Garbiñe Errekondo
Garbiñe Errekondo Salsamendi (Usurbil, Gipuzkoa, 1962) zuzenbidean lizentziatua eta politikaria da. 1981tik aurrera Foru Aldundian lanean aritu da. 1987tik 1991ra bitarte, Herri Batasuneko zinegotzi izan zen Usurbilen. 1991tik 1995ra bitarte, Herri Batasuneko foru batzarkide izan zen.
Garbiñe Errekondo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Usurbil, 1962 (61/62 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | EHUko Zuzenbide Fakultatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Herri Batasuna Bildu |
2011tik 2015era Gipuzkoako Foru Aldundiko Foru Administrazioa eta Funtzio Publikoa departamentuko foru diputatu izan da.[1][2]
Erreferentziak
- Gipuzkoa, primera Diputación paritaria y euskaldun. Gara 2011-7-1 (Noiz kontsultatua: 2011-7-1).
- Garitano presenta hoy un gobierno experimentado en la gestión municipal. Diario de Noticias de Gipuzkoa 2011-7-1 (Noiz kontsultatua: 2011-7-1).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.