Garaizarko Mahatsorriak
Garaizarko Mahatsorriak 40 gizonez osatutako Begoñako abesbatza da, Bilbokoa.
Garaizarko Mahatsorriak abesbatza | ||
---|---|---|
| ||
Datuak | ||
Jatorria | Garaizarko Lagunak abesbatza (1987) | |
Egoitza | Begoña | |
Zuzendaria | Miren Zubieta Egia | |
Ahotsak | Gizonen abesbatza | |
Taldekideak | 40 | |
Urteak | 1987 - ... | |
Fundatzailea | José Luis Etxebarria Goiri "Txelu" | |
Webgunea | www.corogaraizarkomatsorriak.com |
Historia
José Luis Etxebarria Goiri-k ("Txelu") 1987ko martxoan sortu zuen Garaizarko Lagunak abesbatza. Gaur egungo Jesus Galindez kaleko 10-12 zenbakietako etxabean entseatzen zuten. Gerora frontoiko gela huts batean jarraituko zuten. 1989an neska adiskide eta ezagunekin izen bereko emakume-abesbatza ere eratu zuten.
1992an koru biek izena aldatzen dute eta Garaizarko Mahatsorriak hasten da. Izen horrekin federatu egin zen B.A.E.n (Bizkaiko Abesbatzen Elkartea).
1998 urteko Begoñan antolatzen den Bizkaiko Abesbatzen Astean zuzendu zuen azkenekoz Txeluk gizonen abesbatza. Ikusmen arazoengatik utzi zuen bere ardura eta lekukoa Jose Antonio Kalzada “Surti”-ri pasa zion, hamar urtez bera izango zen zuzendaria.
2008 urtetik, Miren Zubieta Egia da zuzendaria.
2010eko Santa Zezilia eguna ospatzeko eta Jose Luis Etxebarria Goiri “Txelu” omentzeko Garaizarko Mahatsorriak eta Begoñako Sustraiak abesbatzek kontzertu bat eman zuten elkarrekin.
Betidanik landu dituzte euskal folkloreko abestiak eta Bilboko kantu klasikoak, baina azken urteetan 25. urteurreneko kontzerturako Giuseppe Verdi eta beste musikagile klasikoak ere eskaini dituzte.
Ohiko jarduerak
Urtean zehar hainbat jardueratan parte hartzen dute. Kaleko animazioan, auzoko jaietan, Bilboko aste nagusian, txikiteo koralean, Gabonetan oles egiten, ospakizunetan, Begoñako astean, Bizkaiko udaberriko emanaldietan etabarretan jardutea maite dute. [1]
Nazioarteko jarduerak
Euskal Herritik kanpo ere aritu izan dira: Katalunian, Frantzian, Italian, Suedian eta Espainiako hainbat lekutan aritu dira kantari.[2]
2019ko maiatzaren azkenengo astean, Suediara joan ziren, Göteborg, Stockholm eta Uppsala hirietara. Bizkaiko Batzar Nagusiek emandako Gernikako Arbolaren kimu baten landatze-ekitaldian hartu zuten parte. 1941eko ekainean Göteborgeko hiriak Jose Antonio Agirre Lehendakariari eskaini zion babesarengatik eta nazien errepresiotik Ameriketara ihes egiteko bidea errazteagatik aitortza eta eskerrak eman zizkioten.[1]
2022ko zenbait abesti
Agate deuna | Herrikoia |
Agur euskalherria | Iparragirre |
Agur jaunak | Herrikoia |
Aldapeko | Jesús Guridi |
Ama | Aita Donostia |
Atxia motxia | Juan gisasola |
Aurresku | Matute |
Baldorba | Benito lertxundi |
Baratze bat | Pier Paul Berzaitz |
Beti eskama kentzen | Aita Madina |
Beti maite | Sarriegi-Mokoroa |
Boga, boga | Jesús Guridi |
Herribehera | Benito lertxundi |
Festara | R. Sarriegi |
Goiko mendian | Almandoz - Jesus Guridi |
Goizeko izarra | Santesteban |
Goizian argi hastean | Laborda eta Etxahun |
Goizian goizik | jesus Guridi |
Ikusi mendizaleak | Sabin Gereño |
Ilunabarra | R. Sarriegi |
Jaun baruak | Alberto de michelena |
Nere herriko neskatxa maite | Benito Lertxundi |
Nerea izango zen | Mikel Laboa |
Oi ama euskalherri | Etxaun Iruri - Benito lertxundi |
Oles eskonberriak | Aita Madina |
Txikitin | |
Ume eder bat | Iparragirre |
Xalbadorren heriotzean | Xabier Lete |
Nazioarteko folklorea
Obra |
Compositor |
Babylon | Don mc. Lean |
Campanitas | Serge jaroff |
Can’t help falling in love | Elvis Presley |
Inmortal bach | Johann Sebastian Bach |
Stefenkar-souliko | |
Venerabilis barba capuchinorun | W. Mozart |
Musikagileak
- W. A. Mozart
- Etxaun
Erreferentziak
- «Garaizarko Matsorriak abesbatza Suediara - Uriola.eus» uriola.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-03).
- Coro Garaizarko Matsorriak | Coro Garaizarko Matsorriak. (Noiz kontsultatua: 2019-09-03).
Kanpo estekak
- Webgune ofiziala
- Garaizarko Mahatsorriak abesbatzaren grabazioak (Bideoak)
- Garaizarko Mahatsorriak abesbatzaren grabazioak (Urteurrenaren CDa)
- Garaizarko Mahatsorriak abesbatza. Youtube kanala
- (Gaztelaniaz) BAE (Bizkaiko Abesbatzen Elkartea)
- Begoña eta bere mahatsorriak argazki-bilduma.