Garaipena (mitologia)

Garaipena (latinez: Victoria) Erromatar mitologian, garaipena pertsonifikatzen zuen jainkosa

Garaipena Konstantino II.a enperadorearen garaiko txanpon baten atzealdean.

Erromako Palatino eta Kapitolioko bere tenpluak nabarmentzen dira, non, oraindik ere, garaileek sagaratzen zizkieten estatuak kontserbatzen diren. Augustok, jainkosa honen omenezko aldare bat Senatuan altxarazi zuen, Aktiumgo gudua ospatzeko

Hegodun emakume bezala irudikatzen zen, ohi, zesar eta garaileei erramu koroa bat jartzeko itxuran. Nike jainkosa greziarrarekin identifikatzen da. Oso ezaguna da Samotraziako Hegodun Garaipena.

Bitxikeriak

Munduko Futbol Txapelketak jokatzen hasi zirenean, munduko txapeldunak jasotzen zuen garaikurrak, Jules Rimet kopa bezala ezaguna den kopak, Garaipenaren jainkosa irudikatzen zuen, oktogono formako oinarri batean ezarrita zegoena.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.