Garaipenaren Eguna
Garaipenaren Eguna 1945ean Alemania Naziaren errendizioa ospatzen duen jaieguna da. Sobietar Batasuneko 15 errepubliketan ospatzen hasi zen, alemanek Berlinen kapitulazioa 1945eko maiatzaren 8an, gauean, sinatu ostean.[1] Berlinen maiatzaren 8a zen arren, Moskun dagoeneko maiatzaren 9a zen eta horregatik ospatzen da egun honetan, sobietar gobernuak sinaduraren berri eman zuen egunean. Ospakizunaren inaugurazio ofiziala 1945ean gertatu zen arren, lanik gabeko eguna soilik 1965etik aurrera bilakatu zen, eta errepublika sozialista batzuetan soilik.
Erreferentziak
- «Chapter XV: The Victory Sealed» www.globalsecurity.org (Noiz kontsultatua: 2019-05-10).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.