Garazi Arrula
Garazi Arrula Ruiz (Tafalla, Nafarroa, 1987) nafar itzultzailea, editorea eta idazlea da.
Garazi Arrula | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Tafalla, 1987 (36/37 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania frantsesa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | itzultzailea eta idazlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
![]() ![]() |
Magisteritzan diplomaduna eta Itzulpengintzan eta Interpretazioan lizentziaduna da. Doktore-tesia aurkeztu zuen 2018an: Autoitzulpenaren teoria eta praktika Euskal Herrian.[1] Gaur egun, editore dihardu, Txalaparta argitaletxean[2].
Elearazi blogaren sortzailea izan zen Danele Sarriugarterekin batera. "Itzulpena, hausnarketa eta sorkuntza" ziren blogaren ardatzak.[3]
Hainbat lan ekarri ditu euskarara[4], eta haur eta gazte literaturako Bidean lana eta Gu orduko hauek ipuin-liburua argitaratu ditu. Halaber, zutabegile aritu da Berrian.[5]
23. KORRIKAn, Garazi Arrula Ruizek plazaratu du lekukoaren barnean iritsitako testua Baionako Herriko Etxearen parean, Irundik atera eta 11 egunetara; mezu gogoangarriak azpimarratu du “KORRIKA dela herri bat gose: euskaraz harro bizitzeko gosea”; eta herri horrek ez duela euskararekiko “kontingentzia planik” nahi; baizik eta “egiazko trantsizioa”.[6][7][8][9][10]
Liburuak
Ipuinak
- Lurraz beste (2023, Txalaparta, ISBN 9788419319326)[11]
- Gu orduko hauek (2017, Txalaparta, ISBN 9788417065171)
Haur eta gazte literatura
- Bidean (2018, ISBN 9788416791828). Ilustratzailea: Helena Azkarragaurizar.
Narratiba
- Amélie Nothomb: Hodien metafisika (2017, Igela, ISBN 9788494620713).
- F. Scott Fitzgerald: Plazeraren gau ilunekoak (2014, Elkar, ISBN 9788490272343). Iñigo Roquerekin batera itzulia.
- Anaïs Nin: Venusen delta (2013, Txalaparta, ISBN 9788415313465).
- Sylvia Plath: Beirazko kanpaia (2022, Txalaparta, ISBN 9788418252860).[12][13]
Poesia
- Idea Vilariño: Poesia kaiera (2019, Susa, ISBN 9788417051280).
Saiakera
- Walter Benjamin: Literatura oharrak (2015, Sans Soleil, ISBN 9788494448416). Maialen Berasategi, Gaizko Urturi Aldama eta Mikel Igartuarekin batera itzulia.
Haur eta gazte literatura
- David Barrow: Ikusi duzu Elefante? (2020, Txalaparta, Txo! bilduma, ISBN 9788418252136).
- Oliver Jeffers: Hona gu hemen: Lur planetan bizitzeko oharrak (2020, Txalaparta, Txo! bilduma, ISBN 9788417065911).
- Tim Bowley: Jakes eta Herio (2019, Txalaparta; OQO, ISBN 9788417065706).
- Ruby Ann Phillips: Handia eta boteretsua (2015, Desclée de Brouwer, ISBN 9788433028150).
- Ruby Ann Phillips: Ametsetako urtebetetzea (2015, Desclée de Brouwer, ISBN 9788433028143).
- Linda Chapman eta Lee Weatherly: Iratxoen erregea (2014, Desclée de Brouwer, ISBN 9788433027238).
- Linda Chapman eta Lee Weatherly: Zingiretako gaizkinak (2014, Desclée de Brouwer, ISBN 9788433027245).
Artikuluak aldizkari akademikoetan
Jakin, Senez eta Hegats aldizkarietan hainbat artikulu argitaratu ditu itzulpengintzaz eta euskal kulturaz, besteak beste, hauek:
- Zerrendero batekin solasean (JAKIN, 2020) Argitalpenak, Bibliografia, Soziologia.
- Euskal Kultura 2014 ( JAKIN,2014) Beste hauekin batera idatzita: Danele Sarriugarte, Nora Arbelbide, Alberto Barandiaran, Haizea Barcenilla Koldo Almandoz, Antton Iturbe, Iñaki Etxeleku, eta Iñigo Astiz.
- Erdaraz, mesedez: autoitzulpen literarioa Euskal Herrian. Ikuspegi orokor bat (SENEZ 2017)
- Pinterren Maitalea galdezka (SENEZ, 2014) Antzerkiaz
- "Ipuinak gauza serioa dira" (HEGATS, 2018) Literatur kritika, Oratoria, Euskara
- Itzulpenaren Itzal-Argiak Garazi Arrula eta Iñigo Roquerekin (HEGATS, 2016) Xabier Mendiguren Elizegi eta Iñigo Roque Eguzkitza-rekin tzulpengintzaz.
Erreferentziak
- «tesis_garaziarrula - Irakurritako tesiak - Ingeles eta Aleman Filologia eta Itzulpengintza eta Interpretazioa Saila - UPV/EHU» fiati (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
- SA, Baigorri Argitaletxea. (2019-08-08). «UDAN, NEGUKO LITERATURA UZTA ATONTZEN» GARA (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
- Nor gara. (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
- «NorDaNor | EIZIE» nordanor.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
- Ruiz, Garazi Arrula. «Garazi Arrula Ruiz» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
- Ana. «Harrotasunez, 23. KORRIKA Irundik Baionarat iritsi da» www.korrika.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-24).
- «23Korrikako-mezua» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-03-24).
- SL, TAI GABE DIGITALA. (2024-03-24). «Euskararen ekosistema elikatzeko beharra aldarrikatu du Garazi Arrula Korrikako mezugileak» naiz: (Noiz kontsultatua: 2024-03-24).
- «GARAZI ARRULAREN MEZUA» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-03-24).
- «Kontingentziazko planak barik, euskararen "egiazko trantsizioa" aldarrikatu du Arrulak Korrikaren mezuan» EITB 2024-03-24 (Noiz kontsultatua: 2024-03-24).
- «Lizunak eta zartatzeak» Berria 2023-04-05 (Noiz kontsultatua: 2023-12-05).
- (Gaztelaniaz) www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Beirazko kanpaia - Garazi Arrula Ruiz» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-13).
- Irizar, Itziar Ugarte. «Plathen lainobera beltza» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).
Kanpo estekak
- Garazi Arrularen artikuluak, Berria egunkarian.
- Garazi Arrularen artikuluak, Elearazi blogean.