Garazi Sampedro

Garazi Sampedro Arando (Atxondo, Bizkaia 1989ko otsailaren 1a) bizkaitar odontologoa, korrikalaria eta iritzi emailea da.[1][2][3]

Garazi Sampedro

Bizitza
JaiotzaAtxondo, 1989ko otsailaren 1a (35 urte)
Herrialdea Bizkaia
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakdentista eta lasterkaria
Garazi Sampedro (16 km) eta Oihana Azkorbebeitia (24 km), 2018ko Lemoatx Trail txapeldunak

Biografia

Aita heziketa fisikoko irakasle ohia da eta ama ileapaintzailea. Neba bi ditu eta biak suhiltzaileak dira. 2007tik 2012ra egin zituen odontologia ikasketak Leioako Euskal Herriko Unibertsitatean.

Txiki-txikitan hasi zen atletismoa egiten, hasieran “multikirolak” dinamikaren barruan. Luzera jauzia eta abiadura probak gustatzen zitzaizkion. Gero utzi egin zuen eta 25 urterekin hasi zen korrika berriro, lehen dortsala 2014ko irailean Beriaingo km bertikalean jarriz.

Beste hainbat zaletasun ditu: Mendira txangoak, Pirinioak, errepideko bizikleta, lorezaintza, musika (folk, punk rock, pop rock, ska…) entzutea eta kontzertuetara joatea, zinea, irakurtzea, besteak beste, Henning Mankel, Uxue Alberdi, Haruki Murakami.

Lan ibilbidea

Elgoibarren duen klinika kudeatzen du. Besteak beste, kirol odontologian espezializatu da, ahoko osasunak gorputzean eta errendimenduan izan dezakeen eraginaren jakitun baita. Prebentzioari ezinbesteko garrantzia ematen dio eta ume umetatik ahoko gaitzak ondo artatzen saiatzen da: txantxarrak, bestelako gaitzak eta oklusio arazoak (ekidin nahian R.N.O. ikuspegitik).

Kirolari

2018an Lemoatx Trail lasterketan lehiatu zen Lemoan eta 16 kilometroko lasterketa irabazi zuen (1.48.01). Ione Fuentek egin zuen bigarren (1.55.39) eta Montse Morotok hirugarren (1.57.15). 24 kilometroko luzea eta 16 kilometroko laburra, eta bietan Durangaldeko neskak gailendu ziren. 24 kilometrokoa Oihana Azkorbebeitia abadiñarrak irabazi zuen (2.25.36). Bigarren Nerea Amilibia sailkatu zen (2.32.59) eta Amaia Amantegi hirugarren (2.33.57).

2018ko azaroan Azkoitiko Herri Lasterketaren hamalaugarren edizioan Garazi Sampedro emakumezkoen txapelduna izan zen hamar kilometroko ibilbidea 39:52 minututan osatuta.[4][5]

2021eko irailean Axpen egin zen Sorginen lasterketan emakumezkoetan Ainara Uribarri nagusitu zen, bigarrena Araitz Villa abadiñarra eta hirugarren Garazi Sampedro.[6]

Olatz Aizpitarte, Garazi Sampedro eta Nagore Uibarri, 2022

2022ko maiatzean Garazi Sampedro eta Gontzal Murgoitio, Espainiako trail running txapeldunak izan ziren euskal selekzioarekin. Sampedrok zirkuituko 25,8 kilometro amaitu zituen, eta Bartzelonako Berga herrian atera eta iritsi zen —eta 1.760 metroko desnibel metatua—, 3:08:59an.[7]

Sampedrok Euskal Kopako lasterketetan (Mendaro, Amurrio, Bedia, Bastida) lortzen zebilen erregulartasunari esker lidergoari eutsiz gero, mugarri berri bat ipintzeko bidea zuen, Munduko Kopako lasterketa bat jokatzeko aukera.[2]

