Garbiñe (antzezlana)
Garbiñe Katalina Eleizegik sortutako antzezlana da, 1916ko abenduaren 21ean antzeztu zen lehen aldiz.[1][2]
Garbiñe (antzezlana) | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Egilea(k) | Katalina Eleizegi |
Argitaratze-data | 1917 |
Izenburua | Garbiñe |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | antzerkia |
Hizkuntza | euskara |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Antzezlana Garbiñe. Iru egintzetan eratutako antzerkia izenarekin argitaratu zen 1917an, Tolosako Eusebio Lopezenean.

Hiru ekitaldiko drama historikoa da, Eleizegiren lanik ospetsuena alde guztietara. Donostiako Udalak 1916an saritutakoa, 1916ko abenduaren 21ean Donostiako Antzoki Zaharrean jokatu zen lehen aldiz; hurrengo urtean Tolosan argitaratu eta urteetan antzeztua izan zen.[3]
Antzerki obraren istorioa XIII. mendean gertatzen da, nafarren eta musulmanen arteko gerra giroan, Larrain familia aberatsaren jauregian; ezinezko amodio baten istorioa da: Ibon eta Egurtza maitemindurik daude Liderekin; Lide bera eta Garbiñe, itsuturik Ibonekin. Korapilo horren inguruan gertatzen dira obraren hiru egintzak.
Oso kritika onak jaso zituen antzerki lana jendaurrean jokatu orduko; besteak beste, Toribio Altzagak biziki goratu zuen. Benito Pérez Galdósen Marianela antzerki obrarekin konparatua izan da, maitasunaren eta sakrifizioaren arteko uztarduragatik.[4]
Antzezlanaren eskuizkribua Koldo Mitxelena Kulturunean dago, 11 koadernotan (Fondo gordeak 091 ANT doc-59). Amaia Alvarez Uriak dioenez, antzezlanaren testuarekin batera, antzezpenari buruzko ohar edo jarraibideak daude eskuizkribuan, besteak beste, «notas de peluqería» atalean emakumeen karakterizazioa nola egin behar zen zehatz-mehatz azaltzen da. Ikus Amaia Alvarez Uria (2011, 219-220. or.).
Erreferentziak
- Ugarte Irizar, Itziar. (2023-08-15). «Literaturaren historia auzitan» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-08-16).
- Eleizegi, Katalina. (1916). [https://armiarma.eus/liburu-e/?i=Katalina%2520Eleizegi,%2520Garbi%25F1e «liburu elektronikoa. Garbiñe - Katalina Eleizegi - 1916 (antzerkia) EPUB | PDF»] armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-23).
- Santi Onaindia (1977), 218. or.
- Ikus El Liberal Guipuzcoano, 1916-12-24, 2. or.
Kanpo estekak
- Loreti antzezlanaren testu osoa (Katalina Eleizegi)
- Gaine antzezlanaren testu osoa (Katalina Eleizegi).