Garapen Jasangarrirako 14. helburua: itsaspeko bizitza

Garapen Jasangarriaren Helburuak (GJH) Nazio Batuen Erakundeak (NBE) argitaratutako 18 helburu dira.  Pertsonen, planetaren eta oparotasunaren aldeko ekintza-plan bat da eta bake unibertsala eta justiziarako sarbidea indartzeko asmoa du. 14. helburua Itsaspeko bizitza da (ozeanoak, itsasoak eta itsas baliabideak mantentzea eta modu jasangarrian erabiltzea garapen jasangarriari begira).

Garapen Jasangarrirako 14. helburua: itsaspeko bizitza
Nazio Batuen Erakundearen helburua
Garapen Jasangarrirako Helburuak
1: Pobrezia desagerraraztea
2: Goserik ez
3: Osasuna eta ongizatea
4: Kalitatezko hezkuntza
5: Genero-berdintasuna
6: Ur garbia eta saneamendua
7: Energia irisgarria eta ez kutsagarria
8: Lan duina eta hazkunde ekonomikoa
9: Industria, berrikuntza eta azpiegitura
10: Desberdintasunak murriztea
11: Hiri eta komunitate jasangarriak
12: ekoizpen eta kontsumo arduratsuak
13: klimaren aldeko ekintza
14: itsaspeko bizitza
15: lehorreko bizitza
16: bakea, justizia eta erakunde sendoak
17: helburuak lortzeko aliantza

Ozeanoak, itsasoak... lurra gizakiarentzat bizitzeko toki egokia izatea posible egiten duten faktoreetatik garrantzitsuenetakoak dira, izan ere, euria, edateko ura, klima, jaten dugun janariaren zati handi bat eta arnasten dugun airearen oxigenoa itsasoek, ozeanoek, aintzirek eta ibaiek ematen edo erregulatzen dituzte. Horregatik guztiagatik, ezinbesteko errekurtso honen zaintza eta kudeaketa ona egitea oso garrantzitsua da etorkizun jasangarri bat nahi badugu. Hain zuzen, hori guztia da garapen jasangarrirako helburu honek bilatzen duena.

Hala eta guztiz ere, gaur egun, kostaldeetako uren etengabeko narriadura gertatzen ari da kontaminazioaren eta azidifikazioaren ondorioz, eta, honek, ekosistemen funtzionamendu naturala eta biodibertsitatea kaltetzen ditu. Halaber, hau kaltegarria izaten ari da eskala txikiko arrantzan.

Beraz, gure ozeanoak babestea lehentasun izaten jarraitu behar du, izan ere, itsas bioaniztasuna ezinbestekoa da gizakiaren eta planetaren osasunarentzako. Horretarako,  itsas gune babestuak era eraginkor batean kudeatu behar dira, hauen baliabideak bezala, eta gehiegizko arrantza, itsas kontaminazioa eta itsas azidifikazioa geratzeko arau eraginkorragoak jarri behar dira martxan.

Historia

Arrantza

Kanaria uharteak izan duen arrantzaren historia[1] hartuko dugu adibide gisa.

Europarrak kolonizatu aurretik irletan zeuden indigenak (guantxeak) nekazaritzan eta abeltzaintzan oinarritzen zuten haien ekonomia. Alabaina, hondar arkeologikoak maskortegiak zeudela esaten digute, honetaz aparte, kostan ipinitako etxebizitza arrastoek arrantza errudimentarioa praktikatzen zela iradokitzen dute

Aragoiko Koroa lurraldea kolonizatu eta ehun urte geroago, XV. mendean, panorama aldatzen hasi zen, aldaketa sozialak eta ekonomikoak bortitzak izan ziren. Hala ere, itsas ekosistemak ez ziren asko eraldatu. Aipagarria da itsas kontuetan gobernuek permisiboak zirela, hamarrena ez zelako aplikatzen eta bakarrik merkaturatzea eta prezioa erregulatua zeuden.

XVII. mendearen bukaeran Gremioek hartuko dute arrantzaren esplotazioaren erregulazioa. Hauek itsasoaren esplotazioa suspertu zuten, baina bertako espezieak ez ziren presio handiegi batekin aurre egin.

Kapitalismoa garapenarekin batera, errekurtso infinituen ideia irletan ezarri zen. Honek, eskualdean egiten ziren truke kopurua asko igotzera bultzatu zuen. Hala eta guztiz ere, ekosistemak aldaketei eutsi egingo dio denbora batez. Gremioak beste administrazio zentralengatik ordezkatu ziren. Egoera hau aldatu zen biztanleria handitzen zen ahala, eskaria areagotzen eta pizgarri handiagoak sortzen.

