Garbiñe Basarte

Garbiñe Basarte Etxeberria (Lizarra, Nafarroa Garaia, 1976ko apirilaren 23a) kaleko artista da, muralista.

Garbiñe Basarte

Bizitza
JaiotzaLizarra, 1976ko apirilaren 23a (47 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkale-artista eta Horma irudia

Facebook: garbi.basarteetxeberria Edit the value on Wikidata

Bizitza

Garbiñek lehen ikasketak jaioterriko Lizarra ikastolan egin zituen. Ondoren, Corellako Escuela de Arte y Superior de Diseño eskola publikoan jarraitu zuen ikasten.

Lan ibilbidea

Txikitatik gustatu izan zaio pintatzea, eta bizitza profesionala ere beti egon da nolabait pinturarekin lotuta, aitari lagunduz pintura edo igeltsero lanean edota bere ekimenetan, azken urteotan kalean muralista. Etxean ez du pintatzen. Lehen ez zitzaion batere gustatzen pintatzen ari zela aita begiratzera hurbiltzea edo pintura-klasean norbait begira izatea. Baina ohitu da kaleko ikusleen aurrean pintatzen. Tabernetako mahaietan ere asko pintatu du.

Kalean pintatzeak jendearekiko harremana sortzen du eta hori lagungarria gertatzen zaio. Jendeak ondo tratatzen du, interesa agertzen dute ikusleek.[1]Perfekzionistatzat dauka bere burua:

Amaitzeko eperik jarriko ez balidate, jarraitu egingo nuke, hobetu eta hobetu.

Lanak

Neskatoa hondartzan. Niña en la playa. Sorolla

Bere jaioterriko hainbat horma eta eskailera margotu eta koloreztatu ditu, besteak beste;

  • Hernandez kaleko eskailerak.[2][3]
  • San Juan kaleko eskailerak.[4]
  • Los Llanosko parkean.
  • Zezen Plazan
  • Sortzez Garbiaren pasealekuaren ondoko kaleetan.
  • Erabiltzen ez diren denda tipikoak birsortu ditu, irekita daudela simulatuz.[5]
  • Santiagoko pasabideko horma-irudian Estellerriko ondare artistiko eta naturala protagonista duen paisaia koloretsua ikus daiteke eta emakumearen eginkizuna gizartean.[6]

Merkataritzari buruzko horma-irudiak egin zituenetik, proposamen ugari jaso ditu, partikularrenak, Béjar-ekoak (Salamanca), Nafarroakoak ( Caparroso, Iruñea, Genevilla, Aiegi edo Muniain)...

Bestelakoak

Garbiñe bestelako lan eta jardueretan ere aritu da:

Gurutze Gorrian

9 urtez jardun du boluntario lanetan:

  • Osasun larrialdietako teknikari.
  • Sorospen-saileko arduradun.
  • Presidente azken 4 urteetan

Bizitza pertsonala

Ez du bizitza pertsonal erraza izan Garbiñek. 21 urtetik 35era tratu txarrak jasan zituen bikotearengandik eta horrek legez kanpoko sustantziak hartzera bultzatu zuen, infernu hartatik irtetea lortu zuenean, bere semea zaintzeari ekin zion, ama ezkongabe gisa, kontziliatzea eta lana bateratzea zaila izanik 9 urtez Gurutze Gorriko boluntariotzan jardun zuen; anbulantzia gidari, zein beste eginkizunetan. Semea hazi ahala bere bokazioa den pinturara itzuli zen. Hainbat urtez pintatu gabe egon ondoren, 2018an, kasualitatez, muralgintzari ekin zion.

Iruditegia

Erreferentziak

  1. «PRIMER PLANO – Garbiñe Basarte, artista – “Si no me pusieran plazo yo estaría ahí retocando y retocando”» Revista Calle Mayor 2021-04-30 (Noiz kontsultatua: 2022-09-09).
  2. estudio.447. Un mural de Garbiñe Basarte decora la escalera de la calle Miguel Hernández | Cope Tierra Estella. (Noiz kontsultatua: 2022-09-09).
  3. «Un mural de Garbiñe Basarte decora la escalera que conecta la travesía de la plaza de toros con Miguel Hernández» Ayuntamiento Estella-Lizarra Udala (Noiz kontsultatua: 2022-09-09).
  4. (Gaztelaniaz) ESTELLA, DIARIO DE NOTICIAS /. (2022-04-07). «Coloreando las escaleras que suben de la plaza San Juan al barrio de Lizarra» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2022-09-14).
  5. Admin, H. M. L.. (2021-01-20). «Fotos: Los murales de Garbiñe Basarte que recrean tiendas típicas de Estella» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2022-09-09).
  6. «PRIMER PLANO – Garbiñe Basarte Etxeberria – artista – “La gente ha visto el proceso y se valora más el resultado”» Revista Calle Mayor 2018-07-13 (Noiz kontsultatua: 2022-09-09).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.