étang du Roi bertoko aintzirarik handiena da.

Gardeko mendirik altuena Mont Aigoual (1.567 m.) da, D269 errepideak ia bere tontorretik igarotzen duena. Handik Mediterraneoko kostalderaino orografia beherantz doa. Montagne du Lingas (1.445 eta 1.410 m.), Montagne d'Aulas (1.417 m.) eta Saint-Guiral (1.366 m.) mendiak ere bertan daude. Azken urteotan uholde handik izan ditu eta, bere kokapen geografiko dela eta, Frantziako tenperaturarik beroenak izan ditu.[2]

Historia

Erromatarren garaian, k.a. 118an eraikitako Via Domitiak eskualdea zeharkatzen zuen. Gard departamendua Frantziako Iraultzaren garaian sortu zen, 1790eko martxoak 4an, 1789ko abenduak 22ko legea aplikatuz, Languedoceko antzinako probintziaren zati batetik aurrera. Hasieran Ganges departamenduaren zati bat izango zela pentsatu zuten baina azkenean Héraulten barnean amaitu zen. Trukean, Gardek Héraultetik Aigues Mortes portua lortu zuen, Liongo golkorako sarrera bat izanik.

XIX. mendearen erdialdean prefetura, lehen jada ehungintza-hiria zena, trenbidearen iritsierari esker asko handitu zen. Honek ardogintza ere bultzatu zuen baina 1872an filoxerak hainbat ekoizle suntsitu zituen.

Demografia

Ikus zerrenda: «Gard departamenduko udalerrien zerrenda»
Bilakaera demografikoa
1801183118411851185618611866
300.144357.283376.062408.163419.697422.107429.747
1872187618811886189118961901
420.131423.804415.629417.099419.388416.036420.836
1906191119211926193119361946
421.166413.458396.169402.601406.815395.299380.837
1954196219681975198219901999
396.742435.107478.544494.575530.478585.049623.125

2012, Gardek 694.323 biztanle zituen horietatik 10.000 biztanle baino gehiago zituzten 8 udalerritan bizi ziren:

Udalerria Biztanleria
Nîmes 146 709
Alès 41 031
Bagnols-sur-Cèze 18 375
Beaucaire 15 860
Saint-Gilles 13 646
Villeneuve-lès-Avignon 12 232
Vauvert 11 261
Pont-Saint-Esprit 10 651

Turismo

Cévennesko parke nazionalaren zati bat departamenduan dago. Nîmesek erromatar hondar ospetsuak ditu, baita Pont du Gard akueduktua ere.

Garden ere Perrier ur ospetsua ekoizten dute. Iturburua Vergèze udalerriko hego-ekialdean dago.

Erreferentziak

  1. 36. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-9-24).
  2. (Ingelesez) Kottasová, Ivana. (2019/06/28). «France endures its hottest day ever as Europe swelters in heat wave» CNN.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.