Kondizio hauei Kanariak jasotzen zituen turisten kopuruaren igoera gehituta, maila ekonomiko altuagoa zeukatenak, arrainen eskaria izugarri igoko zituen. Honi Estatuak hartu zuen paper desarrollistari (subentzioak eta baimenak areagotuz) gehituz, lehen urtaroko aktibitate zena intentsiboa bihurtu zuen arrantza.

Pentsamendu ekologista[2]

Ekologia terminoa Ernst Haeckel biologo alemaniarrak sortu zuen 1869an. Hau horrela bada ere, ez zen izan ingurumenari buruz hitz egin zuen lehenengo pertsona. Hipokrates zioen enfoke ekologiko bat hartu behar zela gorputzaren egoera medikoa aztertzeko. Aristotelesek animaliak bere habitat eta ohiturarengatik banatzea erabaki zuen. Teofrastok landare eta bere ingurumenaren arteko erlazioak sistematizatu zituen. Kristoren garaian hebreoak hazien germinazioa eta lurraren egoeraren arteko dependentziaz konturatu ziren. Erroman, Pliniok Aristotelesen sistema berreskuratu eta zabaldu zuen.  XII. mendea eta gero, lehen landare katalogoak argitaratu ziren.

XIX. mendean industrializazioarekin batera, ekologiaren garapena ailegatuko da. Garai honetan, lehen esplorazio floristikoak eta faunistikoak hasiko dira, Réaumur (1683-1757); Linneo (1707-1778) aipagarrienak dira, beraien aurrerapenengatik. XIX. Mendearen bukaeran historia naturalak maximo berri bat aurkituko du Wallace (eboluzioaren teoriaren oinarriak jartzen dituelako) eta Darwin-ekin.

Ezaguera guzti honekin, XIX. mendean gizakia eta naturaren arteko erlazioaren zehaztapena ezarri nahi zuten pentsaera eskolak sortu ziren. Bata, natura menderatu egin behar zela esaten zuena, eta bestea naturarekin bat egin behar garela. Lehenengoa Adam Smithen baikortasuna, eta bigarrena Malthusen ezkortasuna aurkitzen ditugu.

Kontserbazio naturala konkretuki ipar amerikan sortu zen, G.P. Marsh (1864) liburuarekin. Marshen obra gizakiak egiten duen suntsipenaren lehen kritika kontsideratzen da. Europan Engels eta Marx suntsipen hau seinalatzen dute haien lanetan. Engels dio: “Lana gizakiaren lehen baldintza da, hain da horrela, esan genezake, gizakia lanaren emaitza dela” “Ezer ez du naturan isolaturik funtzionatzen. Gauza guztiak orori eragiten dio” “Naturak mendekua hartzen du, eta nahiz eta batzuetan aurreikusten den mendekuaren forma konkretua, beste eragin aurreikusezinak sortzen ditu”.

Adierazleak

Itsasoaren egoera okertzen ari da azken urteotan. Arrantza ilegala, petrolioaren isurketa, plastikoaren kutsadura, aldaketa klimatikoa …  Arazoa gero eta larriagoa ari   da bihurtzen eta hurrengo urteetan  ondorio handiagoak izango ditu honek, hauetatik garrantzitsuena espezieen desagerpena.

Itsaso mailaren bilakaera

Aldaketa Klimatikoa

Aldaketa klimatikoak edo berotze globalak glaziarrak urtzea eragiten du itsasoaren maila handituz eta honen tenperatura handituz. Grafiko hau oso adierazle ona da,  azken urtetako itsaso mailaren bilakaera ikusteko. 1700. urtetik 1850. urtera arte nahiko konstante mantendu zen itsaso maila gora-behera batzuekin. Baina 1850etik 2005. urtera arte itsaso maila igotzen hasi zen. Hala ere, hurrengo 100 urteetan oraindik eta gehiago igoko dela aurreikusten dute adituek[3] eta erritmo honetan hainbat lurraldetara iritsiko dela ura aurreikusten da; Calcuta, Bombay, Daca, Cantón, Shangái, Bangkok eta Miami dira arrisku gehien duten hiriak.[4] Baina hain urrun joan gabe Zarautzen, Orion eta Irunen ere 2050erako milaka biztanle bizi diren lurrak hartuko ditu urak.[5]  Zarautzen biotopoko zonaldea eta herriaren hego-ekialdea eta Irunen berriz, itsas zonaldea eta baita ura iristen den guneak ere.

