Garaia Teknologia Parkea
Garaia Teknologia Parkea (aurrez, euskaraz Garaia Berrikuntza Gunea eta gaztelaniaz Polo de Innovación Garaia), Gipuzkoako Arrasate hirian kokaturik dagoen teknologia parkea da.
Garaia Teknologia Parkea | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Arrasate |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 2007 |
Kontaktua | |
Helbidea | Goiru kalea, 1 |
Webgune ofiziala | |
Izena Debagoienaren aurreko Deba Garaia izenari zor dio.
Historia
Mondragon Korporazioak, Mondragon Unibertsitateak eta beste sei zentro teknologikok[1] sortu zuten 2007 urtean. Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Arrasateko Udalak ere parte hartu zuten parkearen sorreran[2]. Helburu nagusia Unibertsitateko zientzilarien eta zentro teknologiko eta enpresetako I+G+i sailek bikaitasun gune bat izatea da, Euskal Autonomi Elkarteko enpresek kalitatezko jauzia egin ahal izateko[2].
Erreferentziak
- Garaiaren DNA – GARAIA Parque Tecnológico. (Noiz kontsultatua: 2019-11-14).
- (Gaztelaniaz) «Polo Garaia, el mayor complejo de innovación de Euskadi» El Diario Vasco 2007-11-07 (Noiz kontsultatua: 2019-11-14).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.