Garbiñe Elizegi

Garbiñe Elizegi Narbarte (Pomona, Kalifornia-AEB, 1975eko azaroaren 25a) erizaina, politikaria eta feminista da.

Garbiñe Elizegi

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGarbiñe Elizegi Narbarte
JaiotzaKalifornia, 1975eko azaroaren 25a (48 urte)
Herrialdea Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, erizaina eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea
Lantokia(k)Baztan

Biografia

Ameriketako Estatu Batuetan jaio ondoren Los Angeles ondoko Chinon bizi izan zen 9 urte zituen arte. Gero Euskal Herrira etorri eta Lekarozen bi izan zen guraso eta senideekin 18 urte bete bitartean. Kaliforniara joan zen berriz erizaintza ikasketak egitera eta 2002an Baztanera bueltatu zen.[1]

Ikasketak

  • 2002-Associates Degree in Nursing (ADN) Mission Viejo-Kalifornia.
  • 2010-Master en Medicina Tropical y Salut Internacional. Universidad Autonoma de Barcelona UAB (Barcelona-Herrialde Katalanak)
  • 2017-Bachelor of Science in Nursing (BSN). South Dakota State University (Brookings, Hego Dakota-AEB)
  • 2008-Erizaintzan diplomaduna (NUP-Iruñea-Nafarroa) urte horretan lortu baitzuen erizaintza diplomadunaren titulazioa konbalidatzea.
  • 2015-Erizaintzako oposaketak gainditu zituen.[2]

Ibilbidea

2005ean Sudanera joan zen Mugarik Gabeko Medikuak  erakundearekin eta Darfurreko kanpamentuetan egin zuen lan sei hilabetez.[3] Baztanera bueltatu eta erizain lanean jarraitu zuen 2008an.

2011tik 2015era Baztango alkatea izan zen EH Bildu alderditik.[4] Sasoi horretan hainbat gora-behera izan zituen Aroztegia proiektuari buruz egin zituen aderazpenengatik. Elizegiren ustez Aroztegia proiektua “hirigintza pelotazoa” zen. Lekarozen (320 biztanleko herrian) luxuzko 228 etxebizitza, lau izarreko hotel bat, spa gune bat eta bederatzi zuloko golf zelai bat eraiki nahi zuen  Aroztegia Jauregia SM enpresak. Egindako adierazpen hauengatik Aroztegia enpresak auzitara eraman zuen Elizegi, eta hainbat urte igaro ondoren Espainiako Auzitegi Gorenak absolbitu egin zuen.[5][6] Beste salaketa batzuk ere jaso zituen Garbiñe Elizegik Joseba Otondo bere ondorengo alkatearekin batera Aroztegia Jauregia enpresaren aldetik, oraingoan prebarikazioagatik. Auzi hau epaileak artxibatu egin zuen.[7]

Mutil-dantza parekidearen aldeko borroka sutsua egin zuen, askotan mehatxuak eta irainak ordainetan jasoz.[8]

Bilgune feministako kidea, eta Gabiltza, emakume adituen biltoki digitaleko partaidea da.[9] Plazara Dantzara herri ekimeneko kidea da.[10]

Hitzaldiak

Hainbat biltzar, hitzaldi eta konferentzietan parte hartu du:

  • “Rural Women Workshop” Nitran, Eslovakian izandako 1. Biltzarrean, Cederna  Garalur-en izenean. Bertan landa-eremuko emakumeen egoera aztertu zen.[11]
  • “Baztango Mutil dantzak: praktikatik teoriarat eta teoriatik praktikarat”. UEUn emandako konferentzia.[12]
  • “As violacións nas aglomeracións, nos contextos nocturnos e de ocio”.Xornadas violencia xenero Ribadeo.[13]

Argitalpenak

  • “Festak, genero-harremanak eta feminismoa. Begirada teoriko eta antropologikoak, praktika sortzaileak eta plazeraren kudeaketa kolektiboak” talde lanean.[14][15]

Erreferentziak

  1. «Garbiñe Elizegi Narbarte (1975, Pomona, Kalifornia)» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-09-25).
  2. https://ope2014-2015.osakidetza.eus/ProcesoSelectivo/B12008/AprobadosOposicion.pdf. .
  3. (Gaztelaniaz) «La enfermera baztandarra Garbiñe Elizegi trabaja con Médicos Sin Fronteras (MSF) en una misión humanitaria en la localidad sudanesa de Darfur (en Diario de Noticias)» Euskal kultura (Noiz kontsultatua: 2020-09-25).
  4. Baztan. 2020-09-19 (Noiz kontsultatua: 2020-09-25).
  5. «Aroztegia proiektua "hirigintza pelotazoa" zela adierazteagatik, Garbiñe Elizegi albsolbituta - Nafarroa» euskalerriairratia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-02).
  6. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-03-09). «El Supremo exculpa a la alcaldesa de Baztan por llamar «pelotazo» al proyecto de Aroztegia» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-10-26).
  7. «Palacio de Arozteguia enpresak Garbiñe Elizegi eta Joseba Otondoren kontra paratutako auzia artxibatu du epaileak - Baztan» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-02).
  8. «"Alkate joan eta mutil-dantzan ez parte hartzea ez zen aukera"» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-10-02).
  9. http://bilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2016/11/1478604620-emaraun-azaroa%20sarerako16.compressed.pdf.
  10. «Jai ereduak genero ikuspegitik: begirada antropologiko bat Euskal Herriko errealitateari. :: ikasi :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-02).
  11. (Gaztelaniaz) Cederna_Garalur. «Cederna Garalur, apoyando a las mujeres en el entorno rural» Asociación Cederna Garalur (Noiz kontsultatua: 2020-10-02).
  12. Narbarte, Garbiñe Elizegi. (2015). Baztango Mutil dantzak: praktikatik teoriarat eta teoriatik praktikarat. (Noiz kontsultatua: 2020-10-02).
  13. http://ribadeo.gal/imxd/noticias/doc/1460483150Programa_Xornadas_Violencia_Xenero_Ribadeo_2016.pdf.
  14. «Jaiak genero ikuspegitik aztertzeko gakoak proposatu ditu UEUren azken liburuak» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-10-02).
  15. https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2017-07-01-07-00/pages/12.pdf.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.