Ganibet
Ganibeta, aiztoa edo labana[1] mozteko erabiltzen den ertz edo xafla da, eskuz edo beste modu batez eusten dena eta heldulekua duena edo ez. Aiztoak gutxienez Harri Arotik erabiltzen dira, duela bi milioi eta erdi urteko Olduvai aldikoak aurkitu baitira. Hasieran harriz, silexez edo obsidianaz egiten ziren; ondoren, teknologiak aurrera egin ahala, beste material batzuk erabili izan dira, hala nola brontzea, kobrea, burdina, altzairua, zeramika edo titanioa.
Ganibet | |
---|---|
tresna, bladed object (en) eta stabbing weapon (en) | |
Hitzak
"Aizto" hitza haitz terminotik eratorria da[2], antzinako jatorria frogatuz, nahiz eta askok zalantzan ipini[erreferentzia behar].
"Labana", "ganibeta" eta "aizto" hitzen sinonimoa izan daiteke[1][3], nahiz eta bereziki ahoa kirtenaren barnean toles daitekeena adierazi[1].
Erreferentziak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.