Garazi Martin

Garazi Martin Arias (Sestao, 1987ko urriaren 31) bizkaitar arraunlaria da.[1] San Juango traineruarekin Kontxako Bandera eta Liga Nagusia launa aldiz irabazi ditu.[2]

Garazi Martin
Bizitza
JaiotzaSestao, 1987ko urriaren 31 (36 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakarraunlaria

Ibilbidea

Herriko taldean, Kaikun, hasi zen arraunean. 2012an Hondarribian aritu zen eta 2014an San Juanek fitxatu zuen. Lau urte egin zituen pasaitarren traineruan eta lau urte haietan ia dena irabazi zuen, Kontxako Banderak eta Ligak.[2] 2017an arrauna utzi zuen.

2020an itzuli zen eta Deusturekin egin zuen arraun ETE Ligan.[3]

Lanbidez nutrizionista denez hainbat arraun taldetan dietista lanetan ere aritu da staff medikuan.[4]

Taldeak

TaldeaUrteak
Kaiku
Hondarribia2012
San Juan2014-2017
Deustu2020

Palmaresa

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Pardo, Un reportaje de Miguel A.. (2015-09-20). «Un año de color de rosa» Deia (Noiz kontsultatua: 2023-07-21).
  2. SA, Baigorri Argitaletxea. (2017-07-09). «San Juan, itsaso zabalean jaun eta jabe» GARA (Noiz kontsultatua: 2023-07-21).
  3. «DEUSTO 2020 - Liga ETE» www.ligaete.com (Noiz kontsultatua: 2023-07-21).
  4. Aintzina, Monasterio(e)ko. (2019-05-13). «Lehiarako prest» Busturialdeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-07-21).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.