Garagardoaren matxinada

Garagardoaren matxinada 1873ko apirilaren 21an hasi zen, Frankfurt am Mainen. Hiriko garagardogileek prezioak igotzea erabaki zutenean herritar asko istiluak antolatzen hasi ziren, eta Polizia prusiarrak armada ere deitu behar izan zuen ordena berrezartzeko. 20 pertsona hil ziren prusiar armadak egindako errepresioan, tartean hamar urteko haur bat.[1]

Garagardoaren matxinada
Motagertaera
matxinada
HerrialdeaAlemania

Matxinadak iraun zuen egunetan, manifestazio bat burutu zuten gortina batekin egindako bandera gorri baten atzetik. Prentsak gertakaria ideia komunisten hedatzeari egotzi zion, izan ere, 1844ko eta 1918ko iraultzen arteko gertaerarik bortitzena izan zen Frankfurten, hainbat hildako eraginez.

Garai hartan garagardoa oinarrizko elikagaia zen langile klasearentzat Alemanian eta lortu zuten garagardoaren prezioaren igoera ekiditea.[2]

Erreferentziak

  1. Roet de Rouet, Henning: Frankfurt am Main als preußische Garnison von 1866 bis 1914. Frankfurt am Main 2016. S. 138.
  2. Argiako efemeridea, iturria Armin Himmelrath (Spiegel, 2018ko apirilak 21).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.