Ganoderma resinaceum

Ganoderma resinaceum Ganodermataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria, bilbe erretxinatsua eta gogorra.

Ganoderma resinaceum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaPolyporales
FamiliaGanodermataceae
GeneroaGanoderma
Espeziea Ganoderma resinaceum
Boud., 1889

Deskribapena

Karpoforoa: Zirkuluerdikoa, tamaina handikoa, 40 cm izatera irits daiteke. Arre-laranja kolorekoa hasieran, eta berehala arre ilun kolorekoa, gainazal izur zentrokideekin, eta sugar baten beroarekin urtzen den zarakar erretxinatsu batek estaltzen du; loditasun oso biguna du fresko dagoenean, hatzaren presioari suharki amore ematen dio, gero gogorra. Kortxo koloreko bilbea.

Tutuak: 8 eta 10 mm bitartekoak.

Poroak: Txikiak, 3 mm bakoitzeko, hasieran zurixkak. Arre kolorez zikintzen dira.[2]

Etimologia: Ganoderma terminoa antzinako grekozko "ganos" hitzetik dator, distira esan nahi duena eta azala esan nahi duen "derma" hitzetik.

Jangarritasuna

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua

Ganoderma pfeifferi delakoarekin, hau ere zarakar erretxinatsu batez estalita dago, baina honek bilbea marroi-gorrizka bizi kolorekoa du eta pagoetan hazten da.

Sasoia eta lekua

Urte osoan, normalean haritz enborretan hazten da. Ez da oso ohikoa.[4]

Banaketa eremua

Mundu osoan, batez ere klima epel eta tropikaleko eremuetan.

Erreferentziak

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza     Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012     Euskalnatura     Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987     Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973     Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 624 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 503 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 144 or. ISBN 84-505-1806-7..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.