Itsasoko tenperaturaren bilakaera

Aldaketa klimatikoaren beste ondorio bat  uraren tenperatura aldaketa da eta itsasoko animali asko dira arriskuan daudenak. Oso zaila da uraren tenperaturaren bilakaera jakitea, ozeano berak tenperatura desberdinak dituelako urtaro bakoitzean, zonalde bakoitzean eta sakonera bakoitzean. Horregatik tenperaturaren aldaketa ikusteko, zona jakin batean, sakonera desberdinetan hainbat urtetan izandako tenperatura aztertuko dugu. 1974tik 2018ra  Estartit portutik (Katalunia) bi miliatara hain zuzen ere. [6]

Grafikoaren azpian adierazita dago zein sakoneratako tenperatura dagoen irudikatuta. Ikusten den bezala 44 urte hauetan sakonera guztietan igo da  gutxienez tenperatura gradu batean eta sakonera batzuetan oraindik eta gehiago. Tenperatura gehien igo den sakonerak gainazaletik  gertukoak dira, kanpoaldean daudelako eta tenperatura aldaketak eragiten dielako era zuzenean. Esan bezala, itsasoko tenperaturaren hazkunde honek eragin negatiboak ditu bertan bizi direnengan. Baleek adibidez, migrazio momentutan beraien ibilbidea aldatzera behartuta daude elikagai bila daudenean glaziarrak urtzen direlako eta pinguinoen, foken, hartz polarren,…  habitata murrizten ari delako. Itsasoaren tenperatura aldaketak, aldaketa klimatikoarekin batera beste ondorio batzuk ere baditu, hala nola fenomeno klimatikoen sorkuntza; urakanak, zikloiak, ekaitz tropikalak…  Harvey eta Florence bezalako urakanak gero eta arruntagoak izatea aurreikusten da. [7]

Gehiegizko ustiapena

Itsasoko beste arazo larri bat gehiegizko ustiapena da, gehiegi ustiatuta ez dauden arrain kopurua modu konstante etengabean ari delako gutxitzen. Hori gehiegizko eskaintzagatik gertatzen da eta arrantza ilegalak ahalbidetzen du. Nahiz eta legediak ez ahalbidetu kopuru jakin bat baino gehiago arrantzatzen, eskaria dagoenez arrantza ilegalari esker, arriskuan dauden hainbat espezie arrantzatuak izaten dira. Arrainak eta itsasoko espezieak beraien artean ugaldu ahal izateko eta desagertzeko arriskuan ez egoteko kopuru minimo baten gainean egon behar dute eta grafiko honetan ikus dezakegunez, gero eta animali gehiago dira gehiegi ustiatuak daudenak. Horrela jarraitzen badu hainbat  espezieren desagerpena emango litzateke betirako. Greenpeace adibidez, 2006. urtetik doa ohartarazten hegaluze gehiago ez arrantzatzeko eta arrandegietan gehiago ez saltzeko arriskuan daudelako hain zuzen ere.

1974 oinarri urtea izanik, 1978an ezik, arrantza jasangarriaren portzentaia txikitzen joan da eta oinarri urtea baino txikiagoa izan da. Dena den, urte batzuetan gorakadak ere egon dira hala nola 1990.urtean, 1997 urtean eta 2011. urtean. [8] Etorkizuneko datuak ezin ditugu eduki baina erritmo honetan beste 30 urteetan itsas animalien erdia egongo litzateke gehiegi ustiatua. Eta beste 60 urtetan beste erdia, hau da, horrela jarraitzen badugu, 90 urteetan itsas animali guztiak egongo lirateke gehiegi ustiatuta, eta asko noski, desagertuta.

Plastikozko kutsadura

Plastikoaren kutsadura ere arazo larri bat da itsasoarentzat, honen zati handi batek itsasoan amaitzen baitu. Greenpeace-en arabera, Espainia da lastotxo gehien erabiltzen dituen herrialdea biztanleko; 110 lastotxo biztanleko urtean eta guztira 13 milioi lastotxo kontsumitzen dira egunero [9]. Bi minututarako erabiltzen dugun objektu honek, 500 urte arte behar ditzake desegiteko eta beraz, orain arte ekoiztu diren lastotxorik ez dela desegin esan genezake. Hori dela eta, Greenpeacek hainbat ekimen egin ditu arazo honi errotik heltzeko hala nola hauek debekatzen saiatu da eta baita erabilera bakarra duten plastikozko produktuak  ere.

