Garbikuntzako Andre Mariaren eliza
Garbikuntzako Andre Mariaren eliza Longidako Billabeta kontzejuan XII. mendeko kristiau eliza bat da.
Garbikuntzako Andre Mariaren eliza | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Longida |
Koordenatuak | 42°46′14″N 1°23′59″W |
Eraikina
Erromaniko estiloko eliza da, XII. mende amaierakoa. Hiru ataleko nabe bat du, gurutzadura eta zirkuluerdi-formako abside moduko horma-hobiko bi kapera dituena. Kanoi erdiko ganga batek estaltzen du. Ganga horrek fajoiak ditu, eta mentsuletan bermatuta daude. Mentsulen parean inposta bat dago, xake-formako dekorazioa, palmetak, bolak, diamante-puntak eta beste motibo batzuk dituena.
Sarrera zirkuluerdiko portada da, eta bi arkibolta ditu zutabeetan bermatuta. Zutabeen kapitelek txoriak, pendizak eta bolutak dituzte, eta zimazioak bolekin. Absideak giza buruekin, animaliekin, kontortsionistekin eta abarrekin zizelkatutako harburuak ditu teilatuan.
Erreferentziak
- Nafarroako Entziklopedia Handia | BILLABETA. (Noiz kontsultatua: 2021-12-16).