2023ko otsaileko Trail Running 2023 Espainiako txapelketan, Cádizko Zahara de la Sierra herrian, Durango Kirol Taldeko emakumeek irabazi egin zuten. Lau korrikalariek (Oihana Kortazar, Ainara Urrutia, Garazi Sampedro eta Eneritz Alkorta) lehen, hirugarren eta zazpigarren postua lortu zuten hurrenez hurren eta azkenak ez zuen amaitzerik izan.[8]

2023ko irailaren 9an Sorginen Lasterketan parte hartu zuen eta 2. postua lortu zuen. Egun sargori, heze eta beroan, Atxondoko plazatik irtenda, 21 km.eta 1700 metroko desnibel positiboko ibilbidea egiteko 02:48:25 denbora behar zan zuen.[9][10]

2023ko urriaren 23an Erdella mendi taldeak bjaioterritik hurbil, Elorrion, lehen aldiz antolatu zuen Aldapegora lasterketa.[11] 26 kilometroko ibilbidea izan zen, 1.700 metroko desnibel positiboa. 300 bat korrikalarik parte hartu zuten eta Sanpedro izan zen nesketan txapelduna.[12]

2024ko martxoaren 24an Mungian Euskadiko Trail txapelketa irabazi zuen. Durango Kirol Taldeko korrikalari atxondoar txapeldunak 2:50:00 behar izan zituen 26 kilometroak betetzeko.[13]

Iritzi emaile

Durangaldeko Anboto astekarian 2016ko irailaren 9tik mendi lasterketei buruzko hainbat iritzi argitaratu ditu izenburu hauekin:[14] Udaren azkena,[15] Oreka,[16] Lehen pausoak,[17] Denboraldi hasiera,[18] Iraileko erronkak,[19] Emakumeen partehartzea,[20] Lehiakortasunaz,[21] Kopak, txapelketak eta abar,[22] Sorginen lasterketa, Zaborra,[23] Neurria hartu,[24] Krosetik mendira,[25] Gazteizko mendiak,[26] Anbotoko festa,[27] Egutegia antolatzen,[28] EMFko rankinga,[29] Egin dezagun barre,[30] Dopamina baraualdian,[31] Hasi da zirkua,[32] Zer da garestia?,[33] Urte osoa egun bati begira,[34] V. emakumeen lasterketa, Badator mendiko denboraldia,[35] Lineako mendi lasterketa,[36] Orain artekoaren laburpentxoa,[37] Atxondo mendil asterketarion bateragune,[38] Atseden fisiko eta mentala,[39] Motibazioa lesio prosezuetan,[40] Km-0 Lasterketak.[41]