Plastikoak kalte asko egiten dio itsasoari eta baita bertan bizi direnei. Ozeanoko plastikozko kutsaduraren zati bat mikroplastikoek osatzen dute. Hauek plastikozko oso zati txikiak dira eta askotan itsas animaliek ez dituzte bereizten janaritik. Hori dela eta askok plastiko hauek jatean ito egiten dira, beste batzuk berriz ez. Hala ere, arrainen gorputzean plastikoa egotea ere oso kaltegarria da elikadura katean sartzen direlako. Gizakiok arrainak jaten ditugu eta arrain horietan plastikoa egon daiteke, edo arrain handi batek beste arrain txikiago bat jatean ere plastikoa ariko da jaten.Hurrengo taulan azken urtetako plastiko produkzioaren kopurua eta bilakaera ikus dezakegu. Urtero ia %4ean igotzen da plastiko produkzioa eta beraz esan genezake  portzentai horretan ere igotzen dela ozeanoaren plastiko kutsadura urtero. 2010ean bereziki oso hazkuntza handia egon zen plastikozko kutsaduran. Are gehiago, horrelako 9 urtetan plastikozko zegoen kutsadura osoa bikoiztuko litzateke. 2009ko erritmoarekin berriz 34 urte.

Histograma

Histograma honetan aldez aurretik esandakoa modu grafiko batean ikus dezakegu, 2010. urtean herrialdeek plastikoarekin bakarrik kutsatu zutena eta baita beraien BPG-a zein izan zen ere. Ikus dezakegunez ez dago erlazio zuzenik herrialdeen eta plastikoz kutsatutako kopuruaren artean. Estatu Batuek 15.000 Dollarkeo BPG-a zuelarik 10. dago histograman eta Txina berriz, 8.000ko BPG-a zuelarik lehenengo eta Estatu Batuak baino 30 aldiz gehiago kutsatuz. Honen arrazoia, enpresak plastiko kutsaduraren errudun nagusiak ez izatea izan daiteke. Noski eragina dutela baina herrialde batean enpresa gehiago egoteak edo ekoizpena handiagoa izateak ez du eragin zuzenik.  Hori, ozeanora iristen den plastiko gehiena ibaietatik datorrelako da, bertan metatutakoa alegia. Beste zati handi bat berriz, jendeak itsaso bertan isuritakoa edo haizeak eramandakoa da.

Irudiak

Ozeanoak dira lur planetan bizitza egotea baldintzatzen dutenak, izan ere, klima erregulatzaile nagusia da eta hainbat faktoreen sortzailea. ( prezipitazio, edateko ura, eguraldia eta kostena besteak beste ).

Gure elikagaien zati handi bat, baita oxigenoa ere, itsasotik eratorrita dago. Azken finean, ozeanoak eta itsasoak lur planetaren %71 osatzen dute.

Gizakiak baita animaliak ere, bizi izan dugu harreman estua itsaso eta ozeanoekin, eta zaintzea da biziraupena emango diguna.

Berotze globalak, ozeanoen funtzionamendua baldintzatu du, izan ere, hainbat aldaketen erruduna izan da. lehenik eta behin, Tenperatura altuak, arrain eta gizakientzat kaltetsuak izan dira, beroak glaziarrak urtzen ditu eta poloetako bizitza zaildu egiten du.

itsas mailaren igoera itxuraz motel eta geldiezina da, gainera berotze globalak, korronteak aldatzen ditu, eta arraza ugari desagertzeko arriskuan daude, askok korronteen arabera ugaltzen direlako. Bestalde, planetaren berotzeak eragina du itsasoko uraren kimikan.

Lehenengo irudia G.E Ozeano argazkilariak ateratakoa da. Txikitatik egon da harremanetan itsasoarekin eta aldaketak gertutik ikusteko premia izan du.

14 urteekin surf irakasle bezala hasi zen eta urteak pasata berotze globalaren lehen aldaketa sumatu zuen, itsasoko zikinkeriarena, hain zuzen ere.

Beraz arazoari konponbidea bilatzeko asmoz, O.S taldearekin zabor bilketa kanpaina abiarazi zuen, gaiaren larritasuna ikusarazteko.

Aldaketa klimatikoa itsasoarentzat mehatxu handia zela konturatu zenetik, bere esku dagoen guztia egin du.

Itsasoa garbitzeko kanpainak egiten jarraitu du eta ozeanoak garbi mantentzeak duen garrantziaz kontzientziatzen saiatu da, sare sozialen bitartez eta batez ere, klaseak ematen dituen haurrei, surfa erakutsi ez ezik kontzientziatu ditu ozeanoak errespetatzera.

Azken finean, beharrezkoa da planetako bizitza iraunkorra izan dadin, haurrak etorkizuneko belaunaldiak dira, eta argi izan behar dute baliabide naturalak zaintzea izan behar dela gizakiaren lehentasuna.

