Garabi

Garabi bat mugimendu ez-jarraia duen gauzak igotzeko makina bat da. Normalean poleak, pisuak eta makina sinpleak darabiltza, mekanikaren bitartez pisu handiko gaiak erraz igoz.

1921eko Grafton lurrun-garabia Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoan.
Metalezko garabi moderno bat.

Lehenengo garabiak antzinako Grezian asmatu ziren eta gizaki zein animaliek bultzatzen zituzten. Garabi hauek batez ere eraikin altuak egiteko erabiltzen ziren. Geroago handiagoak ziren garabiak asmatu ziren, polea hobeak erabiliz, eta beraz pisu handiagoa igotzea ahalbidetu zen. Erdi Aroan itsas-portuetan eta ontzigintzan erabili ziren, horietako batzuk harrira lotuak. Hasiera batean garabiak zurez egiten baziren ere industria iraultzaren ondoren batez ere altzairua eta burdina erabili dira.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.