Garazi Albizua

Garazi Albizua Castelao (Santurtzi, Bizkaia, 1985) bizkaitar idazlea, diseinatzaile grafikoa, komikigilea eta feminista da.[1][2]

Garazi Albizua

Bizitza
JaiotzaSanturtzi, 1985 (38/39 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta komikigilea

garazialbizua.com
Twitter: AlbizuaGarazi Literaturaren Zubitegia: 1005 Edit the value on Wikidata

Biografia

Betidanik izan da irakurle eta marrazkilari sutsu.[3] Garazi Albizua Diseinu Grafikoan diplomatua da eta Argitalpen-diseinua eta -produkzioa ikasketak egin ditu.[4]

Euskal Idazleen Elkartean lan egiten du eta 2015etik komiki eta zientzia fikziozko zenbait eleberri kaleratu ditu: ‘Nola egiten dute dortokek?’, ‘Kemena’, ‘Izadia’, ‘Geun’, ‘Lea ipurterrea eta harmonika trebea’ eta ‘Iruleak’. Horietako gehienak Denonartean argitaletxe nafarrarekin plazaratu ditu eta Amaia Ballesteros diseinatzaile grafikoaren ilustratzaileekin.[4]

Idazmen eta literatur tailerrak ematen ditu, besteak beste, Santurtzi eta Erandioko literatura taldeak, Bilboko Louise Michel liburutegiko sormen tailerra, eta hainbat jardueratan parte hartzen du zenbait Emakumeen Etxetan ere. [3][5]

Geuretik Sortuak proiektuan parte hartu zuen 2021ean eta Leitzan egin zuen egonaldi bat. Mikro mitologiaren ikuspuntutik harriaz eta harria Leitzan duen presentziaz idatzi zuen.[6]

Lanak

Eleberrigintza

  • Izadia (2018, Denonartean).[7]
  • Geun (2019, Denonartean): Izadiatik alde egin dute Jonek eta Joanesek. Ez dakite non dauden, bestalde Malder izeneko beste gazte batekin elkartu dira, harekin jakingo dute zer den benetako Izadia eta euren egoeraren jabe izango dira. Gainera bizi diren izaki espaziala gaixorik dago, agian ezerk ere ez du inporta, agian guztiak desagertuko baitira.[8]
  • Gaizkileen Galtzada (2023)[9]

Haur literatura

  • Nola egiten dute dortokek? (2015, Denonartean)[10]
  • Kemena (2017, Denonartean): Hiru istorio ezberdin kontatzen ditu komikiak. Amanek bost urte ditu, Kattalinek beti zirikatzen du! Kattalinek nahiago du eskolarako bidea bere lagun Olaiarekin bakarrik egitea.[11]
  • Lea ipurterrea eta harmonika trebea (2021). Lea-k harmonika trebea aurkitu du kutxan. Dohain izugarria du Harmonikak: edonon, edonoiz joz gero. dantzan jarriko ditu bertakoak![12]

Elkarlanak

  • La Décima Musa (2019, JotDown): bideojokoei eskainitako ipuin bilduma horretan A mí querido papá ipuinarekin parte hartu du Albizuak[13].

Komikia

  • Kemena (2017, Denonartean)
  • Iruleak (2022, Txalaparta)[14][15][16][17] Historia eta fantasia harilkatzen dituzte Garazi Albizuaren testu iradokitzaileak eta Olga Carmona Peralen ilustrazio indartsuek istorio irudimentsu batean; hitzaurrea Uxue Alberdirena da. Gidoiaren arabera Mar gazteak hiru mamuren bisita jasoko du Dickensen Eguberri kanta eleberri ezagunean bezala. 'Mamuak' historiako hiru emakume aparta eta independenteak dira: Margaret Fuller, Margarita Angulemakoa eta Inés Joyes y Blake. Gainera, badira beste hiru protagonista femenino (hiru 'iruleak', plano jasoago batean mugitzen direnak): Kloto, Lakesis eta Atropos; eurak dira Mar gazteari mamuak bidaltzen dizkiotenak, 'zeru' edo planeta urrun batetik gizakien patuarekin jolasten dutenak; kasu honetan euren arteko norgehiagoka, mamu-bisiten bidez ea hiruetako zeinek eragiten duen gehien Mar pertsonaiaren pentsaeran eta bizitzan.[18]

Erreferentziak

  1. Lekunberri, Amaia. (2019-04-21). «Garazi Albizua. Sorkuntza bizibide.» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-04-23).
  2. «"Ni ez nengoen literaturan, beraz zein nintzen ni? Hutsune horrek tristetu ninduen"» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-01-09).
  3. «Galtzagorri Elkartea» www.ibbygaltzagorri.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-11).
  4. Sierra, Alaia. (2023-11-15). «XIV. mendeko Leitza irudikatu du Garazi Albizuak ‘Gaizkileen Galtzada’ nobela berrian» naiz: (Noiz kontsultatua: 2024-01-08).
  5. «Garazi Albizua - komikipedia» www.komikipedia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-09).
  6. Garazi Albizua: "Euskal Herriko kultura bizik eta taupaka dago". Hamaika Telebista (Noiz kontsultatua: 2024-01-08).
  7. www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Izadia - Garazi Albizua Castelao» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).
  8. (Gaztelaniaz) «GEUN | GARAZI ALBIZUA | CENLIT EDICIONES | Casa del Libro» casadellibro 2019-09-27 (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).
  9. SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-11-15). «XIV. mendeko Leitza irudikatu du Garazi Albizuak ‘Gaizkileen Galtzada’ nobela berrian» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-11-21).
  10. «Nola egiten dute dortokek?» Karrikiri Euskal Denda (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).
  11. KEMENA - GARAZI ALBIZUA CASTELAO - 9788416791538. (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).
  12. LEA IPURTERREA ETA HARMONIKA TREBEA - ALBIZUA,GARAZI/SAEZ,KRISTINA - 9788412470543. (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).
  13. (Gaztelaniaz) Down, Jot. (2021-02-12). La Décima Musa. (Noiz kontsultatua: 2023-12-11).
  14. (Gaztelaniaz) Entrevista con Olga Carmona y Garazi Albizua - Cósmica Editorial. (Noiz kontsultatua: 2023-12-11).
  15. ARTEFAKTUA: Garazi Albizua. (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).
  16. PIPERPOLIS: ’Iruleak’ komikiaz Garazi Albizuarekin | Bilbo Hiria irratia. 2022-10-18 (Noiz kontsultatua: 2024-01-09).
  17. «Ahizpatasuna, enpatia, eta ikusten ez dugun baina inguratzen gaituen hari hori ditu 'Iruleak' komikiak» EITB 2022-10-28 (Noiz kontsultatua: 2024-01-09).
  18. «Iruleak - Uxue Alberdi Estibaritz» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.