Bigarren irudia “Perrita al agua, Caballero” margolanari dagokio   I. Ugartek 1.888. urtean[10] egindako artelana da. Donostiako udaletxean kokaturik dago eta gaur egun ere existitzen den ohitura bat erakusten du, nahiz eta itxura berdina ez izan.

Margolan honen bidez, gure portuek jasan duten aldaketa ikus dezakegu. XIX. mendearen hasieran portuetako urak garbirik zeuden eta  herriko pertsonak bainu hartu zezaketen. Gaur egun ezinezkoa da, gure portuak zikinkeriaz beteta daude eta zaborra botatzen jarraitu ez gero, XXI. menderen bukaeran portu asko itxi egin beharko dira.

Espainian, Bilboko portua[11]  mehatxurik handiena duena da.

Munduko portuen %90ek, kutsadura-maila gainditzen dute. Horrek eragina du tenperaturan, prezipitazioan, haizean, olatuetan ,itsas mailan, urakanen maiztasunean eta intentsitatean.

Portuen inpaktua geldiarazi behar dugu beranduegi izan baino lehen, bestela behartuak egongo gara ixtera.

Hirugarren irudia, XIX. mendean ateratako argazkia da. Pasaian kokatuta dago eta estropadako traineruren lehiaketa da. Tradizioz, euskal Herrian Kirolek zerikusi handia izan dute itsasoarekin, traineruek adibidez. Itsasertzari itsatsita dagoen probintzia bat gara, eta, ondorioz, ur-kirolak oso ohikoak dira gure inguruan.

Tradizio asko itsasoarekin loturik daude, eta horietako askok gure lurraldea irudikatzen dute.

Lehenago askotan errepikatu dudan bezala, klima aldaketak gure itsasoak suntsitzen[12] hari ditu. Kontxako hondartzan adibidez, tenperatura jaitsiera handia izan da uretan  eta marea gora egin du. Horrek ur-kirolei  eragiteaz gain gure instalazioei ere eragiten die. Itsasgorak askotan suntsitzen baititu, haize orrazian, pasealeku berrian eta Kursaaleko zubian gertatzen den bezala, adibidez.

Esandako guztiagatik, gure itsasoak zaintzeko beharrean gaude, laster beranduegi izango delako eta ezingo dugulako eragina gelditu.

Gure ohiturak desagertuko dira, ezinezkoa izango dugu itsasoan bainatzea eta gure hiria ez da inoiz berbera izango.


Erreferentziak

[13]

  1. Díaz De La Paz, Álvaro. (1993). Ecología y pesca en Canarias: una aproximación histórica a la relación hombre-recurso. .
  2. HURTUBIA, JAIME. (1979). La Evolución del pensamiento ecológico. CEPAL.
  3. (Ingelesez) RealClimate: Sea-level rise: What the experts expect. 2013-11-23 (Noiz kontsultatua: 2021-04-24).
  4. «Las 10 ciudades más afectadas por la subida del nivel del mar» www.elagoradiario.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-24).
  5. Goikoetxea, Garikoitz. «Euskal Herriko itsasadarren inguruan milaka lagun bizi diren lurrak hartuko ditu urak 2050erako» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-04-24).
  6. (Gaztelaniaz) «La temperatura del mar Mediterráneo a lo largo de los años» Surcando Mares 2019-09-13 (Noiz kontsultatua: 2021-04-24).
  7. (Gaztelaniaz) Aldariz, Isabel Fernández. (2019-08-14). «Consecuencias del aumento de la temperatura en los océanos y mares» Greenteach (Noiz kontsultatua: 2021-04-24).
  8. (Ingelesez) «Goal 14: Life below Water - SDG Tracker» Our World in Data (Noiz kontsultatua: 2021-04-24).
  9. (Gaztelaniaz) Greenpeace. «Trece millones de pajitas de plástico al día» Greenpeace España (Noiz kontsultatua: 2021-04-24).
  10. (Gaztelaniaz) Valencia, Eduardo. (2018-09-03). «Perrita al agua, caballero» Cuaderno de Bitácora (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  11. (Gaztelaniaz) Viaintermedia.com. «Panorama - El cambio climático amenaza centenares de puertos» Energías Renovables, el periodismo de las energías limpias. (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  12. (Gaztelaniaz) ¿Cómo afecta el cambio climático a los océanos? | The Eco Post. 2019-01-17 (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  13. (Gaztelaniaz) «Objetivo 14: Vida submarina | PNUD» UNDP (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.