Palmaresa

  • 2018an Lemoako 16 kilometroko Lemoatx Traileko proban 1. postua, txapelduna izan zen.[3]
  • 2019ko Sorginen lasterketan 1. postua, txapelduna izan zen.
  • 2022an Mendiko Euskal Selekzioak hautatu zuen Espainia mailako lasterketa bitan parte hartzeko. Euskadiko Atletismo Federazioak ere hautatu zuen Espainiako mendi lasterketen txapelketara joateko.[7]
  • 2021eko irailean Sorginen lasterketan 3. postua lortu zuen.[6]
  • 2023ko otsailean Trail Running 2023 Espainiako txapelketan, Cádizko Zahara de la Sierra herrian, Durango Kirol Taldeak 1. postua, txapelduna lortu zuen. emakumezkoetan. Sampedrok Oihana Kortazar, Ainara Urrutia eta Eneritz Alkorta izan zituen lagun.[8]
  • 2023ko irailaren 9an Sorginen Lasterketan 2. postua lortu zuen.[9]
  • 2023ko urriaren 23an 1. postua, Txapelduna, Elorrioko Aldapegora lasterketan. [42]
  • 2024ko martxoaren 24an 1. postua, Txapelduna, Mungiako Euskadiko Trail txapelketan. [13]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Garazi Sampedro archivos» Lasterketak.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-14).
  2. «Garazi Sampedrok Munduko Kopako lasterketa bat jokatzeko aukera lortu dezake Bastidan - Atxondo» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-05-14).
  3. (Gaztelaniaz) kudeatzailea. (2018-11-18). «[ANBOTO Garazi Sampedro eta Oihana Azkorbebeitia Lemoatx Trail mendi lasterketan nagusitu dira»] Lasterketak.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-14).
  4. (Gaztelaniaz) kudeatzailea. (2018-11-25). «[HITZA/MAXIXATZEN Imanol Larrañaga eta Garazi Sampedro azkarrenak herri lasterketan»] Lasterketak.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-14).
  5. «Imanol Larrañaga eta Garazi Sampedro azkarrenak herri lasterketan - Azkoitia» Maxixatzen.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-14).
  6. «[ARGAZKI GALERIA: Sorginen Lasterketako irudi ikusgarriak - Atxondo»] Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-05-14).
  7. (Gaztelaniaz) «Garazi Sampedro y Gontzal Murgoitio, campeones de España de trail running con la selección vasca» durangon.com 2022-05-09 (Noiz kontsultatua: 2023-05-14).
  8. (Gaztelaniaz) «Garazi Sampedro contribuye al título de campeonas de España Trail logrado por el Durango Kirol Taldea» durangon.com 2023-02-28 (Noiz kontsultatua: 2023-05-14).
  9. «Gontzal Murgoitio eta Lide Urrestarazu nagusi Sorginen Lasterketan - Atxondo» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-10).
  10. (Gaztelaniaz) «Gontzal Murgoitio repite triunfo en la Sorginen Lasterketa» durangon.com 2023-09-11 (Noiz kontsultatua: 2023-09-11).
  11. «Elorrion Aldapegora mendi lasterketa berria antolatuko dute zapatuan inguruko mendietatik - Elorrio» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-24).
  12. «[ARGAZKI GALERIA Gontzal Murgoitio eta Garazi Sampedro nagusi Elorrioko Aldapegora lasterketan - Elorrio»] Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-24).
  13. «Garazi Sampedro atxondarra Euskadiko trail txapeldun - Atxondo» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2024-03-25).
  14. «Garazi Sampedro Arando (Mendi lasterketa) - Komunitatea - Anboto.org» anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-05-14).
  15. «Udaren azkena -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-17).
  16. «Oreka -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-17).
  17. «Lehen pausoak -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-17).
  18. «Denboraldi hasiera -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-17).
  19. «Iraileko erronkak -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-17).
  20. «Emakumeen parte hartzea -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-17).
  21. «Lehiakortasunaz -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-17).
  22. «Kopak, txapelketak eta abar -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-17).
  23. «Zaborra -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-17).
  24. «Neurria hartu -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-17).
  25. «Krosetik mendira -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-17).
  26. «Gasteizko Mendiak -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-17).
  27. «Anbotoko festa -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-17).
  28. «Egutegia antolatzen -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-17).
  29. «EMFko rankinga -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-17).
  30. «Egin dezagun barre -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-17).
  31. «Dopamina baraualdia -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-17).
  32. «Hasi da zirkua! -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-17).
  33. «Zer da garestia? -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-17).
  34. «Urte osoa egun bati begira -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-17).
  35. «Badator mendiko denboraldia -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-17).
  36. «Lineako mendi lasterketa -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-17).
  37. «Orain artekoaren laburpentxoa -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-17).
  38. «Atxondo, mendi lasterkarion bateragune -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-17).
  39. «Atseden fisiko eta mentala -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-17).
  40. «Motibazioa lesio prozesuetan -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-17).
  41. «Km-0 lasterketak -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-17).
  42. «[ARGAZKI GALERIA Gontzal Murgoitio eta Garazi Sampedro nagusi Elorrioko Aldapegora lasterketan - Elorrio»] Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-24).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.