Gao eskualdea

Gao Mali ekialdeko eskualdea da. 544.120 km²ko azalera du eta 2009an 544.120 biztanle zituen[1]. Hiriburua Gao da.

Gao eskualdea
 Mali
Administrazioa
Estatua MLI
Izen ofizialaGao
ISO 3166-2ML-7
HiriburuaGao
Geografia
Koordenatuak17°05′55″N 0°21′05″E
Azalera170.572 km²
Demografia
Biztanleria544.120 (2009)
Dentsitatea3,19 bizt/km²
Ordu eremuaUTC±00:00

2012ko apirilean Azawaden Askapen Nazionalerako Mugimenduak (MNLA) eskualdearen kontrola eskuratu eta Azawaden independentzia aldarrikatu zuen, baina nazioarteak ez du onartu. Gao da Azawadeko hiri nagusia eta hiriburua[2].

Geografia

Hegoalde eta ekialdean Nigerrekin du muga, iparraldean Kidal eskualdearekin eta mendebaldean Tonbuktu eskualdearekin. Niger ibaiak zeharkatzen du eskualdea.

Demografia

2009an 544.120 biztanle zituen[1]. Etnia nagusiak songhai, bozo, tuareg, banbara eta kounta dira.

Banaketa administratiboa

Gao eskualdea lau barrutitan (cercle) banaturik dago: Ansongo, Bourem, Gao eta Menaka.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.