Gao

Gao Mali ipar-ekialdeko hiria da, izen bereko eskualdearen hiriburua. Niger ibaiaren ertzean dago, Tonbuktutik 320 km hego-ekialdera. 2009an 86.633 biztanle zituen[1].

Gao
Gao
commune of Mali (en) Itzuli
La Dune Rose eta Gao hiria Askiaren hilobiaren gainetik ikusirik. Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Mali
ProbintziaGao
Izen ofizialaGao
Jatorrizko izenaGao
Geografia
Koordenatuak16°16′N 0°03′W
Map
Altuera226
Demografia
Biztanleria49.483 (2013)
Informazio gehigarria
Ordu eremuaGreenwich Meridianoko Ordua eta UTC±00:00
Hiri senidetuakThionville eta Berkeley (Kalifornia)

Lehengo denboretan garrantzi handiko pausagunea izan zen Saharan zeharko merkataritzan aritzen ziren karabanentzat. XV. eta XVI. mendeetan Songhai Inperioaren hiriburua izan zen. Garai hartakoa da Askiaren hilobia, UNESCOk Gizateriaren ondare izendatu zuena[2].

Historia

Gaori buruzko lehenbiziko aipamena Muhammad ibn Musa al-Khwarizmik egin zuen, IX. mendearen lehen erdian. Orduko eskualdeko potentzia garrantzitsuenetako bat zen. X. mendean hiri musulmana zen. XIII. mendearen amaieran independentzia galdu eta Maliko Inperioaren zati bihurtu zen. XV. mendearen lehen zatian hiriak bere independentzia berreskuratu zuen, eta 1464tik 1492ra agindu zuen Sonni Aliren konkisten ostean Songhai Inperioaren hiriburu bilakatu zen. 1591ko marokoar inbasioak inperioaren amaiera ekarri zuen. Inbaditzaileek Tonbuktun kokatu zuten beren gotorlekua.

XIX. mendean Gao gainbehera etorria zen. 1854an bisitatu zuen Heinrich Barthen arabera, 300 etxola inguruk osatzen zuten herria eta hiri zaharraren kokagunea zuhaixkez (Capparis decidua) estalirik zegoen[3].

2012ko apirilaren 6an MNLAk Azawaden independentzia aldarrikatu zuenean, onartu gabeko estatu horren hiriburu bilakatu zen[4].

Geografia

Niger ibaiaren ezkerreko ertzean dago, Tilemsi haranarekin bat egiten duen lekuan. Hiria estrategikoki kokaturik dago eta asfaltatu gabeko errepidez Kidal eskualdearekin eta Niamei, Nigerko hiriburuarekin, loturik dago. Bamako, Maliko hiriburuarekin, zoladura oneko 1.200 kmko errepide batek lotzen du.

Ur emari handiko sasoian, ferry zerbitzuak izaten dira Niger ibaian zehar. Comanav konpainiak (Compagnie malienne de navigation) Gao eta Koulikororen arteko zerbitzua eskaintzen du (1.380 km, 5-6 eguneko iraupena). Ferrya gehienean uztailaren amaieratik azaroaren erdialdera ibiltzen da, beti ere, urteko euri kopuruaren arabera[5].

Klima

Gaoko klima beroa eta lehorra da. Udan baino ez du euri egiten, gehiena abuztuan. Urtean batez beste 220 mm euri egiten du, baina asko aldatzen da urte batetik bestera. Maiatza da hilabeterik beroena, batez besteko tenperatura maximoa 43 °Cra iristen ahal baita. Abendua eta urtarrila dira hotzenak, 15 °Cko batez besteko tenperatura minimoarekin. Urritik martxora bitartean ipar-ekialdetik harmattan haizeak jotzen du. Gogor jotzen duenean, dakarren hautsak gandu iraunkorra sortu eta ikuspena murrizten du.

    Datu klimatikoak (Gao, Mali)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 38 40 45 45 48 48 44 46 43 43 42 37 48
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 30.8 33.8 37.2 40.7 42.5 41.5 38.5 36.6 38.4 39.3 35.8 31.4 37.2
Batez besteko tenperatura (ºC) 22.6 25.3 29.1 32.4 35.2 35.2 32.3 30.6 31.7 31.9 27.7 23.5 29.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 14.8 17.0 20.8 24.7 28.2 28.8 26.6 25.4 26.0 24.9 19.9 15.8 22.7
Pilatutako prezipitazioa (mm) 0 0.1 0.3 1.7 7.7 22.8 63.6 84.2 33.5 4.8 0 0.1 218.8
Iturria: World Meteorological Organization [6]


Biztanleria

Gao Mali ipar-ekialdeko, eta Azawadeko, hiri handiena da. Etnia ugari daude, besteak beste, bozoak (tradizionalki ibai arrantzaleak), fulaniak (abeltzainak), tuareg nomadak eta banbarak. Songhaiera da hizkuntzarik ohikoena.

Gaoko biztanleria[7]
1976198719982009
370.903380.722394.594544.120

Iruditegia

Erreferentziak

  1. Tomb of Askia Unesco.org
  2. Heinrich BARTH: Travels and discoveries in North and Central Africa: Being a journal of an expedition undertaken under the auspices of H.B.M.'s government, in the years 1849–1855 (Volume 3) New York: Harper & Brothers
  3. Tuaregs claim 'independence' from Mali Aljazeera.com
  4. Transport Mali Donitatransport.com
  5. World Meteorological Organization. Weather Info for Gao. World Meteorological Organization (Noiz kontsultatua: 2012-04-09).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.