Gao Lacho Drom
Gao Lacho Drom (euskaraz: "Herri Onaren Bidea") Gasteizen ijitoen txabolismoarekin amaitzeko sortutako proiektua izan zen. 1971n eraiki zen, eta hasiera batean 47 familia eta 270 biztanle izan zituen. Gaur egungo Arriaga-Lakua auzoan zegoen.
Gao Lacho Drom | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Herria | Gasteiz |
Koordenatuak | 42°51′45″N 2°41′45″W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | 1971 |
Eraistea | 1981 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Enrique Marimón |
Txabolismoa
1968an Gao Lacho Drom elkartea sortu zen, Gasteizko periferian zeuden ijitoekin lan egiteko. Horietako asko txabolatan bizi ziren, Arriagan, "Campo de las Basuras" edo "Campo de los Palacios" izeneko lekuetan[1].
Eraikina
Eraikina bi zirkulu elkartu ziren, eta oinarrizko zerbitzuak zituen, eliza eta eskola barne. Etxe guztiak solairu bakarrekoak ziren, barrakoi baten antzera[2]. Arkitektoa Enrique Marimón izan zen, ziurrenik Georges Candilisen Cité du Soleilen oinarritua, eta 1969an hasi ziren eraikitzen[3].
Herrixka txabolak baino hobea bazen ere, hasieratik zituen hainbat arazo. Gainera, hiria urbanizatzen hasi zenean, etorkizunean egongo zen auzo baten barruan geratu zen. Gasteizko lehen udalak trantsizioaren ostean erabaki zuen eraistea eta herritarrak etxebizitza sozialetan sartzea[2]. Proiektuak kritikak jaso ditu, kontzentrazio-esparru batekin dituen paralelismoak direla eta: hiritik kanpo, zerbitzurik gabe, eta gune artifizial batean[3]. Gainera, kontrol panoptikoarekin zuen antza ere kritikatu da[4].
Erreferentziak
- «Asociación Gitana Gao Lacho Drom» www.gaolacho.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-10).
- (Gaztelaniaz) García, Alberto. (2022-03-30). «Gao Lacho Drom: el fugaz poblado gitano de Lakua que evitó el chabolismo» Gasteiz Hoy (Noiz kontsultatua: 2022-05-10).
- (Gaztelaniaz) García Ruíz, María. (2021-05). «Arquitecturas de la sujeción. Desplazamientos entre campos de concentración y poblados para gitanos» Dearq (30): 13–23. doi: . ISSN 2011-3188. (Noiz kontsultatua: 2022-05-10).
- (Gaztelaniaz) Iglesias, Cristina Botana. (2022-04-01). «La segregación urbana antigitana: Promoción de poblados de infravivienda en la región átabra (Galicia)» Antropología Experimental (22): 39–55. doi: . ISSN 1578-4282. (Noiz kontsultatua: 2022-05-10).