Garazi Ugalde
Garazi Ugalde Pikabea (Lezo, Gipuzkoa, 1988) gipuzkoar itzultzaile eta idazlea da, olerkaria.
Garazi Ugalde | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lezo, 1988 (35/36 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania ingelesa alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | itzultzailea eta idazlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Euskal Herriko Unibertsitatean Itzulpengintza eta Interpretazioan lizentziaduna da 2011z geroztik. Gainera Hizkuntzalaritzan eta Euskal Filologian masterduna da. Hainbat lan argitaratu ditu, hala itzulpenak nola berak idatzitako lanak. Itzulpenei dagokienez, May Ayimen poesia ekarri du euskarara, besteak beste. 2020ko Jokin Zaitegi itzulpen-lehiaketa irabazi du; horrenbestez, Louise Glück Literaturako Nobel saridunaren The Wild Iris lana itzuliko du, eta 2021. urte amaieran argitaratuko du Elkar argitaletxeak.[1][2]
Lanak
Poesia
- Korapiloak lokarrietan (2014)
- Morfologia (2016)
Saiakera
- Angela Davis: Askatasuna, etengabeko borroka bat: Ferguson, Palestina eta mugimendu baterako oinarriak (Katakrak, 2016). Iñigo Roquerekin eta Amaia Apalauzarekin elkarlanean itzulia.[3]
Poesia
- May Ayim: Poesia kaiera (Susa, 2020)[4][5]
- Louise Glück: Basairisa (Elkar, 2021)
Erreferentziak
- Taldea, elkar. (2021-01-15). «Garazi Ugalde, Zaitegi sariaren irabazle - PostData» postdata.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-15).
- «Garazi Ugaldek ekarriko du Louise Glück euskarara» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-01-15 (Noiz kontsultatua: 2021-01-15).
- «Askatasuna, etengabeko borroka bat | Katakrak» katakrak.net (Noiz kontsultatua: 2020-12-07).
- Uranga, Amagoia Gurrutxaga. «Kaier bana Raymond Carverren eta May Ayimen poesiarentzat» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-12-07).
- «euskarari ekarriak» ekarriak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-07).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.