Ediacarar

Ediacararra[1] (izena Australiako Ediacara mendiengatik jasotzen du) denbora eskala geologikoaren banaketa bat da, Aro Neoproterozoikoaren hirugarren eta azken garaia. Duela 635 milioi urte inguru hasi eta duela 542 ± 1 milioi urte amaitu zen (ondoren Kanbriar garaia hasiz. Datak estratigrafiaren arabera ezarri dira. Bere garai geologiko ofizial izaera 2004an berretsi zuen Zientzia Geologikoen Nazioarteko Elkarteak (IUGS ingelesezko siglengatik). Ereduzko sekzioa Hegoaldeko Australiako Flinders Ranges da. Errusiak proposatutako izena den Garai Vendiarrarekin gainjartzen da, berau baino laburragoa den arren.

Ediacarar
Ediacarar
Kronologia
Hasieraduela 635 milioi urte
Amaieraduela 541 milioi urte
Honen parte daNeoproterozoiko eta ICS Standard Global Chronostratigraphic (Geochronologic) Scale (en) Itzuli
Etimologia
Honen izena daramaEdiacara aztarnategia

Cryogeniar Ediacarar Kanbriar
Ediacararra periodo eta sistemaren behe muga formalki ezartzen duen muga globaleko estratotipoaren sekzio eta puntua, Flinders mendietan dagoena, Hegoaldeko Australian. "Urrezko iltzea" (mugaren puntu zehatza) irudiko behe aldean estratu baten erdialdean dagoen brontzezko disko bat da. Estratuetako zilindro formako zulaketak azterketa paleomagnetikoetarako hartutako laginei dagozkie.

Biota

Sakontzeko, irakurri: «Ediacararreko biota»

Garai honetan, sortzen dira, seguruenik, lehen animaliak, duela 570 milioi urte, eta bere ediacarar faunagatik da ezaguna. Zalantzazkoak ez direnen artean, ehun ezberdinez osatutako organismo zelulanitzen fosil ezagunik zaharrenak dira. Oraindik ez zituzten oskol edo hezurdurarik garatu, eta egungo organismoekin edo ondorengo kanbriarreko leherketakoekin izan dezaketen harreman interpretatzen zaila da. Motarik arruntenek segmentatutako zizareen, fronda, disko edo poltsa mugiezinen antza dute. Zientzialariren batzuk fosil hauek egungo animalien arbasoak ziren ornogabeak direla uste dute, edo benetako animaliak ez diren organismoak. Fosilek lerro ebolutiboan duten kokapenari buruz askorik erakusten ez dutenez, litekeena da euren jatorria eta historia sekula ez ezagutzea.

100dik gora ediacarar genero deskribatu dira, horien artean Kimberella, Aspidella, Dickinsonia, Charnia, Cyclomedusa eta Spriggina. Teoria asko dago organismo hauen nortasunari buruz. Animalia primitiboak, animaliak ez diren eukariotak, protista erraldoiak etab. direla esan ohi da.

Paleogeografia

Garai honetan zehar, ordurarteko kontinente guztiak superkontinente bakar bat osatuz elkartu ziren, Pannotia, ziuraski duela 600 milioi urtetik duela 540 milioi urte arte existitu zena. Pannotiaren aurretik, aurreko superkontinente globala Rodinia izan zen, duela 800 milioi urte inguru zatitu zena. Rodiniaren zatiketak Pantalasa ozeanoa eta zortzi kontinente sortu zituen, ondoren Pannotia superkontinentean elkartuko zirenak. Duela 540 milioi urte, sortu eta soilik 60 milioi urtera, Pannotia Gondwana superkontinentea eta Laurentia, Siberia eta Baltika kontinenteetan zatitu zen. Paleozoikoaren amaieran kontinenteak berriz elkartuko ziren orain arteko azken superkontinentea izan den Pangea sortzeko.

Galeria

Erreferentziak

  1. Jose Ramon Etxebarria: Zientzia eta teknikako euskara arautzeko gomendioak, EIMA, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.


Aurrekoa
Kriogenikoa
Lurreko garai geologikoak
Duela 635 milioi urte - Duela 542 ±1 milioi urte
Ondorengoa
Kanbriarra

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.